Ostalaritza lanak diasporan

Diasporako taberna, jatetxe edo hoteletan egindako lanak: garbiketa, zerbitzari-lanak

  • Jose Antonio Luzar Zerrategian euskaldunik ez

    Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti

    Euskal Herritik bueltan Boisen jarri zen bizitzen euskaldun batzuek zuten Valentzia hotelean. Zerrategi batean lan egin zuen Emmett hirian baina azkar utzi zuen, euskaldunik ez zegoelako eta lana ez zitzaiolako gustatzen. Urtegian lanean egon zenean, bazegoen beste aulestiar bat ere.

  • Anita Zubillaga Gardnervilleko Sierra Motel

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    Gardnervilleko Sierra Motel erosi zuten eta bertan lan eta bizi ziren haurrekin. Carson Cityn beste euskaldun batek ere hotela zuen. Hasieran senarrak zerrategian ere lan egiten zuen, hotelaz gain.

  • Anita Zubillaga Sierra Motela 28 urtez izan zuten

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    Gardnervillen hiru motel daude gaur egun eta Mindenen kasinoa. Sierra Motela izan zuten 28 urtez eta 2005ean koinatari pasa zioten. Hauek Elkon zeukaten Star hotela.

  • Genevieve Arretche Wool Growers euskal hotela Los Bañosen

    Genevieve Oronoz (1925) Baigorri

    Arrantxoan lan egin ondoren, Los Bañosen zegoen Wool Growers euskal hotela eta kantina hartu zuten. Hamar urtez ibili ziren bertan lanean.

  • Jose Mari Coscarart Lukainkak eta odolkiak egiten dituzte jatetxean

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Odolkiak, lukainkak eta txorizoak egiten ditu jatetxerako eta kanpoan saltzeko. Odola eta haragia erosten dituzte eta gero jatetxean prestatu.

  • Jose Mari Coscarart Bakersfieldeko Wool Growers

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Chateau Basque itxi zutenean Wool Growerseko kantinan hasi zen lanean eta bertan jarraitzen du. Baigorriko Maitiatarrek ireki zuten negozioa 1954an. Bi jangela eta bi taberna daude. Menua aldatzen joan da baina beti egon da jateko asko.

  • Jose Mari Coscarart Edariak Ameriketan; Pikona

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Bakersfieldeko Chalet Basque ostatuan hasi zen lanean, beste euskaldunekin batera. Beti egin du lan kantinan. Whiskya, vodka, ardoa eta garagardoa da gehien edaten dena. Ameriketan ikasi zuen pikon edaria zer zen.

  • Jenny Maitia Bakersfieldeko Wool Growersen irekiera

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Jenny jaio zenean gurasoek Noriegan lan egiten zuten. Bi urtetara, 1954ean, Wool Growers ostatua zabaldu zuten (gaur egunekoa beste kokapen batean dago). Hasiera gogorra izan zen eta osaba artzain batek dirua utzi zien negozioa hasteko. Ama oso langile gogorra eta fina zen. Artzain gazteak ostatuta joaten zirenean, asko laguntzen zioten. Amak igandetan ostatua ixtea nahi zuen, mezara joateko eta atseden hartzeko. Zazpire urteren buruan lortu zuen igandetan negozioa ixtea.

  • Jenny Maitia Ostatuko lan guztiak egin ditu

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Hamaika urterekin hasi zen familiako ostatutan laguntzen, sukaldean. Gero mahaiak garbitzen eta hamasei urterekin zerbitzatzen. Ostatuko lan guztiak egin ditu, garbitzetik kontuak eramateraino.

  • Jenny Maitia Wool Growers ostatuko menua

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Lehenengo Wool Growers ostatua nolakoa zen eta ze janari mota ematen zen kontatzen du.

  • Jenny Maitia Azken langile euskaldunak Wool Growersen

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Gaur egun langile euskal bakarra du kantinan, Jose Mari Coscarart. Pete Lanathoua erretiratu da eta zeukan sukaldari euskalduna ere. Haren ordez bi sukaldari hartu behar izan ditu.

