Lan-baldintzak, lan motak, "karrokanpo"ko eta "tent"eko bizimodua, txakurrak, arriskuak, piztiak, ehiza, jatekoa eta edaria, arropa, lo-lekuak, ardi-lanak, albaitari-lanak, triskilatzea, bakardadea, soldata, herrira joandakoan egiten zutena, lertxun-marrak, komunikazioa
Kanperoaren eta artzainaren lana ezberdina da
Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu
Ardi-kanpoan lan egindako urtea gogorra izan zen. Behiekin ibilia zen Euskal Herrian, baina Ameriketan 2.000 ardi zituen.
Kalifornian artzainak banaka ibiltzen ziren
Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai
Arrantxoan alpapa ereiten zen, animalientzat. Hamalau bat artzain zeuden arrantxo hartan eta mendian bakarrik egoten ziren.
Hilabete oso batez arrautzak bakarrik jaten
Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
Arrantxoan zegoela, artzain zahar baten lana eman zioten eta kozinatzen ez zekienez, mendian hilabete batez arrautzak jan zituen bakarrik. Felipe Errea izeneko Mezkiritzeko artzaina nahiko gertu zegoen eta egunero arrautzak jaten zituela jakin zuenean, egunero elkarrekin afaltzen hasi ziren. Berarekin ikasi zuen janaria prestatzen. Nevadan artzainak bakarrik egoten ziren txakurrarekin.
Nevadan artzain lanetan gustura
Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan
Libreki heldu zen Jose Mari Ameriketara. Ely-ra (Nevada) joan zen artzain bezala, konpainia mormoi batetara. Euskaldunak, amerikanoak eta peruanoak zeuden bertan lanean. Artzainaren bakardadearekin gustura ibili zen.
Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan
Arizkunetik bera bakarrik joan zen txanda hartan AEBra. Urte batzuk onak, beste batzuk ez hainbeste. Bazka nahikoa izanez gero, ondo omen dabil artzaina, baina urte idorretan artzainak batera eta bestera ibili behar du. Ur asko behar du ardiak. 18 km-ko ubide baten alboan bazkatu ohi zuen bere artaldeak. Astoan erabiltzen zituzten beren gauza guztiak. Hura ondo zaindu behar zen ihes egin ez zezan.
Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan
Bi mila ardiko artaldea izaten zuen. Batzuetan ardiak eta arkumeak, beste batzuetan ardiak bakarrik. Multzo handiak ondo gobernatzen dira nahikoa bazka izanez gero. 'Merinoa' da hango ardi klasea. Hemengoa 'latxa'. Merinoaren ilea hobea da oihalgintzarako. Abere handiagoa de merinoa latxa baino.
Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan
Neguan artzainek elkar ikusteko denbora gehiago zuten. Beheko belazeetara jaisten ziren ardiak erditze garairako, elkarrengandik hurbil egoten ziren artaldeak. Bakoitzak bere trailerra (roulotte) izaten zuen eta han prestatzen zituzten jatekoak. Herrira ere joaten ziren erosketak egitera. Gauerdi alderaino elkarrekin egoten ziren.
Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan
Nagusiak esan zion basamortuan hamar bat kilometro harago zebilen artzaina Amaiurkoa zela. Ilunabarrean, ardiak leku seguruan zirelarik, elkarrengana bildu ziren. Elkar ez ezagutzeko moduan zeuden, ilea eta bizarra luze-luze. Gutxi garbitzen eta apaintzen ziren.
Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan
Berrehun dolar irabazten zuen hilean, hori zuen soldata. Urtean behin egiten zituzten kontuak. Zenbat irabazi, zenbat gastatu arropatan, oinetakotan eta abar... Gutxi kobratzen zuten eta lanik txarrenak egiten zituzten, orain hemen etorkinak bezala.
Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan
Gauerdian artaldera hurbiltzen ziren bildots erditu berriak beren amekin ipintzeko. Bizkiak elkarri lotuta jartzen zituzten. 'Gaitzesak´ (amak maite ez dituen bildotsak) ez ziren asko izaten. Maite izateko trikimailuak.
Urtebete baino gehiago bidaiaren zorra ordaintzeko
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Ameriketara heldu zenean, ez zen berehala lanean hasi. Lehenengo lana arrantxoan izan zen. Ugazabak ordaintzen zuen bidaia eta soldatekin ordaindu behar izaten zuten. Zortuta egon zen lehenengo urtebete eta erdian, Hortik aurrera hasi zen aurrezten.
Artzain lanetan
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Highland konpainiako etxezainak lantokira eraman zuen ofizioa ikastera. Neguan txabola modukoetan egoten ziren eta udaberrian mendian. Pare bat astera 2.000 buruko artaldea eman zioten zaintzeko. Txakurrak laguntzen zion. Batek 'Franco' izena zeukan. Zaldia gutxi erabiltzen zuen. Txakurrek euskara ere ulertzen zuten.
Lankide amerikarrarekin ulertzeko komeriak
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Langile guztiak euskaldunak ziren. Behin eduki zuen lankide amerikar bat. Hala nola moldatzen ziren elkar ulertzeko.
Hartzak hiltzeagatik diru-saria
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Mendian hartzak egoten ziren ("otsoa" esaten diote Bizkaian). Erriflea edukitzen zuten badaezpada. Tranpekin ere harrapatzen zituzten. 10 dolar ordaintzen zizkien konpainiak akabatutako hartz bakoitzeko.
Mendiko piztiak
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Pumak ibiltzen ziren mendietan baina gutxi ikusten ziren. Baziren azeriak eta koioteak ere. Behin zuhaitz berean igora lau hartz ikusi zituzten. Lauak hil zituzten.
Mendian janaria prestatzen
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Mendian artzain lanetan goserik ez zuten pasatzen. Maiordomoak janaria ekartzen zien eta beraiek prestatu. Ogia egiten zuten, prozesua kontatzen du. "Dutch oven" izeneko burdinazko lapikoa erabiltzen zuten kozinatzeko.
Goizean goizetik ardiak zaintzen
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Artzainen lana goizean goizetik ardiak zaintzea zen. Kanpaitxoa eramaten zuten lepoan, nondik zebiltzan entzun ahal izateko. Berandutzen bazitzaion, ardiak nahi zuten tokira joaten hasten ziren. Linternarik ez zuen behar izaten.
Ardiak zenbatzeko sistema
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
2.000 arditik 10 inguru izaten ziren beltzak. Artaldea zenbatzeko sistema. Asko falta baziren saiatzen ziren topatzen.
"Tentak eta "karrokanpoak"
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Mendian zeudenean "tent"etan (kanpin-dendak) egiten zuten lo. "Karrokanpoa" desertuan erabiltzen zuten. Han pare bat hilabete egiten zituzten, udaberrian. Kriskitin-sugeak ibiltzen ziren desertuan. Ura eraman behar izaten zen, baita ardientzako ere, kamioietan. Maiordomoak eramaten zien janaria. "Karrokanpoa" erosoa zen dena bertan zegoelako, baina mendirako ez zen hain aproposa.
Euskal irratsaioak
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Artzain ibiltzen zirenean irratian musika entzuten zuten. Euskal irratsaio bat ere egoten zen, Espe Alegriak aurkeztua hasieran eta gero Zezilio Jaiok. Bertako euskaldunen berriak kontatzen zituzten.