Diasporan bizitako gertaerak: Vietnamgo gerra, krisi ekonomikoak...
Ameriketako bizia I
Manex Lanatua (1948) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
Oso interesgarria zela iruditzen zaio. 1966an Luther king hil zuten eta ondoren Kennedy. Hippie mugimendua ere orduan gertatu zen, eta baita Vietnam-eko gerla ere. Mugimendu kultural handia gertatu zen. Euskaldunak ez ziren batere interesatzen baina bera eta beste batzuk ordea, bai.
Vietnamgo gerraren aurka
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Amak gerra zibila ezagutu zuenez, Vietnamgo gerraren aurka egon zen. Aitak, ordea, ez zuen gerra zibila ezagutu eta ez zuen askorik esaten Vietnamgo gerraz.
Arrazakeria Estatu Batuetan
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
I. Mundu Gerraren eta II. Mundu Gerraren artean krisi handia egon zen Estatu Batuetan eta kanpotik zetozenak ez zituzten begi onez ikusten. Arrazakeria asko egon da Ameriketan. Aitak Ku Klux Klana gurutze bat erretzen ikusi zuen. Euskaldunak eta txinatarrak oso gaizki ikusiak zeuden. Begoñak institutuan ikasten zuenean, 1.500 ikasle ziren eta berak 3 lagun beltz bakarrik zituen.
Vietnamgo gerran beldurra
Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano
Vietnamgo gerra izan zenean, senarra bertara deitua izango zelako beldurrez egon zen.
1929ko krak-etik libratu ziren justu-justu
Anita Anakabe (1954) Diaspora
Anitaren anaiordeak berak baino 40 urte gehiago zituen. 1928an, aitak eta bere lehenengo emazteak McDermitten zuten denda saldu eta Gasteizera joan ziren urtebetez. 1929ko krak-etik salbatu ziren. Urtebetera Estatu Batuetara bueltatu ziren eta Berkeleyn denda zabaldu zuten.
Ameriketako "lege lehorraren" garaia
Anita Anakabe (1954) Diaspora
Ameriketako "lege lehorraren" garaian taberna klandestinoak egoten ziren etxe azpietan. Kalifornian, adibidez, ardo eta garagardo asko etxeetan egiten zen.
FBIaren idazkaria San Frantziskon
Anita Zubillaga (1952) Diaspora
Ikasketak amaituta San Frantziskora joan zen lanera eta FBIko idazkari bezala lan egin zuen. Garai hartan Black Panther Party alderdi politikoarekin gatazkak egon zirela kontatzen du.
Gertakari esanguratsuak: Vietnamgo gerla eta hippyen mugimendia
Jenny Maitia (1952) Diaspora
Vietnamgo gerla hasi zenean institutua bukatzen zebilen. Bere bi lehengusu libratu egin ziren gizenak zeudelako. Hippyen mugimendua hasi zenean, San Frantziskon bizi zen Jenny eta dena oso ezberdina zela kontatzen du.