  • Jenny Maitia Euskal txerrikiak egiten dituzte Wool Growersen

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Wool Growersen lukainkak, tripotak eta zingarra prestatzen dute. Bildotsen koskabiloak ere egiten dituzte denbora denean, baina ez da menuan egoten. Eskatzen duenarentzat prestatzen dira. Burmuina nola prestatzen zen kontatzen du.

  • Isaac Urtubi Hemen jubilatuta, Australiara berriz lanera

    Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz

    Goizetan fresko egoten zen eta gero bero Australiako iparraldean. Hegoaldean, aldiz, hemengo antzera. Ondo jaten zuten Espainiarren artean bizi zelako. Italiarrek eta, ez zuten hain ondo jaten. Hemen jubilatuta, hara joan zen hamasei hilabetean han lan egin eta hangoa kobratu ahal izateko. Hamasei hilabetean egon zen kanaberaren garaian hango arduraduna izan zen baten hotelean lanean.

  • joxe aranzadi Ama oilasko-saltzailea Mexikon e ta Donostian

    Joxe Pablo Aranzadi Urretabizkaia (1932) Donostia

    Ama Mexikon egon zen bost urtez ahizpa baten pentsioan lanean. Baina diru pixka bat gehiago ateratzeko, bertako indioei oilasko txortak erosten zizkien, gero berak saltzeko. Gero, bere aitarekin ezkondu eta Donostiako San Martingo azokan oilasko-postua jarri zuen.

  • joxe aranzadi Ama urte askoan Uruguain eta Mexikon egondakoa

    Joxe Pablo Aranzadi Urretabizkaia (1932) Donostia

    Ama tolosarra zuen. Bederatzi urterekin eskola utzi eta 13 urterekin Uruguaira joan zen neskame, izeko batek eskatuta. 16 urte pasa ondoren ahizpa batengana joan zen Mexikora. Izeko hark pentsio bat zuen eta bost urtez egon zen bertan, izeko hil zen arte. Amaren ahizpa hura bat-batean hil zen neumoniak jota.

  • Txomin Ibarluzea Anaia Argentinara, soldadu ez joatearren

    Txomin Ibarluzea Garro (1929) Etxebarria

    Anaia nagusiak ez zuen soldadu joan nahi eta Argentinara joan zen. Han hotela jarri zuen. Argentina ekonomikoki ondo zegoenez, anaia gazteagoari ere hara joateko esan zion, eta beste bi anaia ere hara joan ziren.

  • Aspe, Felisa Bere jatetxea ireki zuen Bartzelonan

    Felisa Aspe Larrañaga (1921) Aramaio

    Felisa Bartzelonara joan zen gaztetan, jatetxe batean lan egitera. Hango sukaldariak eta biek euren jatetxea ireki zuten gero. Ezkondu artean bakarrik lan egin zuen bertan, senarrak ez baitzuen nahi berak lan egitea.

  • Aspe, Felisa Bartzelonan jatetxea eta lotarako lekua

    Felisa Aspe Larrañaga (1921) Aramaio

    Bartzelonan jatetxea non zuten azaltzen du. Euskaldunak joaten zitzaizkien gehienak. Gero, pisu bat ere bazuten jendeari lotarako tokia eskaintzeko. Ezkondu zenean, beste pisu batera joan ziren bizitzera, handik apartean. Senarrak nahikoa lan egin zuela ordura artean esaten zion. Nagusituta ezkondu zela dio.

  • Anita Zubillaga Gurasoak Renon ezagutu zuten elkar

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    Aitaren osabak Renok Santa Fe hotela zuen. Ama bertara joan zen lanera neskame bezala eta bertan ezagutu zuten elkar. Ezkondu eta Susanvillera joan ziren bizitzera, amaren sorterrira. Aitak zerrategian lan egiten zuen eta amak hotelak garbitzen.

  • Pierre Lanathoua Kantinero hogeitabi urtez

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Esnetegia saldu zenean, beste arrantxo batean lanean hasi zen belarra mozten. Chinoko euskal zentroko tabernan lan egiteko eskaintza egin zioten eta bertan aritu zen lanean 1962tik 1984ra arte. La Puenteko "Silver Dollar" tabernan ere aritzen zen lanean eta azkenean erosi egin zuen.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza