Emakumeak diasporan

Emakumeen egoera diasporan

  • Javier Urkiola Artzainen emazteentzat bizimodu zaila

    Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Artzain euskaldunekin Ameriketara joan ziren emakumeentzat ez zen bizimodu erraza. Hizkuntza ez zuten ezagutzen; edonora joateko kotxea behar zen; umeak... Sasoi hartan gidabaimena azterketarik egin gabe ematen zuten. Berari horrelaxe eman zion polizien buruak, Javierren ugazaba ezaguna zuelako.

  • Jenny Maitia Bakersfieldeko Wool Growersen irekiera

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Jenny jaio zenean gurasoek Noriegan lan egiten zuten. Bi urtetara, 1954ean, Wool Growers ostatua zabaldu zuten (gaur egunekoa beste kokapen batean dago). Hasiera gogorra izan zen eta osaba artzain batek dirua utzi zien negozioa hasteko. Ama oso langile gogorra eta fina zen. Artzain gazteak ostatuta joaten zirenean, asko laguntzen zioten. Amak igandetan ostatua ixtea nahi zuen, mezara joateko eta atseden hartzeko. Zazpire urteren buruan lortu zuen igandetan negozioa ixtea.

  • Begoña Rementeria Boiseko emakume euskaldunen elkartea: LOAS I

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Boisen LOAS edo "La organización independiente social" izeneko elkarteko kidea izan da urte askotan Begoña. Boiseko emakumeen elkarte bat izan zen eta orain gutxi itxi zen, oso kide gutxi zirelako eta berririk ez zelako sartzen. Emakumeen eskubideak lortzeko sortu zen elkartea 1930eko hamarkadan eta emakume euskaldunek sortu zuten.

  • Begoña Rementeria Boiseko emakume euskaldunen elkartea: LOAS II

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Ama beraiekin bizitzera joan zenean, Boiseko emakumeen elkartera (LOAS) joateko eskatu zion. Ama ere joaten hasi zen Ameriketara heldu zenean. Emakumeen artean laguntzeko sortu bazen ere, amaierako urteetan afariak egiteko erabiltzen zen gehienbat.

  • Begoña Rementeria Genero desberdintasuna Ameriketan

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasuna oso handia izan zen Ameriketan.

  • Antonio Larrocea Emaztea nola topatzen zuten

    Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano

    Ameriketara joan ziren gizonen artean, batzuk bertan ezkondu ziren eta beste batzuk sorterrira bueltatu ziren ezkontzeko.

  • Antonio Larrocea Ameriketako euskal-ostatuetara lanera joaten ziren neskak

    Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano

    Garai batean Euskal Herritik neskak joaten ziren Ameriketara, ostatu edo hoteletan lan egitera eta azkar ezkontzeko aukera izaten zuten. Bere aitak, beste bost neba-arreba eraman zituen Ameriketara eta arreba bi bertan ezkondu ziren.

  • Teresa Mezo Ameriketako lehenengo inpresioak

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Ezkondu eta dokumentuak egin ondoren, Ameriketara joan ziren bizitzera. Oso aldaketa handia izan zen, baina zorionez, Ameriketan euskaldun asko zeuden eta familia ere bazuten. Izan zituen lehenengo inpresioak kontatzen ditu.

  • Teresa Mezo Ameriketako lehenengo hilabeteak

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Hizkuntza ikasten hasi arte, bizitza berria oso gogorra egin zitzaion. Ez zen inoiz Ameriketara joateaz damutu. Lehenengo hilabeteetan etxea konpondu zuten, lorak ipini zituen...

  • Teresa Mezo Arrantxoan lanean kobratu gabe

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Arrantxoko sukaldean lan egiteko eskatu zioten, baina berak ez zekien kozinatzen.

  • Teresa Mezo Gidabaimena ateratzen Ameriketan

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Gidabaimena bere kabuz atera zuen. Ameriketan ezin da inora joan autorik gabe. Hasieran, bizilagun batek eramaten zuen Teresa elizara. Euskal abaderen bat zegoen inguruan.

  • Teresa Mezo Homedaleko euskal etxeko emakumeak

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Homedaleko Txoko Ona euskal etxean lan asko egindako da Teresa. Euskal etxearen eraikina egin baino lehen ere, ekimen asko egiten zituen bertako euskal komunitateak.

  • Regina Bastida Emakume gehienak ezkonduta heltzen ziren Boisera

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Emakume euskal gehienak, artzainekin ezkonduta heltzen ziren Boisera. Emakumeek Ameriketan arropak garbitzeko makinak zituzten.

  • Regina Bastida 103 urterekin gidatzen jarraitzen du

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Gidatzeko baimena orain dela gutxi berritu du, 103 urterekin. 16 urte zituenetik gidatzen du eta ez du inoiz istripurik izan.

  • Regina Bastida Bizimodu ona izan du

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Bizitza guztian lan egin du ez duelako seme-alabarik izan. Bizimodu ona izan du senarrarekin bidaiatzen eta bizitzen. Lan ona izan du Reginak ospitalean. Osasun ona ere izan du. Gaur egun helduen egoitza batean bizi da eta irakurtzen eta jaten pasatzen du eguna.

  • Regina Bastida Ospitaleko Pink Ladys izan zen

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Urtebetez ospitalean Pink Ladys bezala aritu zen, bolondres. Lanarekin uztartu behar zuen eta asko nekatzen zen.

  • Jean Goñi Emazteak Ameriketara ohitu beharra

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    Euskal Herritik Ameriketara joandako emakume gehienak, ezkonduta joan ziren bertara. Ameriketan zeuden gizon asko sorterrira bueltatzen ziren emazte bila, eta gero berriz bueltatzen ziren. Emakume haientzat bizimodu aldaketa ez zen erraza izan. Gizonezkoentzat errazagoa izan zela uste du.

  • Genevieve Arretche San Frantziskoko Tricolor jatetxea

    Genevieve Oronoz (1925) Baigorri

    Ameriketara heltzean, gogorrena hizkuntza ez jakitea izan zen, baina inguruan beste euskaldun batzuk izatea asko lagundu zion. San Frantziskon jatetxea izan zuten, Tricolor izenekoa (Frantziako banderagatik).

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza