Parisera neskame
Jesusa Anitua Lejardi (1926) Markina-Xemein
Bost urtez egon zen neskame lanetan. Gero, Parisera joan zen lagun batzuen bitartez. Franko bategatik 12.5 pezeta ematen zizkieten. Hizkuntza-arazoak tarteko, hainbat anekdota kontatzen ditu. Domeketan eta eguenetan batzen ziren lagunak. Oso gustura egon zen bertan.
Neska anitz Parisera joanak
Angèle Mendiburu Elizalde (1931) Makea
Angèlek Euskal Herrian egoteko hautua egin bazuen ere, neska anitz Parisera joaten zirela azaltzen digu. Aldiz, serora talde batek eginahalak egiten zituen ez zitezen denak hara joan!
Parisko Euskal Etxea; soldata ona
Jesusa Anitua Lejardi (1926) Markina-Xemein
Parisen euskaldunekin elkartzen zen Euskal Etxean; senarra ere bertan ezagutu zuen Jesusak. Hango soldata oso ona zen, franko bakarrarekin pezeta asko jasotzen ziren eta. 28 urte eta erdi egin zituen bertan.
Parisen neskame
Jesusa Anitua Lejardi (1926) Markina-Xemein
Parisen militar baten etxean eta emakume dibortziatu baten etxean egon zen neskame. Ezkondu ostean, ordu gutxi batzuk baino ez zituen egiten. Azkenean, 14 urte egin zituen bertako gizarte-segurantzan. Senarra bilbotarra izan zuen, han ezagutu zuten elkar. Erretiratu arte egon zen bertan.
Luzina Arriola Zabalia (1925) Gernika-Lumo
Ingalaterran jornal ona jasotzen zuen, 3 eta 10 libera artean. Dirua Gernika aldera bidaltzen zuen. Beste hainbat euskaldun ere egon ziren bertan. Urtero bueltatzen zen Gernikara, baita ezkondu ostean ere. Senarra bertakoa zuen. Nekazal eremu batean bizi ziren.
Luzina Arriola Zabalia (1925) Gernika-Lumo
Bere izeko bat egon zen Ingalaterran eta haren bitartez joan zen hara lanera. Bost urtez egon zen lanean larru-fabrika bateko ugazaben etxean. Handik, Mendatako neska batek prooposatuta, beste familia batengana joan zen lanera.
Parisera neskame
Juana Elorza Beitia (1924) Legutio
Donostian neskame zegoela Parisera joateko eskaintza jaso eta zalantza barik joatea erabaki zuen. 1000 pezetako soldata zuen hilabetean, hori asko zen. Lau urte egin zituen bertan, oso gustura gainera. 2000 pezetako soldata izatera heldu zen. Euskal Herrian askoz gutxiago irabazten zuen.
Senargaia urten behin ikusten zuen
Juana Elorza Beitia (1924) Legutio
Parisen neskame egon eta segidan etxera bueltatu eta ezkondu egin zen. Mutil-laguna urtean behin ikusten zuen.
Paristik etxera bidaltzeko dirua ostu
Juana Elorza Beitia (1924) Legutio
Parisen neskame zegoela irabazten zuen dirua etxera bidaltzen zuen. Behin bere gelatik 14.000 pezeta desagertu zitzaizkion (hilabete askotako jornala). Diruak harrapatu arren, erlojua, eraztunak eta argazki-makina ez zizkioten kendu. Berak atezainak hartu izanaren susmoa zuen. Hendaian zuten lagun baten bitartez heltzen zitzaion amari dirua.
17 urterekin Bartzelonara neskame
Miren Zumeta Egia (1936) Lasarte-Oria
Izeba bat Bartzelonan zegoen neskame. Udara baten, berak 17 urte zituela, hiru hilabeterako hara lanera joatea proposatu zioten. Zazpi urte egin zituen. Etxe batean zerbitzatu zuen. Senar-emazteak eta emaztearen ama bizi ziren. Gonbidatu asko izaten zituzten, eta beti dotore jantzita. Zer lan egiten zituzten. Astean egun bat jai, paseatzera joateko.
Bartzelonan neskame egon zeneko kontuak
Miren Zumeta Egia (1936) Lasarte-Oria
Amarekin ikasi zuen janaria prestatzen. Gero, Bartzelonan egon zenean, izebarekin ere bai, oso sukaldari ona zen eta. Hango nagusiari esaten ziona. Etxeko amonak zer lan ematen zizkion. Pena izan zuten berak alde egin zuenean, baina etxera itzultzeko gogoa zuen.
Salt Lake Cityko euskalduna
Jean Flescher (1963) Diaspora
Salt Lake Cityn jaio zen. Aita Omahan (Nebraska) jaio zen eta ama Ezterenzubikoa. 1955ean joan zen ama Ameriketara lanera, Gardnervilleko hotel batera neskame bezala. Bertan ezagutu zuen senarra izango zena, errepideak egiten zebilenean. 1959an ezkondu ziren. Aita goiz galdu zuten eta amak lan asko egin behar izan zuen familia aurrera ateratzeko.
Ama Armendaritzekoa eta aita Nevadakoa
Pete Paris (1952) Diaspora
Ama Renora joan zen lanera eta anaia bat zuen Elyn arrantxoan lanean. Hura bisitatzera joan zenean, arrantxoan zegoen emakume bakarra ospitalera eraman behar izan zuten eta bere amari eskaini zioten bertan lana. Baietz esan zuen eta bertan ezagutu zuen Peten aita izango zena.
San Frantziskoko lehenengo lanak
Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan
San Frantziskora heldu eta hilebetera txiletar familia baten etxean lanean hasi zen. Handik, emakume frantsez baten etxera joan zen lanera eta bertan ibili zen haurdun gelditu zen arte. Lehenengo hiru hilabeteetan Basque Hotelean bizitzen egon ziren eta gero apartamentu bat alokatu zuten. Hiru urtetara erosi zuten etxea.
Amaren ibilbidea Ameriketan
Jenny Maitia (1952) Diaspora
Hamazazpi urterekin joan zen ama Bakersfieldera. Ameztoi hotelean neskame bezala hasi zen lanean eta ingelez piska bat ikasi zuenean zerbitzatzen hasi zen. Ezkondu ondoren Noriega hotelean ibili zen lanean eta oso fina zen.