Artzainak eta kanperoak diasporan

Lan-baldintzak, lan motak, "karrokanpo"ko eta "tent"eko bizimodua, txakurrak, arriskuak, piztiak, ehiza, jatekoa eta edaria, arropa, lo-lekuak, ardi-lanak, albaitari-lanak, triskilatzea, bakardadea, soldata, herrira joandakoan egiten zutena, lertxun-marrak, komunikazioa

  • Pierre Lanathoua Artzain batzuk burua galtzen zuten

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Artzain batzuentzat bakardadea oso gogorra da. Batzuk bere buruaz beste egin zuten eta beste batzuei burua nahasi zitzaien. Pierre gustora ibili zen, bai mendian baina arrantxoan ere.

  • Pierre Lanathoua Kalifonian artzain lana askoz hobeagoa zen

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Nevadako arrantxoko jabearekin nazkatuta, Kaliforniara lanera joateko aukera izan zuen. Kaliforniako arrantxoko jabea Aldudekoa zen eta berarentzat zazpi urtez egon zen lanean "erregeak bezala". Kalifornian klima hobeagoa zen.

  • Pierre Lanathoua Bere memoriak idatziak ditu euskaraz eta ingelesez

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Bere memoriak idatziak ditu euskaraz eta ingelesez. Artzain zegoela eskutitzak idazten zituen etxera, euskaraz.

  • Pierre Lanathoua Gisatuaren errezeta maite zuen

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Kaliforniara lanera joan zen Nevadatik. Arrantxoko nagusiak Aldudekoak ziren eta nagusia Jean Baptiste Etchemendia deitzen zen. Karpan lo egiten zuten 3-4 langilek. Gisatua nola prestatzen zuten kontatzen du.

  • Pierre Lanathoua Kaliforniara artzain lanetan

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Kalifonian lan egin zuen lehenengo arrantxoa Porterville herrian zegoen. Hasieran nekazari lanetan aritu zen eta gero mendira joaten zen. Karpa txiki batean lo egiten zuten mendian. Ardi beltzak kontatzen zituzten artalde guztia osorik zegoen jakiteko. Tranperoak, koioeteak kontrolpean izaten zituen.

  • Pierre Lanathoua Lertxun-marrekin osatutako liburua

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Lertxunetan marrazkiak jasotzen dituen liburu polit bat dagoela kontatzen du. Aurretik, egokiak ez ziren argazkiak zeudela dio baina egileari esan omen zion haiek kentzeko.

  • Pierre Lanathoua Lertxunetan marrazkiak egiten

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Lertxunetan marrazkiak egindakoa da Pierre.

  • Pierre Lanathoua Bi euskaldun ingelesez eztabaidan

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Artzain bezala lanean ibili zenean, emakume batekin izandako liskarra kontatzen du. Ingelesez aritu ziren eztabaidan eta gero jakin zuen hura ere euskalduna zela. Arrantxo hartan ikasi zuen ingelesez eta gaztelaniaz hitz egiten.

  • Pierre Lanathoua Ameriketako artzainaren soldata

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Nevadako eta Kaliforniako artzainaren soldatak oso ezberdinak ziren. Kalifornian askoz gehiago irabazten zen.

  • Pierre Lanathoua Soldata guztia kasinoan gastatzen zituztenak

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Nevadan zegoelarik ez zen inoiz kasinoetara joan. Bazeuden diru guztia gastatzen zuten artzainak eta inoiz Euskal Herrira bueltatu ez zirenak. Gardnervillen lanean ibili zenean, nagusiak urtean behin afaltzera gonbidatzen zituen jatetxean.

  • Pierre Lanathoua Aita ere artzain ibilia Ameriketan

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Pierre Ameriketara joan eta urtebetera aita Renora joan zen lanera. Aitaren artzain garaiko anekdotak kontatzen ditu.

  • Jose Mari Coscarart Bost senidetatik bost artzain Ameriketan

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Aitatxi Ameriketan lanean egona zen eta bere aitak ere joan nahi zuen. Baina aitatxi hil zenez, baserriarekin kargu hartu behar izan zuen. Aitak beti esaten zien Ameriketara joateko eta sei senidetatik bost bertan daude. Lehena 1962an heldu zen Ameriketara eta Jose Mari 1975ean. Denak artzain bezala joan ziren, kontratuarekin Euskal Herritik.

  • Jose Mari Coscarart Koiote ugari hil behar izan zituen

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Nevadan artzai bezala bakarrik aritzen zen. Gustora egon zen, janaria prestatzen zuen berarentzat... Riflearekin ibiltzen zen eta koiote dezente hil zituen.

  • Jose Mari Coscarart Nevadan artzai lanetan bi urtez

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Nevadan artzai lanetan bi urtez ibili zen eta lana erraz egin zuen, ez zen inoiz mendietatik galdu...

  • Jose Mari Coscarart Ardien arrantxoak Ameriketan

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Euskaldun gehiago ezagutu ditu Ameriketan Euskal Herrian baino. Batzuek arrantxo handiak zituzten eta euskal langile asko. Gaur egun negozioak aldatuz joan dira.

  • Jose Mari Coscarart Euskaldunak ez ziren urre bila joan

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    1849an urrea aurkitu zuten Kalifornian eta Mexikotik langileak heltzen hasi ziren. Euskaldunak ez ziren urrearen bila joan, baizik eta arrantxoetan lan egitera.

  • Jose Mari Coscarart Ameriketako artzainaren bizipenak

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Bera Ameriketan artzain bezala gustora ibili zen baina batzuentzat oso gogorra izan zen eta Euskal Herrira bueltatu ziren. Zuhaitzetan marrazkiak egiten zituzten labanarekin. Denbora nola pasatzen zuten.

  • Jose Mari Coscarart Ameriketako diruarekin aiseago bizi ziren Euskal Herrian

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Ardi kanpoan nola entretenitzen ziren kontatzen du. Boiseko euskal irratsaioa entzuten zuen pare bat orduz. Batzuentzat lan gogorra bazen ere, askok dirua egin eta Euskal Herrian etxea erosten zutenez, gero haien bizitza askoz errazagoa izaten zen.

  • Jose Mari Coscarart Artzainaren soldata

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Ameriketara heldu zenean dolar batek 70 pezeta balio zituen. Elizondon pisu batek 1000 dolar inguru balio zituen eta hori artzain batek errez irabazten zuen 3-4 urtetan. 350 dolar irabazten zituen berak artzain bezala baina ez zuen ezer gastatzen. Gabonzahar egunean ostatuan edo tabernan gastatzen zuten dirua.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza