Artzainak eta kanperoak diasporan

Lan-baldintzak, lan motak, "karrokanpo"ko eta "tent"eko bizimodua, txakurrak, arriskuak, piztiak, ehiza, jatekoa eta edaria, arropa, lo-lekuak, ardi-lanak, albaitari-lanak, triskilatzea, bakardadea, soldata, herrira joandakoan egiten zutena, lertxun-marrak, komunikazioa

  • Antonio Larrocea Arrantxoa erosi zuten Idahon

    Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano

    Artzain-lanak bukatu ondoren, eraikuntzan egin zuen lan. Han ere euskal asko zeudenez, ingelesez ez zuen apenas egiten. Emaztearekin bueltatu zenean, arrantxo bat errentan hartu eta gero erosi egin zuten. Erremolatxa eta artoa dira gehien landatu dituzten produktuak.

  • Javier Gomeza Kanpero bezala lanean lehenengo urtean

    Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu

    Ontariora heldu zenean, kanpero bezala ibili zen lanean. Bigarren urtetik aurrera esnetegian lanean hasi zen.

  • Javier Gomeza Hartzek bildotsak hiltzen zituen

    Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu

    Ardiak zaintzen ibili zenean hartzak hil zituen riflearekin. Bere anaiarekin batera hildako hartza agertzen den argazki bat erakusten du.

  • Javier Gomeza Bederatzi hartz hil zituen urtebetean

    Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu

    Ardi-kanpoan urtebetean bederatzi hartz hil zituen. Argazkian, bere anaiarekin eta hartzarekin agertzen da. Koiote bat ere hil zuen.

  • Javier Gomeza Basakatua agertu zen oilotegian

    Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu

    Behin basakatu bat aurkitu zuen etxeko oilotegian eta akatu egin zuen. Sugerik ez du sekula ikusi.

  • Javier Gomeza Ardi-kanpoko bizimodua

    Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu

    Ardi-kanpoan argia nola lortzen zuten kontatzen du. Irratia. Hamabost egunero maiordomoak janaria eta beharrezko guztia eramaten zien. Etxekoen falta zeukan, baina gutun gutxi idatzi zituen.

  • Javier Gomeza Zuhaitzetako lertxun-marrak

    Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu

    Zuhaitzetan labanarekin lertxun-marrak egindakoa da Javier. Bere izen-abizenak idazten zituen, marrazkirik ez. Artzai eta kanperoen artean oso zabalduta zegoen ohitura zen.

  • Regina Bastida Urtean behin jeisten ziren artzainak menditik

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Boise herri txikia zen eta euskal asko egon ziren. Artzainak urtean behin jeisten ziren menditik Boisera. Asko Euskal Herrira joaten ziren emazte bila eta berriz bueltatzen ziren Ameriketara.

  • Pete Paris Ama Armendaritzekoa eta aita Nevadakoa

    Pete Paris (1952) Diaspora

    Ama Renora joan zen lanera eta anaia bat zuen Elyn arrantxoan lanean. Hura bisitatzera joan zenean, arrantxoan zegoen emakume bakarra ospitalera eraman behar izan zuten eta bere amari eskaini zioten bertan lana. Baietz esan zuen eta bertan ezagutu zuen Peten aita izango zena.

  • Pete Paris Parisen ardi eta behi-arrantxoa

    Pete Paris (1952) Diaspora

    Ely-ko herritik (Nevada) gertu daon Cherry Creek herriko Paris arrantxoan jaio zen. Herriak nolakoak ziren. Arrantxoa aitatxik sortu zuen eta 7000 ardi eta 700 behi izan zituzten garai batean.

  • Pete Paris Bizitza guztian arrantxoan

    Pete Paris (1952) Diaspora

    Familiako arrantxoan bizi izan zen 24 urtez. Ezkondu eta beste arrantxo bat alokatu eta gero erosi egin zuen.

  • Pete Paris Arrantxoko langile guztiak euskaldunak ziren

    Pete Paris (1952) Diaspora

    Arrantxoko langile guztiak euskaldunak ziren, hasieran familiakoak eta ondoren gehienak nafarrak. Espainiatik ere izan zituzten garai batean langile batzuk eta haiekin ikasi zuen gaztelaniaz.

  • Pete Paris Artzainarentzat zailea ardiak elkarrekin mantentzea da

    Pete Paris (1952) Diaspora

    Arrantxoko lanak. Artzainaren lana erraza zen baina bakartasuna zen gogorrena. Neguan artzaina eta kanperoa egoten ziren mendian, baina udan artzaina bakarrik zegoen. Lan zailena ardiak elkarrekin mantentzea da.

  • Pete Paris Ardiak zenbatu eta bilatu egin behar ziren

    Pete Paris (1952) Diaspora

    Artzain bakoitza 2200 ardirekin (1000 ardi eta 1200 bildots) ibiltzen zen. Ardiak zenbatzeko, ardi beltzak erabiltzen ziren. Ardiak galdu ezkero bilatu egin behar izaten ziren.

  • Pete Paris Tranperoaren lana; koioteak eta pumak

    Pete Paris (1952) Diaspora

    Tranperoa izaten zen animalia basatiak hiltzen zituena. Normalean tranperoaren ofizioa belaunaldiz-belaunaldi pasatzen zen, baina gaur egun ia galduta dago. Koioteez gain, lehoiak (pumak) ere egoten dira, biana koioteek min handiagoa egiten diote artaldeari.

  • Pete Paris Animali basatiak ez dira pertsonengana hurbiltzen

    Pete Paris (1952) Diaspora

    Suge kaskabelak ez dira hain arriskutsuak, ez direlako pertsonengana joaten. Ardiek sugeak ekiditzen dituzte. Koioteekin eta pumekin ere berdina gertatzen da.

  • Pete Paris Artzainaren egun normal bat; janaria

    Pete Paris (1952) Diaspora

    Umea zenean, artzainek haien ogia egiten zuten mendian. Eguna argitzen zuenean ardien bila joaten ziren, ogia egiten zuten, afaria prestatzen zuten, berriz ere ardien bila joaten ziren... Ez zen lan zaila ondo antolatuta egoten baziren.

  • Pete Paris 48 urtez artzain izandakoa Ameriketan

    Pete Paris (1952) Diaspora

    Bere lagunik onen 48 urtez izan da artzaina. Mendia maite zuen eta ez zuen inoiz herrira joan nahi. Horrelako beste gizon batzuk ere egon dira. Normalean gizon isilak dira eta bakarrik egotea maite dute.

  • Pete Paris Burua galdutako artzainak

    Pete Paris (1952) Diaspora

    Entzuna du burua galdu duten artzaineri buruz hitz egiten, baina berak ez du inoiz ikusi. Bere ustez, lana gustokoa ez baduzu hobeto da hura utzi eta beste bat bilatu.

  • Pete Paris Diru guztia gastatu edo gordetzen zituzten artzainak

    Pete Paris (1952) Diaspora

    Dirua guztia gastatu edo gordetzen zuten artzainak ere egon dira. Bere lagun minak, 48 urtez artzain bezala irabazitako dirua ez zuen inoiz gastatu. Hil zenean, Euskal Herrian zuen arrebarentzat izan zen diru guzti hori.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza