Lan-baldintzak, lan motak, "karrokanpo"ko eta "tent"eko bizimodua, txakurrak, arriskuak, piztiak, ehiza, jatekoa eta edaria, arropa, lo-lekuak, ardi-lanak, albaitari-lanak, triskilatzea, bakardadea, soldata, herrira joandakoan egiten zutena, lertxun-marrak, komunikazioa
Ameriketara artzain 31 urterekin
Jazinto Arriola Arriola (1935) Berriatua
Ameriketara 31 urterekin joan zen eta bertan artzain hasi zen. Bertako bizimoduaren inguruan hitz egiten du. Hasiera oso gogorra izan zela dio. Lehenengo inpresioan, elkarrekin hobeto konpontzen zirela iruditu zitzaion.
Ameriketan artzain bizimodua
Jazinto Arriola Arriola (1935) Berriatua
Artzain ibili zeneko bizimodua kontatzen du. Erditzeen ostean, Nevadan pare bat hilabete egiten zituzten eta, ondoren, mendi handietara joaten ziren. Mendian eta desertuan binaka egoten ziren, bata gurdian eta bestea ardiekin.
Ameriketan artalde handiak
Jazinto Arriola Arriola (1935) Berriatua
Artalde handiak izaten zituzten Ameriketan, mila buru ingurukoak. Bikiak eta bakarrak aparte eramaten zituzten.
Ameriketan ardiekin mendian
Jazinto Arriola Arriola (1935) Berriatua
Nevadara artzain joan zenean, egun osoa hotzetan pasa behar izaten zuen ardiekin; sua egin eta mendian egoten ziren. Behin mendi altuetan ardiek pasatzerik ez zuten tokia suertatu eta bizkarrean banaka-banaka pasa behar izan zituela dio. Zenbait menditan hiru hilabete pasatzen zituen eta neguan behera jaisten zen. Erditzeetarako barrura sartzen zituzten.
Artzainak herrian elkartzen ziren lagunekin
Jazinto Arriola Arriola (1935) Berriatua
Artzainak eta beste lagun batzuk herrian elkartzen ziren. Berarekin artzain egondako gizon baten aipamena egiten du; Jazinto bera baino tabernara joan zaleagoa zela dio.
Hélène Legarto Jauregiberri (1925) Donibane Lohizune
Senarraren historia kontatzen du: Armendaritzekoa, 9 haurride ziren. Bat etxean gelditu eta besteak irten egin behar izan zuten, Ameriketara, Parisera eta abar. Senarra eta haren zenbait anai artzain ibili ziren. Barnealdeko (Nafarroa Beherea) jendea zen batik bat Ameriketara joaten zena.
Ameriketan ardien albaitari lanetan
Jazinto Arriola Arriola (1935) Berriatua
Aste Santuan hemen bijilia egiten bazen ere, Ameriketan ez zen haragia besterik jaten. Albaitari lanak egiten ikasi zuen eta hartan aritu zen. Dirua ondo irabazten zela dio.
Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika
Ezkondu eta semeak jaio ostean joan zen Ameriketara lanera. Ibarruriko beste batzuk ere bazeuden han eta haien bitartez joan zen. Hiru urteko kontratuarekin joan zen. Martian hasi eta Gabonak arte mendian egon behar izaten ziren bi gizon; ezinbestekoa zen ondo konpontzea. Zaldiak, mandemea eta kanpadenda izaten zuten bertan 3.000-4.000 ardi eta bildotsekin batera. Bakoitzak arma bat izaten zuen eskura.
Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika
Carlos Ameriketara, Boisera, joan zen lanera. Artzainaren ondoan sukaldari lanetan aritzen zen martitik Gabonak arte. Artzaina bere auzoko baten lehengusua zen, bolibartarra. Sukaldari lana ere gogorra zen.
Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika
Zaldi gainean zihoazela erriflea eta aizkora izaten zuten esku bakoitzean. Kanpalekua egurra eta ura zegoen lekuan jarri behar izaten zuten. Kaskabelak zein otsoak aurki zitezkeen bertan. Mendian guarda-etxeak zeuden eta bertakoak laguntzeko zeuden. 10 egunerik behin maiordomoa agertzen zen jatekoagaz, janari faltarik ez zuten. Nahiz eta mendian egon gutunak idazten zituen etxera. Maiordomoa arduratzen zen horretaz. Ogia ere bertan egiten zuten.
Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika
Boiseko mendietan otsoekin (hartzak) kontuz ibili behar izaten ziren. Ezin zitezkeen hil hiltzeagatik, oso maitatuak dira eta. Udaberrian bildotsei koioteak erasotzen zien. Karrokanpoagaz egoten ziren mendian. Bideak egon arren dena zen harea eta kontuz aritu behar izaten ziren. Arrantxotik egunero igotzen zuten ura kamioian.
Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika
Boiseko ardiak ez ziren Euskal Herrikoak bezalakoak, merinak dira. Han hemen baino euri gutxiago egiten du, baina hotza ikaragarrizkoa da, ez du hemengoaren antzik. Mendira joan aurretik ematen zieten txertoa ardiei.
Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika
Triskilatzaile profesionalak zeuden Boisen. Arrantxoan bildots eta ardi asko zeuden eta horrelako lanbideak behar izaten ziren. Artilearen eta bildotsaren balioa asko jaitsi zen.
Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika
Artzain ona goizean goizetik itzartu behar da, ardiak itzartu aurretik. Ardiek mendian gora egiten dute beti gaua pasatzeko. Artzainak eta kanperoak beti errepikatzen dute leku bera, bietako bat lehendik ibilitakoa izan behar da, ezin da izan biak hasiberriak izatea.
Patxi Garate Garate (1937) Otxandio
Aitaren familiako 11 neba-arrebak bizirik irten ziren gerra denboran. Beste izeko bat eta lehengusina nola hil zituzten kontatzen du. Patxi justu gerraostean jaio zen. Anaia bat Ameriketara artzain joan zen eta lau urtez ibili zen han. Anaia zaharrek kontatzen zizkioten gerrako kontuak; aitak, ostera, ez zuen hortaz hitzik egiten. Behin Patxi EAJrako hautetsi zuten, baina aitaren aholkuz ez zen berriz aurkeztu.
Loren Anasagasti Larrabaster (1932) Bermeo
Ameriketara joan aurretik artzaintzan ibili gabe zegoen. Baina hemengoak ez du harako balio, 2.700 ardi gobernatzea guztiz ezberdina delako. Han dena pinua zen, baina belar asko zegoen basoan. Jatekoa nahikoa izanez gero, ez ei da hain zaila artzaintza.
Loren Anasagasti Larrabaster (1932) Bermeo
Artzainaz gain "kanperoa"ren figura zegoen Ameriketan. Kanperoaren lana da artzainari jatekoa eta beharrezkoak dituen beste gauzak hornitzea. Hamabostean behin edo izaten zuen artzainak kanperoaren bisita.
Josebe Ibaibarriaga Sarrionandia (1936), Mila Ibaibarriaga Sarrionandia (1930) Amorebieta-Etxano
Ameriketatik bidaltzen zieten arropa, bertan euren izeko zegoen eta. Euren osabaren aita Euskal Herritik joandako lehenengotariko artzaina izan zen: Jose Ugarriza, 'Sendotxu'. Gero, hotela eduki zuten bertan.
Loren Anasagasti Larrabaster (1932) Bermeo
AEBn artzain egon zeneko kontuak. Andra Mari egunez elurra egin zuen behin. Artaldearekin, ustekabean, amildegi baterantz zuzendu zen. Buelta hartu eta bideratu ziren berriz. Ez omen da inoiz urduri jarri behar, lasai hartu behar dira gauzak.
Loren Anasagasti Larrabaster (1932) Bermeo
Ilargi beteko gau batez, arbolara igota itxaron zion hartzari. Azpian izan zuenean, tiroa bota zion, baina ihes egin zuen zaurituta. Bide luzean jarraitu zion txakurrarekin. Aurkitu eta hil egin zuen. Buztana moztu eta itzuli zen artaldera. Tenplea behar omen da, ez da izutu behar ez hartzarekin eta ez gauarekin.