Artzainak eta kanperoak diasporan

Lan-baldintzak, lan motak, "karrokanpo"ko eta "tent"eko bizimodua, txakurrak, arriskuak, piztiak, ehiza, jatekoa eta edaria, arropa, lo-lekuak, ardi-lanak, albaitari-lanak, triskilatzea, bakardadea, soldata, herrira joandakoan egiten zutena, lertxun-marrak, komunikazioa

  • Pete Paris Artzainen oporraldiak

    Pete Paris (1952) Diaspora

    Artzainek oporrak izaten zituztenean, libre ziren nahi zuten lekura joateko. Normalean gertuko hirian edo herrian gelditzen ziren.

  • Anita Anakabe Euskal DNA arrastoa Winnemucca inguruetan

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Jose Mari Anakabe zuen aita, Anakabe baserrikoa. Winnemucca inguruan beste Jose Anakabe bat zegoen, Euskal Herritik familia eta lagunak ekarri zituena. Horregatik, gaur egun inguru horretan Ondarroa, Lekeitio eta inguruko DNA arrastoa dago.

  • Anita Anakabe Artzainentzat eta bakeroentzat arropa-denda

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Familiako dendan langileentzat arropak saldu izan dituzte. Lehenengo arropak saltzen hasi zirenean, artzainentzat eta bakeroentzat jantziak eta materialak ziren. Arropak nolakoak izaten ziren azaltzen du.

  • Anita Anakabe Artzainei fidantzan ematen zizkieten arropak eta materialak

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Elkora heltzen ziren artzain guztiak pasatzen ziren Analaberen dendatik. Ez zuten dirurik izaten eta dendan erosketan apuntatzen zituzten eta gero fidantzan eman. Gero artzainek lehenengo soldatekin ordaintzen joaten ziren poliki-poliki.

  • Anita Anakabe Hiru urteko artzainen kontratuak

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Nevadako gobernadore bati esker legeztatu zen artzainen kontraten kontua. Aurretik ez ziren hiru urteko kontratuekin joaten. Artzain batzuk burua galdu zutela dio baina gehienek bizitza onak izateko dirua egin zuten.

  • Anita Zubillaga Euskal ostatuak babesguneak ziren artzainentzat

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    Euskal ostatuak oso garrantzitsuak izan ziren artzainentzat. Mendian bakarrik egon ondoren, etxea bezala hartzen zutelako (janaria, hizkuntza, sorterriko ohiturak...).

  • Guillaume Etchechury Ardi-arrantxoan lanean

    Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai

    Argeliako gerran egon ondoren, Baionan ibili zen igeltsero ofizioa ikasten. Lan egiteko aukerak hiri handietan zeuden, baina berak ez zuen hirian bizi nahi. Anaia bat zuen Bakersfielden eta hura bisitatzera joan zen, aurretik Ameriketan lan egiteko paperak eginda, badaezpada ere. Ardi-arrantxo batean hasi zen lanean, bildotsak jaiotzen laguntzen. Mendian ez zen lanean ibili.

  • Guillaume Etchechury Ardien erditze-garaiko lanak

    Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai

    Erditze garaian ardiak arrantxora eramaten zituzten, 2.000 ardiko taldetan gutxi gorabehera. Erditze-garaian egin behar ziren lanez hitz egiten du: buztana moztu, kapatu... Arrantxoan ez zegoen emakumerik.

  • Guillaume Etchechury Arrantxoan gustora eta ingelesa azkar ikasita

    Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai

    Garai batean dolarrak gehiago balio zuen eta 4-5 urtetan artzain egonda 10.000-20.000 dolar irabazten ziren. Guillaumek ez zuen pentsatu Euskal Herrira bueltatzea, gustura zegoelako arrantxoan eta ingelesa ere azkar ikasi zuelako.

  • Guillaume Etchechury Artzain euskaldunak

    Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai

    Arrantxoko nagusia amerikarra zen, baina gurasoak Elizondokoak zituen. Harekin eta artzain euskaldunekin euskaraz mintzatzen zen.

  • Guillaume Etchechury Mendian hotzez hildako artzainak

    Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai

    24 urte zituen Ameriketara joan zenean eta etxekoen falta izan bazuen ere, erabakia hartua zuen. Arrantxoan lan egin zuenez, beti jende artean zegoen eta gustora egon zen. Artzainak, ordea, bakarrik ibiltzen ziren Nevadan eta batzuk galdu eta mendian hotzez hiltzen ziren.

  • Guillaume Etchechury Kaliforniako artzainen baldintzak hobeagoak ziren

    Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai

    Kaliforniako artzainen baldintzak askoz hobeagoak ziren. Eguraldia ere hobeagoa zen eta ia ez zuen elurrik egiten.

  • Isabelle Etcheverry Senarra zazpi urtez artzain Wyomingen

    Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan

    Jean Laxague (senarra), Wyomingen zazpi urtez lanean egona zen eta San Frantziskon bizi zen ezagutu ziren garaian. Artzain bezala egon zenean, lehengusu batekin batera egoten zen, inoiz ez bakarrik.

  • Jean Goñi San Frantziskora lanera joateko arrazoia

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    Artzain izateko hiru urteko kontratuarekin joan zen Jean Ameriketara. Hiru egunez lanean egon ondoren, lan hori utzi eta San Frantziskon zituen senide batzuk bere bila joan ziren. San Frantziskon dago Jean geroztik- Asko aldatu da hiria 50 urtetan.

  • Genevieve Arretche Aita Montanan lanean hogei urtetan

    Genevieve Oronoz (1925) Baigorri

    Aita Montanan lanean egon zen hogei urtez, arrantxo batean. Sei senidetatik bostgarrena da. Baserrian animaliak zituzten: ardiak, behiak, oiloak, txerriak... Artoa.

  • Genevieve Arretche Baigorritik Kaliforniara

    Genevieve Oronoz (1925) Baigorri

    Auzoko Victor Arretcherekin alaba bat izan zuten. Victor Ameriketara joan zen lanera eta geroago Genevieve eta alaba ere bertara joan ziren. Fresnon ezkondu ziren. Ardien etxaldean lan egiten zuen senarra, Huronen.

  • Genevieve Arretche Langileentzako etxebizitzak arrantxoan

    Genevieve Oronoz (1925) Baigorri

    Senarrak arrantxoan lan egiten zuen eta langileentzat zeuden etxeetan bizi ziren, Huronen. Berak ere arrantxoan laguntzen zuen

  • Genevieve Arretche Ameriketako artzainekin beti euskaraz

    Genevieve Oronoz (1925) Baigorri

    Hiru seme-alaba izan zituen eta denek egiten zuten euskaraz, bai etxean baita arrantxoko artzainekin ere.

  • Pierre Lanathoua Aita Ameriketan lanean egona bi aldiz

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Aita Ameriketara bi aldiz joan zen lanera. Lehena, 1923tik 1929ra: hasiera batean Kalifonian ibili zen artzain, egoera eskasean. Lurrean lo egin zuen askotan. Euskal Herrira itzuli zen baina 1950ean berriz bueltatu zen Ameriketara.

  • Pierre Lanathoua Hamazazpi urterekin Ameriketara lanera

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    17 urterekin joan zen Ameriketara lanera. Hegazkinez joan zen New Yorkera eta handik Salt Lake Cityra. Handik, trenean Garnervillera. Aitaren osaba batek lan egiten zuen arrantxora joan zen lanera eta laborantzan hasi zen.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza