Lan-baldintzak, lan motak, "karrokanpo"ko eta "tent"eko bizimodua, txakurrak, arriskuak, piztiak, ehiza, jatekoa eta edaria, arropa, lo-lekuak, ardi-lanak, albaitari-lanak, triskilatzea, bakardadea, soldata, herrira joandakoan egiten zutena, lertxun-marrak, komunikazioa
Lesaka
Ardiek bildotsak erditzeko garaian mendian egiten zuten eta artzainak "karrokanpo"-etan egoten ziren. Erditzerakoan egon zitezkeen arazoak.
Lesaka
Eskuz kontatzen zituzten ardiak. Ehun arditik bat beltza izaten zen, zintzarriarekin. Haietakoren bat falta bazen bazekiten ardiak falta zirela. Koioteei ez zaizkie ardi beltzak gustatzen.
Lesaka
1965ean Euskal Herria joan-etorria egin zuen eta bueltan arrantxoko nagusiak maiordomo lanetan ipini zuen. Gidabaimena atera zuen. Bera zen arrantxoko langile guztien arduradun. 10 urtez egon zen maiordomo.
Lesaka
1966an ezkondu zen eta emaztea arrantxoko sukaldari hartu zuten, nahiz eta oso trebea ez izan. Maria Bajoneta zen haren izena. Gurasoak bizkaitarrak ziren eta bera Elkon jaioa. 'Lee Ostatua' eta denda zituzten eta han ezagutu zuten elkar. Garai batean euskal artzain asko zeuden, baita euskal ostatuak ere. 'Star Hotel'-ean ere neguan artzain asko egoten ziren bertan bizitzen.
Lesaka
'Star Hotel' nolakoa zen lehen. 32 gela zituen eta artzainak egoten ziren. Erretiratuak ere hortxe bizi ziren.