Lorezaintza, garraio enpresak, zaintza, garbiketa, ingeniaritza, zientziarekin eta teknologia berriekin lotutako lanak
Joseba Beobide Arburua (1937) Zumaia
Arrantzaleen zerbitzura egotea zen bere lana Ternua inguruan. 3000tik gora arrantzale zeuden, gehienak galiziarrak, baina euskaldunak ere asko. Euskaldunak ondo ikusita zeuden hasieran; gero hemengoek arrain larregi harrapatzen zutela-eta saltsa sortu omen zen. Mapan erakusten du irla bakoitza non zegoen.
Ramon Olano Zapiain (1927) Astigarraga
Fidel Castro Kubako agintean sartu zenean, ordura arteko sistema ekonomikoa aldatu egin zuen. Orduan Ramon gobernuaren tailerretan hasi zen lanean.
Argentinara lanera
Javier Linazisoro Lazpiur (1927) Bergara
Aita 16 urterekin Argentinara joan zen lan egitera. Enpresa bateko kontabilitatea eraman zuen bertan. 7-8 urte inguru egin zituen kanpoan.
Argentinan erizain
Jesusa Lasagabaster Billar (1926) Aretxabaleta
Etxeetan edota ospitaleetan, gaixoak zaintzen jardun zuen Jesusak Argentinan. Espainiatik joandako beste bi lagunekin egiten zuen lan. Ondo bizi zen Argentinan, euskaldun jende asko zegoen bertan. Euskal Etxean elkartzen ziren eta lagun asko egin zituen. Buenos Aires hirian eman zituen 11 urteak. Bera Argentinan egon zen denboran bederatzi gobernu lehendakari ezagutu zituen. Iria eta Aranburu lehendakari izenak gogoratzen ditu, baita Isabel Perón ere.
Argentinara lanera
Jesusa Lasagabaster Billar (1926) Aretxabaleta
Argentinan bizi ziren bere bi anaia bisitatzera joan, eta 11 urte pasatu zituen bertan. Beroa lantegiarentzako lanera joan ziren bere anaiak, Aretxabaletako "Arrue Zaharrak" bidalita. Beroa itxi zenean, euren kontu jarraitu zuten, baina ez zitzaien oso ondo joan. Anaietako bat bertan hil zen 48 urte zituela. Bestea 1989. urtean etorri eta urtebete hemen egon eta gero itzuli zen, han hiltzeko. Emaztea eta alaba bat utzi zituen.
Esperientzia ona Argentinakoa
Jesusa Lasagabaster Billar (1926) Aretxabaleta
38 urterekin joan zen Argentinara eta 49rekin itzuli. Esperientzia ona izan zela dio Jesusak. Baserritik joan zen Argentinara. Erdi baserritar, erdi kaletar, erdi dendari eta erdi erizaina ere badela dio.
Kamioilari lanak Boisen
Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti
Zerrategiko lana utzi eta kamioiarekin alpapa garraiatzen hasi zen Jose Antonio. Garraio-enpresaren jabea aurretik ezagutu zuen euskaldun bat zen. Bertan lanean egon zen bitartean, Valentzia hotelean bizi zen. Soldadu bezala joateko deitu zioten arte egon zen bertan lanean.
Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz
Lehenengo hiru hilabeteetako lana bidaia ordaintzeko izan zen. Garagardoa ordaintzeko dirurik ere ez zuten. Gero, hegoaldera joateko hegazkina ordaintzeko dirua aurrezten hasi ziren. Hegoaldean, zerrategi batean hasi ziren eta han istripua izan eta hiru hilabete eman zuen hanka sendatzen. Eta berriz dirua aurreztuta, iparraldera.
Joseba Beobide Arburua (1937) Zumaia
Lekarozko kolegiotik Donostiara joan zen, seminariora. Zortzi urte egin zituen han, Filosofia eta Teologia ikasten. Apaiztu ondoren Pasai Donibanera joan zen. Hiru urteren ondoren, Ternuara joateko eskaintza jaso zuen eta hara joan zen. Hogei urtetik gora egin zituen Ternuara joan-etorrian.
Joseba Beobide Arburua (1937) Zumaia
Bera Ternuara joan zenean 3.000 arrantzaletik gora zeuden han. Barku asko Pasaiatik joandakoak ziren, baina marinel gehienak galiziarrak izaten ziren. Gehienetan lehorrean egoten zen bera, baina itsasoan ere ibili izan zen behin baino gehiagotan.
Joseba Beobide Arburua (1937) Zumaia
Sarearekin egiten zuten bakailaotan Saint Pierre-n. Itsasontzi ugari egoten ziren. Saint John`s-en tradizio zaharragoa zuten arrantzurako. Han bouak egoten ziren, barku handiagoak. Gerra zibilean ere erabili ziren Ternuan arrantzuan ibilitako bou batzuk.
Joseba Beobide Arburua (1937) Zumaia
Hemengo arrantzaleek bakailao gehiegi harrapatu zutela esaten hasi ziren eta pixkanaka flota kanpora bidali zuten Ternuatik. Gero debekatu egin zuten bertaraino sartzea. Orduan Pasaiara itzuli zen.
Joseba Beobide Arburua (1937) Zumaia
Bera hara joan zenean, arrantzaleak bakailaotara joaten ziren Ternuara. Baina hara joandako lehen euskaldunak baleak arrantzatzera joan ziren, XIV-XV. mendeetan. Baleen koipea oso preziatua zen. "Balaena biscaiensis". Bakailaotan zebiltzanek ere ikusten omen zituzten baleak tarteka, urrutiratzen zirenean.
Joseba Beobide Arburua (1937) Zumaia
Pasaiako Ternuako flota galdu zela ikusi zuenean, liburu bat idaztea erabaki zuen. "Hombres de Terranova" liburua argitaratu zuen Rosa García Orellán antropologoarekin batera. Lan hori aurrera ateratzeko Pasaiako portuko lehendakariak laguntza handia eman zien. Harrera ona izan zuen liburuak Ternuan egondako jendearen artean.
Argentina ebanjelizatzera joandako apaizak
Ramon Huizi Zuñiga (1931) Andoain
50-60ko hamarkadan Euskal Herritik 300 apaiz joan ziren Argentinara, hura ebanjelizatzera. Han zer-nolako harrera egin zieten kontatzen du.
Wyoming-en meatzeetan
Jazinto Arriola Arriola (1935) Berriatua
New York-etik Wyoming-era joan zen meatzeetan lan egitera. Han zegoela palaz jokatzen aritzen ziren eta erakustaldiak ematen zituzten. Mekaniko eta garbiketan hasi zen meatzeetan lanean eta gerora gaueko lana egitera pasa zen, trenak kargatzen; diru gehiago ordaintzen zioten. Harri zuria lantzen zuten, xehe-xehe eginez.
Fidel Castro osabaren musika-ikaslea izan zen
Jose Kareaga Guridi (1930) Eibar
Laureano Gisasolaren semea Kubara joan zen, eta han frontoiko intendente gisa egin zuen lan. Bi semeak Eibarrera bidali zituen aititarekin heztera. Bietako bat Kubara itzuli zen; hango ikastetxe onenetako batean eman zituen klaseak, eta Fidel Castroren irakaslea izan zen.
Aita eta oherakoan errezuak egiten zituen lekeitiarra
Julita Iturri Arrien (1924) Errigoiti
Antoniorekin (Julitaren aitarekin) batera lekeitiar bat egon zen Delamarreko urre meatzeetan lanean eta Domingoren ostatuan apopilo. Lekeitiarra diru barik ibiltzen zen, irabazten zuen guztia gastatzen zuelako, eta Antoniori 6.000 errealen mailegua eskatu zion. 6.000 erreal orduan diru asko zen. Lekeitiarrak, ohera joatean, aitaren eta errezu asko egiten zuenez, Antoniok 6.000 erreal eman zizkion, gero itzuliko zizkiolakoan, baina ez zion dirua itzuli.
Ramon Olano Zapiain (1927) Astigarraga
Kubatik etorritako lagun batzuk egin zituen behin, eta haiekin harremanetan, Kubara joateko animatu zuten. Haien laguntzarekin, Kubara joateko paperak prestatu zituen. Kuban mekaniko-lanetan hasi zen. Halako batean, Fidel Castro sartu zen boterean, eta orduan sistema ekonomikoa aldatu egin zen.
Luzina Arriola Zabalia (1925) Gernika-Lumo
Londoneko Royal Festival Hall-en egin zuen behar 13 urtez. Piccadilly Hotel-en ere aritu zen. Egiten zuen lana azaltzen du.