Bizitokia diasporan

Herria, ezaugarriak, bertan bildutakoen jatorria, herriaren nortasuna

  • Rafael Lizasoain Manhattan beldurgarrian

    Rafael Lizasoain Adansa (1946) Baztan

    New Yorken, Manhattanen, denda batean lan egin zuen. Garai hartan leku beldurgarria zela dio.

  • Jenny Maitia Etxegabeak Estatu Batuetan

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Garai batean etxegabeak bazeudela gogoratzen du, baina ez ziren egoten alkoholari edo drogari lotuta gaur egun bezala.

  • Michael Bidart Chinoko lurren kalitatea

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Chinoko lurren kalitatea nolakoa den azaltzen du. Lurrik onena dagoen lekuan presondegia eraiki zuten.

  • Isaac Urtubi Gereziak Gabonetan Australian

    Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz

    Bizkaiko euskaldun asko zegoen. Batzuk aberastuta zeuden, lehenago joandakoak. Gipuzkoarrak ere bazeuden. Etxeak dotoreak ziren, baina egurrez egindakoak ziren. Euri gutxi egiten du iparraldean; denbora argia eta beroa izaten da. Hemen esaten da "Gabonetan kerixakin pagaukotsut", eta han gereziak daude Gabonetan.

  • Isaac Urtubi Sidney-n galduta

    Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz

    Australiako lagunak autoa erosi zuen, eta 3000 km egin zituzten Melbournera joateko. Sartu ziren Sidneyra, eta galduta ibili ziren, hiritik irten ezinik. Hiria bera 60 km ingurukoa da. Sidney dotorea da.

  • Joseba Beobide Saint Pierre et Miquelon-en euskal kutsua

    Joseba Beobide Arburua (1937) Zumaia

    Saint Pierre et Miquelon irlan egon zen. Euskal kutsua zuen bera joan zenean 1963 inguruan. Frontoia ere bazegoen eta goian "Zazpiak bat" jartzen zuen. Euskaldun batek egina omen zen frontoia. Euskaldunak, bretoiak eta normandoak omen ziren bertako bizilagunak. Handik Saint John`s-era joan zen. Guztira 20 urtetik gora egin zituen.

  • Anjel Azkarate Askasua Aitak Argentinatik ekarritako urrezko kazola

    Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara

    Aita Argentinan egona zen, Buenos Aires ondoan. 1914 inguruan urrezko kazola bat erosi ei zuen 25.000 pezeta inguru ordainduta, anaiari oparitzeko. Kazola hura, osaba abadea hil zenean, elizaren esku geratu zen.

  • Begoña Rementeria Garai batean Boise txikia zen

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Umea zenean, Boise nahiko txikia zen. Auzotar asko kanpotarrak ziren eta denak elkarrekin ibiltzen ziren. Euskal etxera joaten zirenean, gizonek dirua ematen zieten gozokiak erosteko.

  • Begoña Rementeria "Vasco" modu negatiboan erabiltzen zen

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Aitak amerikanoei "burugorri" deitzen zien. Garai batean euskaldunei "vasco" deitzen zitzaien modu negatibo batean (beltzei "nigger" deitzea bezala).

  • Teresa Mezo Homedaleko herriari esker ona

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Homedaleko herriak euskal etxea egiteko asko lagundu zuenez, herriko hiletak edo memorialak egiteko doan uzten duten euskal etxea. Dohaintzak jasotzen dituzte. Garbiketak egiteko kanpoko langileak dituzte kontratatuta.

  • Pete Paris Parisen ardi eta behi-arrantxoa

    Pete Paris (1952) Diaspora

    Ely-ko herritik (Nevada) gertu daon Cherry Creek herriko Paris arrantxoan jaio zen. Herriak nolakoak ziren. Arrantxoa aitatxik sortu zuen eta 7000 ardi eta 700 behi izan zituzten garai batean.

  • Pete Paris Eskolan hasi zen ingelesa jakin gabe

    Pete Paris (1952) Diaspora

    Eskolan hasi zenean ez zekien ingelesez hitz egiten. Beste haurren irainak jasotzen zituen arrantxoan bizi zelako eta ez kalean. Gero mojen eskola batera joan zen eta lehenengo egunean ostiko bat jo zion moja bati. Lehengusuak eta berak eskolatik piper asko egiten zituzten eta bihurriak ere baziren.

  • Anita Anakabe Arrazakeria Estatu Batuetan

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Estatu Batuetan garai batean zegoen arrazakeriaz hitz egiten du. Pertsona batzuei ez zitzaien uzten dendetan sartzen. Anitaren familiaren kasuan, lehenengo denda herri indigenen lurretan zabaldu zuten eta harreman oso ona izan zuten haiekin. Haien hizkuntzako hitz batzuk ere ikasi zituzten eta eskolan ere elkarrekin ibiltzen ziren, beste herrialde batzuetako haurrekin.

  • Anita Anakabe Arrazakeria herri indigenei eta euskaldunen kontra

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Shoshoneak eta Paiuteak dira Nevadako herri indigena nagusiak. Elkon, Anitaren aita zen dendara indigenak sartzen uzten zituen pertsona bakarra. Boisen garai batean euskaldunei ere "euskal beltzak" deitzen zieten gutxiespen-zentzuan.

  • Anita Anakabe Kalean ingelesez eta etxean euskaraz

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Gurasoak Bilbon ezkondu ziren 1953an eta Anita Elkon jaio zen 1954an. Aitak denda zuen Elkon eta goiko etxean bizi zen familia. Aitak eta anaiak ingelesez egiten zioten dendan. Etxera igotzean euskara zen hango hizkuntza

  • Anita Anakabe McDermitten lehenengo denda 1924an

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Behi batzuen salmentaren bitartez lortu zuen Anitaren aitak lehenengo denda zabaltzeko dirua. McDermitten (Nevada) jarri zuen denda. Herria Nevada eta Oregoneko mugan dago eta baita etxea ere. Anitaren anaia eskolara Oregonera joan zen.

  • Anita Anakabe Euskal DNA arrastoa Winnemucca inguruetan

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Jose Mari Anakabe zuen aita, Anakabe baserrikoa. Winnemucca inguruan beste Jose Anakabe bat zegoen, Euskal Herritik familia eta lagunak ekarri zituena. Horregatik, gaur egun inguru horretan Ondarroa, Lekeitio eta inguruko DNA arrastoa dago.

  • Anita Anakabe Nevadako konderria: ezaugarriak

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Artzain euskaldun batzuk kasinozaleak izan dira. 1950 inguruetan hasi ziren Nevadan kasinoak gehiago garatzen. Putetxeak konderriaren biztanleriaren kopuruaren arabera banatzen dira. Nevadako estatuaren berezitasunak kontatzen ditu.

  • Anita Anakabe Nevadako estatuaren historia

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Nevadako iparraldean meategi asko daude. Garai batean zilarra ateratzeko erabili zen eta "Zilarraren estatua" deitzen zaio. Estatuaren sorreraren historia kontatzen du.

  • Anita Anakabe Euskarazko toponimia Estatu Batuetan

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Euskaldunak Estatu Batuetara aspalditik joan izan dira. Euskarazko toponimia ugari dago.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza