Artzainak eta kanperoak diasporan

Lan-baldintzak, lan motak, "karrokanpo"ko eta "tent"eko bizimodua, txakurrak, arriskuak, piztiak, ehiza, jatekoa eta edaria, arropa, lo-lekuak, ardi-lanak, albaitari-lanak, triskilatzea, bakardadea, soldata, herrira joandakoan egiten zutena, lertxun-marrak, komunikazioa

  • Udan ardiekin mendian

    Lesaka

    Udan bakarka egoten ziren mendian ardiekin. 1.000 ardi inguru zaintzen zituzten eta beste horrenbeste bildots. Bi txakur eta bi zaldi izaten zituzten eta kanpadendan egiten zuten lo. Bost egunetik behin kanperoa joaten zen jatekoarekin.

  • Mendiko piztiak

    Lesaka

    Mendian artzain lanetan bakarrik egonda ere ez zen aspertzen. Kriskitin-sugeekin kontuz ibili behar izaten zen. Erriflea edukitzen zuten piztietatik babesteko. Koioteak hiltzeagatik saria ematen zieten. Hartzik ez zegoen, gehienbat lehoiak, koioteak eta basakatuak. Gobernuarentzat lan egiten zuten tranpa-jartzaileak izaten ziren.

  • Udan kanpadendan bizitzen

    Lesaka

    Udan mendian egoten zen ardiekin eta kanpadendan egiten zuen lo ("tent"). Jatekoa kanperoak eramaten zion. Ardiei gatza eman behar izaten zitzaien. Bizimodu gogorra zen baina lanak goiz amaituta deskantsatzeko tartea egoten zen. Bi txakur zituen berekin. Kantuan eta dantzan egiten zuen berak bakarrik. Klima ez zen gogorra mendian.

  • Neguan "karrokanpoan"

    Lesaka

    Neguan 3 lankide egoten ziren "karrokanpoan" bizitzen. Nahiko handiak ziren. Hotz handia egiten zuen eta gauen sua egin behar zen.

  • "Karrokanpoan" ogia egiten

    Lesaka

    Neguan artzain lanetan zebiltzanean beraiek egiten zuten ogia. "Karrokanpoa"-ren barruan egiten zuten orea, epelean, eta gero lurrean egindako zuloan sua egin eta han sartzen zuten "dutch oven" izeneko burdinazko lapikoa. Astean behin 3 ogi egiten zituen.

  • Jose Mari Sarasua Elko eta Idaho artean klima desberdina

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Boise (Idaho) eta Nevada (Elko) arteko tenperatura desberdina da, Idahon hezetasun gehiago dago Elkon baino. Elkon bizi zirenean askotan joaten ziren Boisera, bere emaztearen jaioterrira, arin somatzen zuen aldea. Arnasterakoan eta igartzen du, Elkon hobeto.

  • Jose Mari Sarasua Iraila-urri aldean desertura

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Iraila-urri aldean desertura joaten ziren. Han ura lurpetik ateratzen zuten. Elurra egiten zuenean karrokanpoan egoten ziren.

  • Jose Mari Sarasua Ardiak triskilatu

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Martxo-apirila aldera ardiak triskilatzen (artilea mozten) zituzten, kanpotik etorritako gizon batzuek mozten zuten makinaz.

  • Jose Mari Sarasua Bildotsen "apariziñue"

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Apirila-maiatza aldera bildotsak jaiotzen ziren, "apariziñue". Artaldea batean 2.400 ardi egonez gero eta beste batean 2.660, batu egiten ziren eta bi artzainek batera egiten zuten prozesua

  • Jose Mari Sarasua Udan bakarrik eta "tentia"n

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Udan bakarrik egoten zen artzain lanetan. "Tentia"n (kanpin-dendan) egoten ziren, ohe ona izaten zuten.

  • Jose Mari Sarasua Ogia "dotxabanea"n

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Ogia "dotxabanea"n egiten zuten, ogia egiteko erabiltzen zuten burdinazko lapikoan. Udan lurrean zuloa eginda beretzako txikia egiten zuten. Kanperoak karrokanpoko labean egiten zuen handiagoa. Prozesua azaltzen du.

  • Jose Mari Sarasua Suge-kaskabela arrautzak jaten

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Arrautzak ere jaten zituzten artzain lanetan aritzen zirela. Zelan prestatzen zituen azaltzen du. Behin suge-kaskabela harrapatu zuen arrautzak jaten. Suge-kaskabel asko hildakoa da Jose Mari.

  • Jose Mari Sarasua Piztiak: koioteak eta "cougar"ak

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Riflea ere izaten zuen Jose Marik. Koiote asko hil ditu. "Cougar"ak, pumak, ere bai, baina ez zituen hil. Horietako batek behin gau batean 64 bildots hil zizkien. Bildotsak jan ostean tapatu egin ditu pizti horrek hurrengo batean bueltatzeko. Markinar batek prestatutako tranparekin harrapatuko zuela esan zion.

  • Jose Mari Sarasua Puma zelan harrapatu zuten

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    "Cougar" batek, pumak, behin gau batean 64 bildots hil zizkien. Markinar batek prestatutako tranparekin harrapatu zuten, 240 libra pisatu zituen.

  • Jose Mari Sarasua Koioteak pozoi bidez harrapatzen zituzten

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Koioteak pozoi bidez ere harrapatzen zituzten. Prozesu osoa kontatzen du.Txakurrak ere galdu izan dituzte pozoiarekin. Bere txakurra ez zen hil, beti bere ondoan egoten zen-eta.

  • Jose Mari Sarasua Txakurrak suge-kaskabela sumatu

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Linda deitzen zen bere txakurra, oso azkarra zen. Txakurrak bazekien suge-kaskabela non dagoen, ahausika hasten da. Zaldirik ez zuen izan.

  • Jose Mari Sarasua Txarrena bakardadea

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Txarrena bakardadea zen. Artzain zaharrek barre egiten zioten. Ez du ezagutu inor zoratzen, baina bizimodu gaiztoa da. Ez da lan handia, baina gogorra da.

  • Jose Mari Sarasua Lan-istripua

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Lan-istripua izan zuen. Zelan izan zen kontatzen du.

  • Jose Mari Sarasua Diru gutxi, baina gastatu ez

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Nahiz eta soldata txikia izan ez zuten gastatzen. Iraila aldera joaten ziren herrira eta han gastatzen zutena baino ez zuten gastatzen. Urtean behin ematen zien txekea. Lan-istripua izan zuen eta diru guztia gastatu zuen orduan.

  • Kanperoaren lana

    Lesaka

    Kanperoaren lana jatekoak artzainei eramatea izaten zen baina gauean arrantxoan egiten zuen lo.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza