Diasporara lanera edo ikastera, familian aurretik diasporan egondakoen historia
Osaba Californian artzain
Antonio Iturricastillo Askasibar (1930) Elgeta
Bere osaba 17 urtean artzain ibili zen Californian. Morroi moduan joan zen, baina bere nagusia edadetua zen eta gerora haren ardiak erosi zituen. Ardi haiek saltzean prezioa igota zegoen eta aberastu egin zen osaba.
Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan
Ameriketara joatea erabaki zuen. Legean egin zituen paperak. Bost urte egin zituen Kalifornian artzain. Sekula artzain ibili gabea zen. Gazte aunitz joaten zen orduan, hemen bizimodua oso zail zelako.
Argentinara lanera
Jesusa Lasagabaster Billar (1926) Aretxabaleta
Argentinan bizi ziren bere bi anaia bisitatzera joan, eta 11 urte pasatu zituen bertan. Beroa lantegiarentzako lanera joan ziren bere anaiak, Aretxabaletako "Arrue Zaharrak" bidalita. Beroa itxi zenean, euren kontu jarraitu zuten, baina ez zitzaien oso ondo joan. Anaietako bat bertan hil zen 48 urte zituela. Bestea 1989. urtean etorri eta urtebete hemen egon eta gero itzuli zen, han hiltzeko. Emaztea eta alaba bat utzi zituen.
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Bigarren Gerra Karlistaren ondoren, zergak jasotzeko eskubidea galtzeaz gain, soldadutzara egitera behartu gintuzten euskaldunak. Hori dela eta, aitona Txilera joan zen ez egiteagatik. 36ko gerran Francoren alde egon zen aitona.
Ameriketara joan zen, Txilera
Jose Migel Mendiburu Burundegi (1934) Donostia
Transformadoreak egiten ere ibili zen. Garai hartan jende asko joaten zen kanpora lanera, Frantziara eta. Lan txarrenak ematen zizkieten han. Ez zuenez halakorik nahi, Ameriketara joan zen. Zazpi urte egin zituen han. Nolatan joan zen, debalde. Itsasontzi italiar batean joan zen, Bartzelonatik Valparaisora (Txile), literan.
Ameriketara lanera
Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta
Osaba bat Ameriketara joan zen lanera. Garai batean baserrietatik jende asko kanpora irten behar bizimodua topatzera.
Mariano Ziganda Ostitz (1910) Odieta
Anai-arrebetatik gazteena da bera. Berak lau urte zituelarik anaia zaharrena Ameriketara joan zen Afrikako gerrari ihesi. Nola aldatu den mundua harrezkero!
Ameriketan artzain
Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo
Umetan hasi zen aititarekin batera artzain lanetan. Ameriketara joan zen artzain eta 4 urtez egon zen Boisen, mendian. Handik arrebari bidaltzen zion dirua, diru asko irabazten zuen-eta. Berarekin artzain egondako beste artzain batzuen arrebarekin ezkondu zen.
Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika
Ezkondu eta semeak jaio ostean joan zen Ameriketara lanera. Ibarruriko beste batzuk ere bazeuden han eta haien bitartez joan zen. Hiru urteko kontratuarekin joan zen. Martian hasi eta Gabonak arte mendian egon behar izaten ziren bi gizon; ezinbestekoa zen ondo konpontzea. Zaldiak, mandemea eta kanpadenda izaten zuten bertan 3.000-4.000 ardi eta bildotsekin batera. Bakoitzak arma bat izaten zuen eskura.
Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre
Bost anai-arreba ziren, lau mutil eta neska bat. Soldadutzan hartu zuen Ameriketara artzain joateko erabakia. Etxekoen borondatearen kontra joan zen. Geroztik beste bi anaia ere joan ziren.
Urrestillatik kanpora lanera
Basilio Urbistondo Lasa (1917) Azpeitia
Urrestillako jendea Azpeitira eta Zestoara joaten zen lanera. 1900 irte inguruan jende asko Ameriketara joan zen lan bila, krisiaren ondorioz. Hala joandako osaba bati buruz hitz egiten du.
Aita, Luis Aranberri; 18. semea izatearen gorabeherak
Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar
Amatiñoren aita, Luis "Koldo" Aranberri, erradikala zen euskara kontuetan. Hizkuntza kontuetan probokatzaile hutsa zen. Aita Elgoibarko Andikao baserrikoa zuen (eta ama Mallabikoa). 18 anai-arreba izan ziren eta Koldo denetan gazteena. Umetan seminariora bidali zuten eta gero Argentinara joan zen lanera, 1925 inguruan, beste pare bat anaiarekin.
Hélène Legarto Jauregiberri (1925) Donibane Lohizune
Senarraren historia kontatzen du: Armendaritzekoa, 9 haurride ziren. Bat etxean gelditu eta besteak irten egin behar izan zuten, Ameriketara, Parisera eta abar. Senarra eta haren zenbait anai artzain ibili ziren. Barnealdeko (Nafarroa Beherea) jendea zen batik bat Ameriketara joaten zena.
Iñaki Alkiza Laskibar (1933) Donostia
Donostian Artzain Onean egoten zen lehengusuekin. Oporrak ekainetik urria bitarte izaten ziren, luzeak. Lanean 18-19 urterekin hasi zen, Sireica bidaia agentzia batean. Venezuelara eta Argentinara joaten zen jendea, lan bila. Nagusia jeltzalea zen, eta bila joan zitzaion Polizia. Joxeba Elosegi. Gero likore lantegian hasi zen.
Ameriketara artzain joan nahi izan zuen
Felix Etxeberria Larrañaga (1926) Elgoibar
Orbea bizikleta lantegian jardun zuen gero. Handik Elgoibarko Sigma lantegira joan zen. Lanbidea ikasteko gogoarekin, Jarbe (Jose Arana eta Rafael Uribe) lantegian hasi zen lanean. Diru gutxi irabazten zuela, eta Ameriketara artzain joaten saiatu zen. Ez zuen lortu.
Philippe Dulau Arüe-Ithorrotze-Olhaibi
Ama Lohitzunekoa zen, eta aita etxekoa. Seme gehienari ematen zitzaion etxea, eta gainerakoak Ameriketara joaten ziren usu, Argentinara buruz artzain.
Juanita Aldanondo Garmendia (1928) Astigarraga
Bere izeba zergatik joan zen Ameriketara azaltzen du. Hara iritsitakoan, portuan jendea egoten omen zen iritsi berriei lana eskaintzeko. Behizain egon ziren izeba eta osaba Ameriketan.
Eugeni Olalde Goitia (1936) Oñati
12 urte arte egon zen eskolan, eta gero kolegiora joan zen. Aita hil zen, eta taberna itxi zuten. Aitaren gaixotasuna. Txileko osabek lagundu zieten fakturak ordaintzen. Anaia zaharrenak Txilera eraman zituzten, eta bi gazteenak Gasteizko ikastetxe banatara bidali zituzten. Bost urte egin zituen interna, Sagrado Corazon eskolan. Erdaraz zen dena. Jan eta lo, dena han egiten zuten. "Las vascas" ziren. Noizean behin paseoa egiten zuten Armentiarantz.
Bixenta Arregi Arregi (1937), Maria Isabel Arregi Arregi (1931), Maria Pilar Arregi Arregi (1943), Juana Beitia Ugarte (1936), Mahai-ingurua Oñatin 2 Oñati
Armaginak apopilo egon ziren Diortxuenean, araoztarrak. Ameriketara zihoazela eta despedida egin zieten. Urrexolako eta Araozko bezeroak. Haiekin zuten harremana.
Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika
Ezkondu ostean, bi umeak, andrea eta aita etxean utzi eta AEBra, Idahora, joan zen beharrera, artzain legez. Osabak zituen bertan eta, dirua irabazteko aukera zegoenez, hiru bidaia egin zituen AEBra. 10 urte inguru egin zituen guztira.