Artzainak eta kanperoak diasporan

Lan-baldintzak, lan motak, "karrokanpo"ko eta "tent"eko bizimodua, txakurrak, arriskuak, piztiak, ehiza, jatekoa eta edaria, arropa, lo-lekuak, ardi-lanak, albaitari-lanak, triskilatzea, bakardadea, soldata, herrira joandakoan egiten zutena, lertxun-marrak, komunikazioa

  • Jabier Larralde Ondo jan eta edan artzainek

    Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan

    Ondo jaten zuten AEBn artzain egon zirenean: zikirokia, ogia; ardoa ere nahi zuten guztia. "Galona" (galoia) izeneko ontzian erabiltzen zuten, 4 litro ingurukoa. Dena husten zuten bero zelarik. Baina kalte egiten zien. Beraiek prestatu behar zuten janaria. Beroa eta haizea ziren basamortuko etsaiak, baita janaria prestatzeko orduan ere.

  • 538 Osaba Californian artzain

    Antonio Iturricastillo Askasibar (1930) Elgeta

    Bere osaba 17 urtean artzain ibili zen Californian. Morroi moduan joan zen, baina bere nagusia edadetua zen eta gerora haren ardiak erosi zituen. Ardi haiek saltzean prezioa igota zegoen eta aberastu egin zen osaba.

  • Jabier Larralde Miseriak eta neska-kontuak mintzagai elkartzen zirenean

    Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan

    Berriki egon da txistua jotzen Kalifornian eta Nevadan, hango euskaldunek deituta. Euskaldunak elkartzen zirenean, elkarri miseriak kontatu, neska-kontuak eta horrelakoak erabiltzen zituzten.

  • Bitorio Sasiain 4.000 buru gobernatu behar

    Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo

    Boisen 4.000 buru (ardiak eta bildotsak) gobernatzen zituen bi txakur lagun zituela. Hango lurrak leunak direnez, Euskal Herriko lurretan baino errazago zaintzen ziren. Ameriketako ardiak buru zuriak izaten dira, ez latxen modukoak. Boiseko ardiak bildotsetarako erabiltzen ziren. Ugazaba hamar egunetik behin joaten zitzaien janaria eramatera. Artiletarako ere erabiltzen zituzten. Kiuna eta Nanpan konpainiak zeuden; Bitorio Kiunan egon zen. Artzain asko euskaldunak ziren, bat bera ere ez zen amerikarra.

  • Juan Arrieta Aitari tiroa jaurti ziotenekoa

    Juan Arrieta Martinez (1924) Markina-Xemein

    Behin, aita ardizain zegoela, norbaitek tiroa jaurti eta zauritu egin zuten. Beste euskaldun bat joan zitzaion laguntzera, gero Juanen aitaginarreba izango zena, hain zuzen ere.

  • Bitorio Sasiain Tximista, trumoi, azeri eta koiote ugari

    Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo

    Boiseko mendian ia egunero izaten zituzten oinaztuak (tximistak) eta trumoiak; hala are, ardiak ez ziren beldurtzen. Koioteak eta lukiak (azeriak) ere egoten ziren, baina horien beldurrik ez zuten izaten. Erriflea beti eramaten zuten aldean. Lukia hiltzea ez da erraza, baina behin hil zuen bat. Ugazabari animaliaren belarria eraman behar izaten zitzaion hil zuela frogatzeko.

  • Juan Arrieta Artzain bizimodua

    Juan Arrieta Martinez (1924) Markina-Xemein

    Behar bakartia zen artzaintza. Hilean behin joaten zitzaizkien "kanperuek" jana eramatera. Eskopeta ere aldean edukitzen zuen beti aitak, azeri asko zegoen inguruetan eta. Artalde handiak edukitzen zituzten.

  • Jabier Larralde Kalifornian bost urte artzain

    Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan

    Ameriketara joatea erabaki zuen. Legean egin zituen paperak. Bost urte egin zituen Kalifornian artzain. Sekula artzain ibili gabea zen. Gazte aunitz joaten zen orduan, hemen bizimodua oso zail zelako.

  • Juan Arrieta Aita Boisen ardizain

    Juan Arrieta Martinez (1924) Markina-Xemein

    Aita Boisen egon zen ardizain. Hiru hilabete inguru behar izan zituzten itsasontzian bertara heltzeko. Erdara gutxi zekitenez, txartel bat josten zieten alkandoran. Heldu zirenean, bertan bizi ziren euskaldunak topatu zituzten eta haiek lagundu zieten. Laster aurkitzen ei zuten lana euskaldunek, estimatuak ziren ardizaintzan eta.

  • Jabier Larralde Bakardadea, sufrimendu handia

    Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan

    Bazka ona delarik ondo dabil artzaina, baina badira beste sufrimendu mota batzuk ere, bakardadea horietarik handiena. Inguruko artzain euskaldun batek bere buruaz beste egin zuen. Horretarako izan zituen arrazoiak.

  • Jabier Larralde Ardiak nola kontatu: beltzak eta zintzarridunak

    Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan

    Ardiak markatu egiten ziren, ilea erretzen zitzaien jabearen markarekin. Zintzarria banaka batzuei bakarrik jartzen zitzaien. Ardiak kontatzeko, leku estu bat aprobetxatzen zen eta zintzarridunak eta beltzak kontatuta jakiten zuten.

  • Bitorio Sasiain Tigreak eta hartzak ardiak hiltzen

    Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo

    Boiseko piztiak edo animaliak. Behin tigre bat hil zutenekoa kontatzen du; hainbat bildots hil zizkien tigreak. Hartz ("otsoa" dio Bitoriok, Bermeon Bizkaiko beste herri askotan bezala) bat ere hil zuten; 16 ardi hil zizkien.

  • Aitona Ameriketan egon zen artzain

    Jose Miguel Arbizu Lizarraga (1932) Etxarri Aranatz

    Jose Migelen aitona artzain egon zen Ameriketan 19 urtez. Alargun geratu zenean bueltatu zen bere semearekin (Modesto). Aitona unanuarra zen, eta bere ilobarekin ezkondu zen. Ondoren, alargun geratu zenean, bere lehengusina batekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba gehiago izan zituzten.

  • Juan Arrieta Aita alargundu eta bigarrenez ezkondu zen

    Juan Arrieta Martinez (1924) Markina-Xemein

    Aita Ameriketara joan zen ardizain. Handik itzuli zenean, Elgoibarko batekin ezkondu zen. Gazte alargundu zen eta bigarrenez ezkondu zen Juanen amarekin.

  • Bitorio Sasiain Mendietako ur eta arrain garbiak

    Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo

    Boiseko mendietako ura oso garbia zen, garden-gardena; arrainak ere horregatik ziren onak. Behin ugazabak berarentzako arrainak harrapatzeko esan zien eta basozainak aurkitu zituzten haren etxerako bidean.

  • Bitorio Sasiain Boiseko mendietako jatekoak

    Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo

    Egunean hiru bider jaten zuen okela, eta lodituta bueltatu zen etxera. Arraina ere ugari jaten zuten, errekan arrantzatzen zituzten-eta. Erriflearekin oiloak harrapatzen zituzten. Kontuz ehizatu behar ziren oiloak, basozainak zeudelako. Aulestiar bati 50 dolarreko isuna jarri zioten.

  • Bitorio Sasiain Boiseko bizimodua

    Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo

    Boisen bera kanperoarekin egoten zen. Berak, artzaina zenez, ardien kargua zuen eta kanperoak jatekoa prestatu, karrokanpoa antolatu... Ugazaba suitzarra izan zen, oso ondo konpontzen zen berarekin bere lana ondo egiten zuen-eta. Kanpero barik zegoenean, txakurrekin ere berba egiten zuen bakardadeak jota. Boisen zegoela, ez zen ezertarako herrira bajatzen, urtean 15 eguneko baimena izaten zuten, baina herrian diru asko gastatzen zen. Mendiko goiko partean kanpin-dendetan egoten ziren eta behealdean karrokanpoan. Boisen berarekin kanpero egon zena gernikarra zen, Faustino Olea.

  • Bitorio Sasiain Ameriketan artzain

    Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo

    Umetan hasi zen aititarekin batera artzain lanetan. Ameriketara joan zen artzain eta 4 urtez egon zen Boisen, mendian. Handik arrebari bidaltzen zion dirua, diru asko irabazten zuen-eta. Berarekin artzain egondako beste artzain batzuen arrebarekin ezkondu zen.

  • Bitorio Sasiain Bildotsen jaiotzak; ilea mozten

    Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo

    Bildotsen jaiotzak azaltzen ditu. Ameriketara joan zenean bere ardiak lehengusuari saldu zizkion. Beraiek ez zieten ilerik mozten ardiei, gringoak eta mexikarrak joaten ziren horretara; makinekin egiten zuten prozesu guztia. San Jose inguruan ebakitzen zitzaien ilea.

  • Bitorio Sasiain Mendiko denda, sukaldea...

    Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo

    Boiseko mendietan artzain-lanetan zebilenean nolako sukaldea izaten zuten azaltzen du. Beraiek batzen zuten egurra eta erraz pizten zuten sua erretxinarekin. Haizea egon arren, kanpin-dendan ez zegoen arriskurik. Nahiz eta asko ibili, loditu egin zen.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza