Lan-baldintzak, lan motak, "karrokanpo"ko eta "tent"eko bizimodua, txakurrak, arriskuak, piztiak, ehiza, jatekoa eta edaria, arropa, lo-lekuak, ardi-lanak, albaitari-lanak, triskilatzea, bakardadea, soldata, herrira joandakoan egiten zutena, lertxun-marrak, komunikazioa
Maria Arrazola Aldanondo (1929) Mutriku
Arantzamendi baserrian nortzuk bizi ziren bera hara ezkondu zenean. Senarraren anaia bat Ameriketara joan zen. Senide gehiago ere bazituzten han. Anaia zaharragoak urte asko egin zituen han artzain. Gazteagoa hiru urterako joan zen eta itzulitakoan auzoko neska batekin ezkondu zen. Boisen (Idaho) egon omen ziren.
Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo
Anaiarekin batera ibili zen Ameriketan. Mendira ez zen joaten, beti arrantxoan egoten ziren.
Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo
Ardi handiak izaten ziren Ameriketakoak. Artilea ere gehiago eta leunagoa izaten zuten. Zaku handietan eramaten zuten kamioietan. Bildotsetarako izaten ziren ardiak eta ez zieten esnerik kentzen.
Santi Intxausti Gerrikagoitia (1931) Gernika-Lumo
Ameriketan mendian pasatzen zituen egunak bakarrik. Ardiak zaintzen gutxi baina artzainari laguntzen aritu behar izaten zuen. Udaran mendira igotzen ziren eta neguan herritik gertu geratzen ziren.
Santi Intxausti Gerrikagoitia (1931) Gernika-Lumo
Emazteak Madrilen itxaron zion itzuli zenean. Urtean 100 dolar baino gutxiago gastatzen zituen. Oporrik ere ez zuen izaten. Karrokanpoaren azpian ere egin zuen lo behin. Kanpin dendetan ere pasatzen zuten gaua. Ogia ere egiten zuten; lurrean zulo handi bat eginda egiten zuten. Prozesua azaltzen du.
Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata
Euskal Jaiak egiten zirenean, milaka euskaldun batzen ziren AEBn. Herri kirolak egiten ziren. Desertuak itzelak izaten zirela dio, behe-lainoarekin galtzeko modukoak. Zaldiari eta txakurrari esker egiten zutela aurrera esaten du.
Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata
AEBn artzain egon zeneko kontuak. Neguan lan handia izaten zuten. Bildotsa zen saltzen zuten bakarra. Zenarruzatarrekin etxeko egon zirela dio. Bakarrik zein taldean egiten zuten lan.
Artzain bizia Lost Hills-eko basamortuan (Bakersfield inguruetan)
Jean-Pierre Erreca (1931) Urepele
Jean Pierre Banka Bernateneko artzain batentzat hasi zen lanean, urteko bildotxen zaintzen, Bakersfield inguruko Lost Hills-eko basamortuetan. Urte biziki idorra izan zen. Lost Hills basamortuan jiten da, hazitik, bazka biziki aberatsa « alfiler » deitzen dutena. Han badira basa ehize frango (erbiak, urtxintxak) eta koioteak ere.
Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata
Ugazaba Pete Zenarruza izan zuen. Hamazazpi lagun ziren lanean, denak Mendata ingurukoak. Etxean moduan egon zirela dio. Hamabi mila ardi zeuzkaten. Nondik nora ibiltzen ziren kontatzen du.
Kanpero bizia (Bakersfield inguruetan)
Jean-Pierre Erreca (1931) Urepele
Jean Pierrek bigarren urte bat egin du kanpero gisa, beste nagusi batentzat : kanperoak artzaina laguntzen du tokiz aldatzen korrale berriak eginez, roulotta mugituz, ura ekarriz.
Ameriketara abiatzea 1969an
Louis Biscaichipy (1920) Ezterenzubi
Baxenabarreko etxalde askotakoak, goiz edo berant, joan dira Ameriketara. Louis Biscaichipy alargundu denean, 49 urtetan, joan da arrebarengana Kaliforniara, etxaldea eta 6 haur utziz seme zaharrenaren gain (haur gazteenak 9 urte zituela). Han egon da artzain 6 urtez (1975 arte).
Artzaingoa Kalifornian beste bizimoduer konparatuta
Jean-Pierre Erreca (1931) Urepele
Jean-Pierrek azken 10-12 urteak egin ditu lehenik rancho batean eta gero saltegi handi batean. Bai bizimoldea, bai hilabete saria oso desberdinak ziren.
Artzain bizia Kalifornian
Louis Biscaichipy (1920) Ezterenzubi
Udan larretan egoiten ziren artzainak eta neguan luzerna tokietan. Nagusiarekilako harremana ez zen beti ona. Louis Biscaichipy, lehen 6 hilabeteak iragan eta, nagusiz aldatu zen. Gainerateko 5 urtez, biziki harreman ona ukan du bere « majordome » delakoarekin.
Ameriketako artzainen bizimoduaz entzundakoa
Juan Aiesta Urkiri (1893) Bedia
Ameriketan milaka ardi izaten zituztela dio eta hala egiten zutela dirua. Ameriketako artzainen bizimoduaz entzundakoak kontatzen ditu. Familiako batzuen joan-etorria azaltzen du.
Artzain bizia udan Kalifornian
Louis Biscaichipy (1920) Ezterenzubi
Udan larretan ("loom"-etan ) egoiten ziren artzainak. Ameriketako armadak Kaliforniako larre gune batzu hesten zituen udan, 700-800 soldadoek beren ariketa militarrak hor egin zitzaten (Nafarroako Bardeetan bezala). Artzainek gune horietarik kanpo atxiki behar zituzten beren ardiak. Uda ederrak iragaiten zituzten artzainek, arratsaldeak aski trankil zituztelarik iluntzea arte.
Ardien erditzea
Louis Biscaichipy (1920) Ezterenzubi
Buruilean hasten dira erditzen ardiak eta segitzen dute eguberri arte. Asko maite zuen sasoin hori eta bereziki ardi ernarien segitzea. Azken urteetan, mendira joaiteko orde, Louis ardi berankorrekin egoiten zen beherean.
Kaliforniako artzainaren oporrak
Louis Biscaichipy (1920) Ezterenzubi
Artzainak bakantzetaz baliatzen ziren han berean zauzkaten familiaren eta herritarren ikusteko. Batzutan Euskal Herrira ere etortzen ziren. Louis Biscaichipy-k Chinoko arrebaren etxean iragaiten zituen bakantzak (25 egun urtean). Salbu 1973an, lau urteren buruan, bere gozalabaren ezteietaz baliatu zen Euskal Herrira itzultzeko eta bere familiaz gozatzeko. Bi urteren buruan, 1975ean, definitiboki sartu zen Ezterenzubira bere semea Jean-Pierre laguntzeko etxaldeko lanetan.
Ameriketan irabazi dirua
Louis Biscaichipy (1920) Ezterenzubi
Ameriketara joaiteko arrazoietarik bat ekonomikoa zen : lan bat lortzea eta dirua irabaztea. Baxenabarreko etxalde batzu xutik egon dira « Amerikanoen » diru laguntzari esker. Louis Biscaichipy-k ere bere familia lagundu ahal izan du han irabazten zuenarekin. Artzaina, bere mendi ta larretan, gastu handirik egin gabe bizi baitzen.
Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata
Washingtonen (Estatu Batuetan) indigenen erreserban izaten zituzten ardiak hilabete batzuetan.
Joxe Mitxeo Baleztena (1944) Saldias
Ameriketan artzain zegoela, oporrak zituenean, edonora joaten zen autobusez. Euskaldunekin topo egin zuen eta etxerako bidea hartu zuen, Ingalaterran eta Parisen barrena.