Dendak eta negozioak diasporan

  • 1557 Okindegia alokatu zuen II

    Jose Migel Mendiburu Burundegi (1934) Donostia

    Txilen bizi izan zeneko kontuak. Okindegiko lana. Caritasentzat ere egiten zuten ogia. Irin ona zuten mojek. Harakin alemaniar batekin ere tratua egin zuen, "chicharrones" erosteko. Zaldi-karroak zituen hasieran. Zergatik bueltatu zen Euskal Herrira.

  • 1557 Okindegia alokatu zuen

    Jose Migel Mendiburu Burundegi (1934) Donostia

    Txilen zegoela, egunkari batean okindegia alokatzen zutela irakurri zuen, eta horixe egin zuen.

  • Rafael Lizasoain Manhattan beldurgarrian

    Rafael Lizasoain Adansa (1946) Baztan

    New Yorken, Manhattanen, denda batean lan egin zuen. Garai hartan leku beldurgarria zela dio.

  • Jean-Pierre Erreca Artzaingoa Kalifornian beste bizimoduer konparatuta

    Jean-Pierre Erreca (1931) Urepele

    Jean-Pierrek azken 10-12 urteak egin ditu lehenik rancho batean eta gero saltegi handi batean. Bai bizimoldea, bai hilabete saria oso desberdinak ziren.

  • Manex Lanatua Ameriketako bizia II

    Manex Lanatua (1948) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Partitzeko bezperetan iratze epaiten ari zen eta bi egunen buruan Los Angelesen zen. Izugarrizko jauzia izan zen. Okindegi batean hasi zen lanean bertan 8 orduz, eta oso arrotza zen hori beretzat. Ez zitzaion hango hipokresia gustatu, eta pentsaketak egiteko apaiz-etxe batean sartu nahi zuen. Horretarako Euskal Herrira itzuli zen.

  • Anita Anakabe Familiako denda Elkon 1936tik

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    1936an aitak Elkon denda bat zabaldu zuen. Elkon bizpahiru denda zeuden garai hartan eta denetarik saltzen zuten. II. Mungu Gerraren ondoren denda gehiago zabaldu zirenez herrian, aitaren dendak janaria saltzeari utzi zion.

  • Anita Anakabe McDermitten lehenengo denda 1924an

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Behi batzuen salmentaren bitartez lortu zuen Anitaren aitak lehenengo denda zabaltzeko dirua. McDermitten (Nevada) jarri zuen denda. Herria Nevada eta Oregoneko mugan dago eta baita etxea ere. Anitaren anaia eskolara Oregonera joan zen.

  • Anita Anakabe Artzainentzat eta bakeroentzat arropa-denda

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Familiako dendan langileentzat arropak saldu izan dituzte. Lehenengo arropak saltzen hasi zirenean, artzainentzat eta bakeroentzat jantziak eta materialak ziren. Arropak nolakoak izaten ziren azaltzen du.

  • Anita Anakabe Artzainei fidantzan ematen zizkieten arropak eta materialak

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Elkora heltzen ziren artzain guztiak pasatzen ziren Analaberen dendatik. Ez zuten dirurik izaten eta dendan erosketan apuntatzen zituzten eta gero fidantzan eman. Gero artzainek lehenengo soldatekin ordaintzen joaten ziren poliki-poliki.

  • Anita Zubillaga Baigorritik Ameriketara joandako okina

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    Lehenengo aldiz Euskal Herrira joan zenean, bertan zuen familia guztia ezagutu zuen, berea eta senarrarena. Senarra, Jean Pierre, Baigorrin sortua zen eta 1958an joan zen Los Bañosera (Kalifornia) artzain bezala. Euskal Herrian Jean Pierre okina zen eta Ameriketan ere okin bezala lanean ibili zen. San Frantziskon Larraburu okindegian ibili zen. 1976an joan zen Gardnervillera bizitzera.

  • Emaztea nola ezagutu zuen

    Lesaka

    1966an ezkondu zen eta emaztea arrantxoko sukaldari hartu zuten, nahiz eta oso trebea ez izan. Maria Bajoneta zen haren izena. Gurasoak bizkaitarrak ziren eta bera Elkon jaioa. 'Lee Ostatua' eta denda zituzten eta han ezagutu zuten elkar. Garai batean euskal artzain asko zeuden, baita euskal ostatuak ere. 'Star Hotel'-ean ere neguan artzain asko egoten ziren bertan bizitzen.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza