Artzainak eta kanperoak diasporan

Lan-baldintzak, lan motak, "karrokanpo"ko eta "tent"eko bizimodua, txakurrak, arriskuak, piztiak, ehiza, jatekoa eta edaria, arropa, lo-lekuak, ardi-lanak, albaitari-lanak, triskilatzea, bakardadea, soldata, herrira joandakoan egiten zutena, lertxun-marrak, komunikazioa

  • Bitorio Sasiain Gutunak Boisetik Mañura

    Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo

    Boisen artzain zegoela, eskutitzak idazten zizkien etxekoei. Aita eskoladuna zen eta bazekien irakurtzen eta idazten; amak, ostera, ez. Gaztelaniaz gutxi zekiela dio.

  • Bitorio Sasiain Soldata urtean behin

    Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo

    Boisen artzain zegoela urtean behin jasotzen zuten jornala. 14 ogerlekoan egon zen dolarra orduan; beraz, diru-aldaketan asko irabazten zen. Hilabetean 250 dolar kobratzen zuen.

  • leon iputxa Koioteak eta basakatuak harrapatzen

    Leon Arambel (1932) Aldude

    Koioteak eta basakatuak harrapatzeko arteak nola prestatzen zituen. Bazen "koioteroa", gobernuak hartarako jarritako gizona. Leonek konpetentzia egiten zion. Arrainkiaz eta koiotearen pixaz eginiko amuaz harrapatzen dira erraz basakatuak.

  • leon iputxa Basakatuak eta koioteak artzainaren arerioak

    Leon Arambel (1932) Aldude

    Koioteak eta basakatuak ziren artaldearen arerioak. Basakatuak bildotsik onenak erasotzen ditu beti. Errazak ziren harrapatzen arteen bidez.

  • leon iputxa Belarrari ura bota behar paketatzeko

    Leon Arambel (1932) Aldude

    Ardien gaitzez. Goizez ilunetan paketatzen zen belarra. Busti egin behar izaten zuten idorregia gera ez zedin.

  • leon iputxa Hozkailua, biziaren erdia artzainarentzat

    Leon Arambel (1932) Aldude

    Arestian ez zuten hozkailurik eta edariak pixa bezala geratzen ziren berehala. Arrautzak usteldu egiten ziren. Egun batez, nagusiak frigoa, hozkailua ipini zien artzainei eta hura biziaren erdia izan zen. Txerriki asko jaten zuten, nagusiek txerriak hazten zituztelako.

  • leon iputxa Beroa, artzainaren etsai nagusia

    Leon Arambel (1932) Aldude

    Bi mila ardi inguruko artaldea gobernatzen zuen Kalifornian. Lan erraza omen zen; beroa etsai nagusia.

  • leon iputxa Oso haragi gozoko bildotsak hazten ziren Kalifornian

    Leon Arambel (1932) Aldude

    Hamabi urte egin zituen artzain Kalifornian. Udan garagar sail hondoetan bazkatzen zituzten ardiak. Gero arrantxoetan sartzen ziren. Azaro aldera mendira eramaten zituzten, orduan sortzen zelako belarra. Biziki belar ugaria eta fina. Oso haragi gozoko bildotsak hazten ziren.

  • leon iputxa Hamabi urtez artzain Kalifornian

    Leon Arambel (1932) Aldude

    Leon artzain joan zen Ameriketara 1950ean. Parisen hegazkina hartu eta San Frantziskora, New Yorken eskala eginda. Eskualdeko beste batzuk ere joan ziren.

  • leon iputxa Leonen anaia hegazkin istripuz hil Ameriketara zihoala

    Leon Arambel (1932) Aldude

    Aldudar asko joaten zen Ameriketara artzain. 1949an bost euskaldun hil ziren hegazkina erorita, tartean Leonen anaia eta beste bi aldudar. Parisera joan behar izan zuen Leonek anaia identifikatzera. Arropatik ezagutu zuen.

  • mixel sainte-marie Ameriketara artzain joateko erabakia hartu soldadutzan

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    Bost anai-arreba ziren, lau mutil eta neska bat. Soldadutzan hartu zuen Ameriketara artzain joateko erabakia. Etxekoen borondatearen kontra joan zen. Geroztik beste bi anaia ere joan ziren.

  • mixel sainte-marie San Frantziskon eta Nevadan artzain

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    San Frantzisko inguruko (Kalifornia) familia euskaldun baten baitan egin zuen lan hiru urtez. Gero handik Nevadara aldatu eta bi urtez jardun zuen han. Oso ezberdinak ziren bi lurraldeak, Nevada menditsua eta hotza, elurra zen urtearen erdiz; Kalifornia, aldiz, laua eta epela. Italiarra zuen nagusia. Ez zuen ingelesik ikasi, espainola, berriz, poliki.

  • mixel sainte-marie Artzain euskaldun asko, Hegoaldeko zein Iparraldeko

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    Artzain euskaldun anitz, erdiak inguru Iparraldekoak eta beste erdiak Hegoaldekoak. Euskaldun asko ezagutu zuen. Autoa izan zuen, eta asko ibiltzen zen batera eta bestera. Sarri elkartzen ziren lau lagun musean jokatzeko.

  • mixel sainte-marie Bost mila ardi artzain bakoitzak

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    Erditzeko denboran artzain bakoitzak 2.500 ardiren ardura izaten zuen. Garai horretatik kanpo, udan, zelaietan libre zebiltzalarik, 5.000rena. Lan nekagarria zen haiek zaintzea. Neguan leku itxian edukitzen ziren eta ez zegoen hainbeste korritu beharrik, baina udan lan nekagarria zen. Dena oinez, ez zuten zaldirik erabiltzen.

  • mixel sainte-marie Koioteak eta bakardadea, artzainaren lagunak

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    Koiote (txakal) anitz zen Nevadan. Axuriak bakarrik erasotzen zituzten. Gauez egiten zuten beren lana, koiote bakarrak axuri mordoa hiltzen zuen. Hartzak ere baziren, baina gutxi. Behin bakarrik ikusi zuen. Erriflea izaten zuen aldean baina ez zen hartaz anitz baliatu. Kalifornian beste artzain batzuk ere izaten ziren inguruan eta elgarretaratzen ziren, baina Nevadan bakar-bakarrik egoten ziren denbora luzez inor ikusi gabe. Nagusia bost egunez behin azaltzen zitzaien. Orain ez dago artzain euskaldunik, indianoek eta hegoamerikarrek hartu dute haien lekua.

  • mixel sainte-marie Negu oso gogorrak Nevadan

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    Kaliforniako klima hemengo antzekoa da, eta ondo egoten da, baina Nevadan urte osoz zeudenek asko sufritu behar izaten zuten, negua biziki hotza delako. Udan, oihalezko denda bat zuten, eta bizpahiru egunez lekuz aldatzen ziren.

  • mixel sainte-marie Mixel eta anaia, hondarretariko euskal artzainak

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    Ondo irabazten omen zen. Bera eta bere anaia azkenetariko euskal artzainak izan ei dira Ameriketan. Mixel 1958an itzuli zen, eta handik hamar urtera ez omen zen gelditzen euskal artzain bihirik. Denak mexikarrak eta hegoamerikarrak.

  • mixel sainte-marie Espainola hizkuntza oso erabilia Kalifornian

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    AEBn ez zuen Euskal Herriko aldizkaririk (Herria...) jasotzen. Nagusiak espainolezko kazeta eta aldizkariak ekartzen zizkien. Espainolez anitz mintzatzen da Kalifornian. Badira espainolezko egunkariak ere. Ingelesez gutxi ikasi zuen.

  • mixel sainte-marie Artzainen omenaldian poz-pozik

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    Duela urte batzuk Ameriketan egondako artzainei omenaldia egin zitzaien Alduden. Han izan zen bera ere, emaztearekin eta zenbait lagunekin batera. Biziki ontsa pasatu zuen. Begi onez ikusten ditu horrelako ekitaldiak.

  • mixel sainte-marie Ameriketara artzain joanaren urrikirik (damurik) ez

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    Banka, Aldude, Urepel... eskualdetik jende gehiago joaten zen artzain Landibarre ingurutik baino. Landibarretik hiru ezagutu ditu Mixelek. Ez du Ameriketara artzain joanaren damurik. Harrezkero ez da hegazkinez ibili. Trena nahiago du bidaiatzeko. Badira artzainak biziki sufritu zutenak, baina bera gustura egon zen. Lehenago morroi eta soldadu egona zen, "kanpoko salda anitz hartua".

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza