Kanabera edo azukre plantazioak
Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz
Australiarako bidaia: 33 egun itsasontzian eta trenean egun bat. Sidneyra joan ziren, eta han hartu zuten trena. Gizontxo bat joan zitzaien bila; ingelesez hasi zitzaien, baina euskalduna zen. Zikloiak apurtutako kanabera artean hasi ziren lanean.
Ameriketan lehen lana: mahatsa biltzea
Jose Migel Mendiburu Burundegi (1934) Donostia
Valparaisora iristean (Txile) gertatu zitzaiona. Komentu batean egon zen egun eta erdiz. Santiagoko Euskal Etxera joan zen gero. Mahatsa biltzen hasi zen lanean. Eta greba egin zuten langileek. Azkenean konpondu ziren nagusiarekin.
Australian azukre-kanaberak ebakitzen I
Carlos Onaindia Laka (1946) Amoroto
Australiara iritsi zirenenean, bero sasoia zen. Praka motzak eta tirantedun kamiseta jantzi eta kanabera berdea ebakitzera, matxetearekin. Hostoak ebakiak egiten ditu eta odolduta bukatu zuten lehen egunetan. Pixkanaka ikasten joan ziren eta gerora mauka luzeak eta eskularruak janzten zituzten. Ortozik lan egiten zuten; hotelera joateko sandaliekin. Azukre-kanabera erre egiten da. Hautsarekin belztuta bukatzen zuten.
Australian azukre-kanaberak ebakitzen II
Carlos Onaindia Laka (1946) Amoroto
Nabarniztar batzuen etxean egon ziren Australian. Goizean goiz irteten ziren azukre-kanaberak ebakitzera. Eguna nola pasatzen zuten. Kontratuan zehaztutakoa amaitu behar egunaren amaierarako; beste langileren bat gehiago sartuz gero, soldata jaisten zitzaien. Beraiek ebakitako kanaberak atzetik etortzen ziren beste batzuek jasotzen zituzten. Azukrea errotan ehotzen zen gero. Punta gaizki ebakiz gero, isuna jartzen zien nagusiak.
Australian, kanaberak ebakitzetik traktorea erabiltzera
Carlos Onaindia Laka (1946) Amoroto
Lehengusinaren gizona zen Australian hasieran lan egin zuen azukre plantazioko nagusia. Hasieran kanaberak ebakitzen ibili zen, baina gero bere postua mutrikuar bati utzi behar izan zion. Orduan, nagusiari laguntzen hasi zen traktorearekin.
Makinek beharginak ordezkatu zituzten plantazioan
Carlos Onaindia Laka (1946) Amoroto
Australian, lehengusinaren senarrarenean kanabera ebakitzen ez zuenez lanik, beste plantazio batera joan zen lanera, beste hiru amorotarrekin batera. Han jardun zuen denbora batez, baina gero 70 beharginen lana egiten zuten makinak jarri zituzten eta ia 200 lagun kaleratu zituzten. Beste lan bat bilatu behar gero.
Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz
Ezkondu eta hilabete eta erdira Australiara joan zen: han kanabera ebakitzen hasi zen eta gero kamioia erosi eta garraioan aritu zen. Sei hilabete egiten zituen iparraldean, Queenslanden, eta sei Melbournen, barazkien haztegietan. Hiru euskaldun ziren, eta besteak italiarrak ziren. Kanabera ebakitzea oso gogorra da. Diru apur bat irabazita, kamioia erosi zuen. Oso bero egoten zen; suge piloa ere bai.
Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz
Australian lan gogorra egiten zuten; bost egunetan egiten zuten lan. Kanabera ebaki, trentxo batean errotara eraman, han apurtu eta azukrea egiten zen. Australian lehenagotik zeuden euskaldunen bitartez joan ziren hara.
Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz
Lehenengo hiru hilabeteetako lana bidaia ordaintzeko izan zen. Garagardoa ordaintzeko dirurik ere ez zuten. Gero, hegoaldera joateko hegazkina ordaintzeko dirua aurrezten hasi ziren. Hegoaldean, zerrategi batean hasi ziren eta han istripua izan eta hiru hilabete eman zuen hanka sendatzen. Eta berriz dirua aurreztuta, iparraldera.
Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz
Kanabera ebakitzen eta kamioiarekin kargatzen egiten zuten lan. Tomateak landatzeko eta batzeko ere makinak daude Australian. Tomate eta piper ona hartzen dute Australian; azalore kamioikadak kargatzen zituzten. "Berdura farman" gutxi ordaintzen zieten; kanaberan asko. Txekea bidaltzen zen kartaz, eta hemengo bankuetan kobratzen zen. Orain ere apurren bat kobratzen du. Dirua aurrezte aldera, ez zuten gasturik egin nahi, baina bulegokoak esan zien kamioi berria erosteko, bestela aurreztutakoa zergetan ordaindu beharko zutela.
Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz
Ingeles apur bat ikasi zuen, baina ahaztuta dauka. Hotelaren inguruan ez zegoen euskaldunik. Kanabera ebakitzen zuten soroetan euskaldunak eta italiarrak zeuden; horiekin ulertzea ez zen hain zaila. Hotela soroetatik 50-60 kilometrora zegoen; herri horretan dena ingelesez; euskaldun bakarra zegoen, eta harekin elkartzen zen. Kafearen ordez beti tea edaten zen Australian. Jaten, hemengo antzik ere ez. Gabonetan, Australiako hotelean, ahate bat hil zuten eta huraxe jan zuten. Hotelaren jabea eta semea etorri izan dira Nabarnizera; hemen ederto jaten dute.
Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz
Atzerrira saltzen zen kanabera guztia. Mineral asko ateratzen dute Australian, eta trenean garraiatzen dute. Australia hemengo aldean aurreratuta zegoen. Frantzian ikusi zuen lehenengo aldiz telebista. Hemen astoa eta mandoa zebiltzan bitartean, han traktoreak.
Ordu asko lanean, Australian
Bittor Larruzea Aranbarri (1928) Mendata
Australian "kainaberetan" lan egitera asko joaten ziren. Eraikuntzan ondo irabazten zuten; ordu asko egiten zituzten lanean.
Aita Australian lanean eta Panaman kontsul
Angelita Osoro Urresti (1953) Mutriku
Aita gaztetan Australiara joan zen lanera. Diru asko egin zuen baina bizimodu gogorra izan zuen. Gerra hastean, soldadu izateko deitu zuten, baina ez zenez itzuli, iheslaritzat jo zuten. Panamara joan zen eta kontsul izendatu zuten.
Lau urte eta erdi Australian pinuak jotzen
Alejandro Antxustegi Asumendi (1931) Amoroto
Lau urte eta erdi egin zituen Australian. Hasieran kanaberak ebakitzen ibili zen, baina gero pinuak jotzeko bi lagun behar zituztela eta hegoaldera joan ziren anaia eta biak. Ingelesez zekien Bergarako abade bat izaten zen bitartekari edo mezularia. Hatz punta moztu zuen Australian lanean zebilela. Hala ere, gustura ibili ziren.
Australiara lanera; iparraldetik hegoaldera
Alejandro Antxustegi Asumendi (1931) Amoroto
Eskola gutxi ikasi zuen, baina maisuak agiria sinatu zion, Australiara lanera joateko. Bi hilabetez kanaberak ebakitzen ibili zen. Gero, hegoaldera. Hiru hegazkin hartu behar izan zituzten Melbournera iristeko. Adelaidara joateko trenaren zain egon ziren denboran, bilbotar batek pinuak jotzen ari ziren lekura eraman zituen eta amorotar bat aurkitu zuen bertan.