Euskal Etxeen azpiegitura

Sorrera, funtzionamendua, kudeaketa, historia

  • Begoña Rementeria Boiseko frontoiaren sorrera eta garapena

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Euskal zentroan ezkontza eta hileta asko egoten dira. Frontoia geroago eraiki zuten eta artzainentzat logelak eta sukaldea ere bazegoen. Gaur egun bertan dagoen ikurriña Begoñak eta Linok (senarrak) margotu zuten. Garai bateko pilotariak aipatzen ditu. Beste frontoi txiki bat ere ezagutu izan du. Gaur egun, frontoi handian euskal-dantzak ere irakasten dira.

  • Begoña Rementeria Boiseko euskal zentroa

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Hilean behin afari bat antolatzen da euskal zentroan. Taberna jende guztiarentzat zabalik dago baina ez da askorik joaten. Musean jokatzeko gela bat ere zabalik egoten da, baina ez beti. Orain amerikanoak ere joaten dira, baina lehen artzainen topaleku izaten zen. Kartetan jokatzera joaten zen Begoña.

  • Begoña Rementeria Boiseko Euskal Zentroaren sorrera

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Aspaldi, Boisen emakume lekeitiar baten ostatua zegoen eta artzain bizkaitarrak beti bertara joaten ziren menditik bueltatzen zirenean. Gerora euskal zentroa zabaldu zen, 1950ean. Txikia zen baina handitzen joan zen.

  • Jean Flescher San Frantziskoko euskal etxea

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    San Frantzisko euskal kluba 1903an sortu zen. 1982-1983an euskal etxea eta jatetxea eraiki zuten, aurretik zegoen frontoiaren ondoan. Hiru urtez izan zen euskal etxeko zuzendaritzako kidea.

  • Isabelle Etcheverry San Frantziskoko euskal etxea egiteko dirua

    Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan

    San Frantziskoko euskal etxea sortzeko proiektua 1977an hasi zen. 300 familia inguruk hartu zuten parte eta bakoitzak 1000 dolar jarri behar zituen. Elizondo izeneko gizon batek, 210.000 dolar utzi zituen oso interes baxuan.

  • Jose Mari Coscarart Bakersfieldeko euskal kluba: ekimenak

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Bakersfieldeko euskal kluba 70. hamarkadan sortu zen. Frontoia eta parkea ditu. Alokatu egiten dute festak egiteko. Euskaldunek piknikak, euskal jaiak eta bestelakoak egiten dituzte bertan.

  • Michael Bidart La Puenteko eta Chinoko euskal klubak

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    La Puenten zegoen Southern California euskal klubean aita sartu zen 1946an eta bertara joaten ziren familia osoa. Chinoko euskal kluba 1968an sortu zen, Mike soldaduzkan zegoenean.

  • Michael Bidart Chinoko euskal etxea 1968an sortua

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Chinoko euskal etxea sortu zenean paperak egiten lagundu zuen. 1968an sortu zen kluba eta geroztik kideak dira. Anaiak asko jokatzen du musean.

  • Antonio Larrocea Homedaleko euskal etxearen sorrera

    Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano

    Homedaleko euskal etxearen sortzaileetako bat izan zen. Eraikina sortzeko egindako lanak kontatzen ditu.

  • Teresa Mezo Homedaleko euskal etxeko emakumeak

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Homedaleko Txoko Ona euskal etxean lan asko egindako da Teresa. Euskal etxearen eraikina egin baino lehen ere, ekimen asko egiten zituen bertako euskal komunitateak.

  • Teresa Mezo Euskara eta dantza ikastaroak Homedalen

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Euskal etxea eraikitzen ari zirenean, denek laguntzen zuten bertan obretan, garbiketetan... Kideak. Euskaraz ikasteko ikastaroak eta dantza-ikastaroak ematen dira. Alabak Boiseko Oinkari dantza taldean ibilitakoak dira. Bilobak ere ibili dira.

  • Regina Bastida Boiseko Euskal Zentroaren sorrera

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Reginaren anaia, Jhon, izan zen Boiseko euskal etxea sortzaileetako bat. Bertako euskaldunekin eraiki zuten.

  • Jean Flescher Utahko euskal kluba

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    Hamasei urterekin euskal klubera joaten hasi zen, 1980an. Utahko euskal kluba 1973an sortu zen. Interes handia jartzen zuela ikusita, klubeko zuzendaria izateko proposatu zuten eta urte askoz egon zen kargu horretan. Ez dute inoiz euskal etxe fisikorik izan eta etxeetan, elizako lokaletan... elkartzen dira. Euskaldunak katolikoak izan direnez, elizaren laguntza maiz jaso dute.

  • Anita Anakabe NABOren Elkoko ordezkaria urte askoz

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    1973an sortu zen NABO eta Anita Elkoko ordezkaria izan da urte askotan. Nola sartu zen kontatzen du. Gaur egun 40 euskal etxe inguruk osatzen du NABO.

  • Anita Anakabe Senar amerikarra eta euskal etxeko zuzendaria

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Mike Franzoiarekin ezkonduta dago. Elkon ezagutu ziren. Ez du euskararik egiten baina Boiseko euskal komunitatean oso integratuta dago eta bertako euskal etxeko zuzendaria ere bada. Elkoko alkatea ere izan zan 16 urtez.

  • Anita Anakabe Elkoko euskal etxearen sorrera

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Elkoko euskal etxeko zuzendaria izan da hiru urtez. Euskarazko klaseak ere ematen zituen.

  • Anita Zubillaga Gardnervilleko euskal klubaren sorrera

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    Gardnervillera heldu zirenean ez zegoen euskal klubik bertan. Lagun batek eta berak telefono-gida hartu zuten eta euskal abizena zuten denei deitzen hasi ziren eta horrela hasi ziren euskaldunak biltzen Gardnervillen. Batzarrez gain piknikak ere egiten zituzten.

  • Anita Zubillaga San Frantziskoko euskal kluba

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    San Frantziskon bizi zirenean oraindik ez zegoen hango euskal etxea sortua. Hala ere, euskaldunak pikniketan eta pilota partiduetan elkartzen ziren maiz. Dantza taldea ere bazegoen, gaur egun dagoen berdina (Zazpiak Bat). Bertsolariak ere bazeuden. San Frantziskoko euskal etxeko abesbatza beraiek hura utzi ostean sortu zen.

  • Guillaume Etchechury Bakersfieldeko euskal kluba

    Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai

    Bakersfielden euskaldun asko zeuden eta sei bat euskal jatetxe edo taberna zeuden. Euskal klubak frontoia du eta eraikin eta zelai handi bat. Urtero piknika antolatzen zen. Musean jokatzen du eta nazioarteko txapelketetan ibilia da. Euskal musikariak.

  • Isabelle Etcheverry San Frantziskoko garai bateko euskal kluba

    Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan

    San Frantziskoko euskal etxea sortu aurretik zegoen euskal klubeko kideak baziren Isabelle eta bere senarra. Euskal piknikak, Bastillaren eguna, euskal dantzak... antolatzen ziren Golden Gate parkean. Euskal meza ere izaten zen.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza