Artzainak eta kanperoak diasporan

Lan-baldintzak, lan motak, "karrokanpo"ko eta "tent"eko bizimodua, txakurrak, arriskuak, piztiak, ehiza, jatekoa eta edaria, arropa, lo-lekuak, ardi-lanak, albaitari-lanak, triskilatzea, bakardadea, soldata, herrira joandakoan egiten zutena, lertxun-marrak, komunikazioa

  • Loren Anasagasti "Karrokanpoa", artzainaren etxea

    Loren Anasagasti Larrabaster (1932) Bermeo

    Neguan beren arrantxo inguruan moldatzen ziren. Hesi barruan izaten zituzten ardiak batzuetan, eta inguruko artadi hondoetan eta soroetan bazkatzera eramaten zituzten beste batzuetan. "Karrokanpoan" (roulotte) egiten zuten lo. Berehala berotzen ei zen. Ez zuen iratzargailu beharrik. Kafea hartzen zuen bakarrik goizean.

  • Loren Anasagasti Ardiak kontatzen

    Loren Anasagasti Larrabaster (1932) Bermeo

    Oso gutxi gaixotzen ziren ardiak. Eskortetan kontatzen zituzten. Ehuneko multzotan, 27 multzo denera, 2.700 ardi baitziren. Faltrikeran 27 misto (pospolo) sartu eta ehun ardi kontatu ahala bat bota egiten zuten lurrera. Horrela jakiten zuten zenbat zeuden eta zenbat galdu ziren.

  • Loren Anasagasti Bildotsak haginekin irentzen

    Loren Anasagasti Larrabaster (1932) Bermeo

    Haginekin irentzen zituen ugazabak bildotsak. Estimazio handia izuten koskabiloek (barrabilak) jateko. Buztanean goma bat sartzen zitzaien. Udaberrian irentzen ziren. Ar guztiak irentzen ziren, okelara saltzeko zirelako. Buru zuriak aurrerako uzten zituzten, eta buru beltzak kentzen.

  • Loren Anasagasti Bildotsak jaiotzen

    Loren Anasagasti Larrabaster (1932) Bermeo

    Martxo inguruan hasten ziren bildotsak jaiotzen. Arrantxoan bertan izaten zen erditzea. Kanpoan multzoka elkartzen zituzten erditutako ardiak eta gauerako etxera eramaten zituzten. Laster ikasten du bildotsak amarenganako bidea.

  • Loren Anasagasti Bildotsa hiltzeko prestatzen

    Loren Anasagasti Larrabaster (1932) Bermeo

    Bildotsak mendian hazten ziren, udaberri-uda sasoian. Behera ekarritakoan 24 orduz baraurik edukitzen ziren. Pisatu eta gero gizentzeko lekura eramaten ziren, eta handik hiltegira.

  • Loren Anasagasti Ameriketako artzaintza gainbehera Zelanda Berriaren konpetentziagatik

    Loren Anasagasti Larrabaster (1932) Bermeo

    Hasieran artilea saltzen zen, baina gero Zelanda Berrian merkeago ekoizten zituzten okela eta artilea, eta artzaintzak beherakada handia jasan zuen bera handik itzuli zenerako. Hasita zeuden arrantxoetan behiak ipintzen.

  • Loren Anasagasti Ilea mozten eta markatzen

    Loren Anasagasti Larrabaster (1932) Bermeo

    Ardi-moztaileak (eskiladoreak) etortzen ziren. Langintza hori nola zen. Gero markatu egiten zituzten.

  • Rafael Lizasoain Lehenengo egunak artzain Ameriketan

    Rafael Lizasoain Adansa (1946) Baztan

    Zortziehun ardi eta mila bildotsekin artzain ibili zen, ofizioa jakin gabe. Lehenengo egunekotako zailtasunak azaltzen ditu.

  • Rafael Lizasoain Artzain aritu eta gero, arrantxo batera

    Rafael Lizasoain Adansa (1946) Baztan

    Soldadutzatik libratzeko beste denbora egon zen Ameriketan. Artzain aritzeaz gain, arrantxo batean ere lan egin zuen New Yorken, bi arreba han zituelako. Hiztegiarekin ikasi zuen ingelesez idazten eta irakurtzen.

  • Rafael Lizasoain Artzain egon zeneko bizimodua eta hango piztiak

    Rafael Lizasoain Adansa (1946) Baztan

    Artaldea bildurik ibiltzen zen eta ez zuen galtzeko beldurrik izaten. Bizilekua deskribatzen du. Bakardadeari aurre egiteko, zuloak egin eta tapatzen aritzen zen. Sugeekin ez zuen arazo handirik izan baina koiotearekin bai.

  • Carlos Urriolabeitia Ameriketan euskaldunekin gustura

    Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika

    Carlosek 10 urte egin zituen Idahon. Bertan ikasitako ingeles apurra nahikoa zen harremanetarako. Amerikarrak euskaldunak laguntzeko prest zeuden beti. Medikutara edo garrantzizko zerbaitetarako bertakoek laguntzen zieten.

  • jazinto basterretxea Tigreen beldurrik ez, trumoi eta oinaztarriena bai

    Jazinto Basterretxea Zuberogoitia (1930) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    1954an joan zen Ameriketara, artzain. Nahi izanez gero, eraikuntzan ere egin zezakeen lan, baina osaba artzainarengana joan zen. Oroitzapen ona du garai hartaz. Trumoi eta oinaztarriekin beldurtzen zen apur bat, baina bestela piztiengatik-eta ez. Ameriketan piztiak ibiltzen ziren arbola gainetan, tigreak-eta (pumak), baina ez diote ezer egiten gizakiari, zaurituta ez badaude behintzat.

  • jazinto basterretxea Amerikar lankidearekin ingeles apur bat ikasi

    Jazinto Basterretxea Zuberogoitia (1930) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Amerikar bat izan zuen lankide eta harekin ikasi zuen ingeles apur bat; neska-kontuak erabiltzen zituzten. Irabazi ahala gastatu egiten ei zuen hark, ganorabako itzela ei zen.

  • jazinto basterretxea Janaria nahi beste izaten zuten

    Jazinto Basterretxea Zuberogoitia (1930) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Bostak inguruan jaikitzen ziren Idahon. Ardiak mendian behera eraman eta gero lasai norbera. Eguerdian bazkaria prestatzen zuen. Okela nahi beste, bakailaoa ere bai.

  • jazinto basterretxea 1.500 ardiko lau artalde osabaren esku

    Jazinto Basterretxea Zuberogoitia (1930) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Osabak lau sail edo artalde zituen AEBn. Uztailaren 4an saltzen ziren lehen bildotsak. Hainbat tandatan saltzen ziren. 1.600 ardi inguru zuen artalde bakoitzak. Ahariak ("toruak") botatzen zieten ardiei bere garaian ernalketarako. Argal-argal geratzen ziren beren langintzaren amaieran.

  • jazinto basterretxea "Candy" txakurra

    Jazinto Basterretxea Zuberogoitia (1930) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Txakur fina izan zuen bere denbora guztian, Candy. Txakurrak berez ikasten dute, berezko sena ekartzen dute. Umealdi bakoitzean lau edo bost txakur jaio daitezke, baina ez dira denak berdinak irteten.

  • jazinto basterretxea Koioteak eta tigreak

    Jazinto Basterretxea Zuberogoitia (1930) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Koiote asko egoten zen, baina tranperoak harrapatzen zituen txakur eder batzuen laguntzaz. Artzainek ematen zoten jaten tranperoari. Hartzik ('otsue') ez zuen ikusi. Tigreak (puma) asko. Koioteek untxiak eta erbiak jaten dituzte basamortuan.

  • jazinto basterretxea Untxiak harrapatzeko batidak

    Jazinto Basterretxea Zuberogoitia (1930) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    "Debatiak" (batidak) egiten zituzten makilekin untxiak eta erbiak harrapatzeko eta asko hiltzen zituzten.

  • jazinto basterretxea Boisen funtzionario euskaldunarekin etxean moduan

    Jazinto Basterretxea Zuberogoitia (1930) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Behin Boisera joan zen paper kontu batengatik. Han funtzionario euskaldun batek hartu zuen. Etxean bezala sentitu zen. Gero ere bisitatu izan zuten eta beti ondo hartuak izan ziren.

  • Mari Karmen Gerrikabeitia Aita Ameriketan artzain ibilia

    Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria

    Mari Karmenen gurasoek askorik ere ez zekiten gaztelaniaz. Aitak zortzi urte egin zituen Idaho, Nevada, Newport (AEB)... aldean artzain, anaia bategaz. 16 urterekin joan zen Ameriketara. Handik etorri zen bueltatzeko asmotan, baina andregaia bilatu eta bertan geratu zen. Aitak ingelesez zenbakiak kontatzen eta hitz batzuk esaten irakatsi zion Mari Karmeni.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza