Lan-baldintzak, lan motak, "karrokanpo"ko eta "tent"eko bizimodua, txakurrak, arriskuak, piztiak, ehiza, jatekoa eta edaria, arropa, lo-lekuak, ardi-lanak, albaitari-lanak, triskilatzea, bakardadea, soldata, herrira joandakoan egiten zutena, lertxun-marrak, komunikazioa
Arrantxoko bizimodua
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Bildotsak jaiotzeko garaian arrantxoan egoten ziren lanean. Sukaldari lanetan emakume amerikar bat egoten zen. Zer gosaltzen zuten. 12 lankide ziren, denak euskaldunak.
Herriko aisialdi aukerak
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Arrantxoan egoten ziren garaian joaten ziren herrira, baina gutxi. Tabernetara joanez gero dirua gastatzen zen eta beraiek aurreztu egin nahi izaten zuten. Soldata baxua zuten, baina beste guztia ematen zieten. Neguan dantzaldiak egoten ziren eta han neskak ezagutzen zituzten. Whiskya edaten zuten gehienbat. Euskal Etxera gutxi joaten ziren. Pilota ikustera edo jokatzera ere joaten ziren. Artzain lanak utzi zituenean gehiago egiten zuen guzti hori.
Erretiratutako artzainak Valencia Hotelean
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Valencia Hotelean bizi ziren gehienak artzain izandako euskaldunak ziren.
Eugenia Eguen Bengoetxea (1936), Jose Manuel Jaio Madariaga (1932) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Ameriketan artzain egonda dirua irabazten zen. Hiru urte t'erdian, 400.000 pezetako baserri bat erosteko lain diru irabazi zuen Jose Manuelek. Garai batean, dolarretatik pezetetara aldaketa egitean lortzen zen diru gehien eta gainera, ez zuten gasturik izaten. Arrantzarako kupoak zeuden.
Jose Manuel Jaio Madariaga (1932) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Kanpero bezala ibili zen Jose Manuel. Lana nolakoa zen kontatzen du. Ogia egitea ez zen erraza. Zaldian denbora asko eramaten zuen, artzainei ogia, ardoa eta bestelakoak eramaten. Okela ez zien eramaten, artzainek bildotsa hiltzen zutelako. Udako eta neguko lanak. Ura eraman beharra.
Jose Manuel Jaio Madariaga (1932) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Artzainak ardiekin joaten zirenean, Jose Manuel janaria egiten gelditzen zen, ur bila joaten zen... Artzainak bueltatzen zirenean, jan eta gero jokoan egiten zuten. Egunak luzeak ziren. Ingelez piska bat ikasi zuen ugazabarekin semearekin.
Jose Manuel Jaio Madariaga (1932) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Txakurrekin ibiltzen ziren Ameriketan. Negu batean 19 izan zituen Jose Manuelek. Artzain bakoitzak txakur bat izaten zuen eta kumeak izaten zituzten. Ardi-txakurrek berezko zerbait dute ardiak zaintzeko.
Jose Manuel Jaio Madariaga (1932) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Saiak eta arranoak, bildotsak harrapatzen saiatzen ziren.
Jose Manuel Jaio Madariaga (1932) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Ameriketan ardiekin lanean ari zela koioteak eta basa-katuak ziren pizti arriskutsuenak. Hartzik ez zegoen Nevadan.
Tomas Uberuaga Urriolabeitia (1957) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Aita Idahon ibili zen artzain lanetan, baserriak ez zuelako nahikoa ematen guztientzat. 10.000 ardi zituen bere kargu eta astean behin ikusten zuen beste pertsona bat. Bigarren semea jaio zenean joan zen Ameriketara. Urte bete ta piku bakarrik iraun zuen bertan.
Sei urtetan ingelesez ikasi ez
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Lanerako arropak erosteaz gain ez zuen ezer gastatu. Maiordomoak, Alejandro Zubizarreta (Nabarniz) janaria eramaten zien eta ardi-arrantxoa euskaldun batzuen semeena zen. 10.000 ardi zeuden arrantxoan eta 30 langile inguru, denak euskaldunak. Sei urtetan ez zuen inglesezko hitz bat bera ikasi.
Ameriketara heldu eta dena jaten zuen
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Arrantxora lanera heldu zenean, bertako bizimodua oso ezberdina zela konturatu zen. Janari asko zegoen eta soberan gelditzen zena ere jaten zuen Antoniok. Bertan ikasi zuen ontziak nola garbitzen ziren ere.
Kanperoaren lana zein den
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Arrantxoan kanpero izatea egokitu zitzaion eta berak lana egiten ez zekien arren, asko lagundu zioten eta gomendio onak eman zizkioten. Kanperoraren lana zein den kontatzen.
Maiordomoa 10 egunetik behin pasatzen zen
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Ardi-kanpoan ura nondik lortzen zuten kontatzen du. Udaberrian zailagoa izaten zen ura lortzea, baina udan erraza zen. Hamar egunetik behin arrantxoko maiordomoa joaten zitzaien, behar zuten guztia eramatera. Maiordomoa autoan hurbiltzen zen eta kanperoa zaldian.
Ardi-kanpoan martxotik abendura
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Martxotik abendura arte egoten zen ardi-kanpoan lanean Antonio, abuztura arte artzain batekin eta gero beste batzuekin. Maiordoamoa Bedaro herrikoa (Ea, Bizkaia) zen eta arrantxoko jabeen lehengusua zen.
Ogia "dotxabanean" egiten zen
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Ardi-kanpoan kandelekin lortzen zuten argia. Ogia, bi egunetik behin egiten zen. Orea egin ondoren, burdinezko ontzian ("dotxabana") egosten zen lur barruan.
Lertxunetan egindako marrazkiak
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Ardi-kanpoan lanean ibili zenean, zuhaitzetan markak edo lertxunak egiten zituen. Irudia urteetara ez hondatzeko teknika kontatzen du.
Ardi-arrantxoko lanak eta bizimodua
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Ugazabak urtero bildotsak antzutu behar ziren garaian. laban berri bat ematen zion. Ardi-kanpoan ez zeudenean arrantxoan egiten zuen lan: bildotsak jaio, antzutu, jaten eman... Arrantxoan 20 bat gizon bizi ziren.
Winnemuccara dantzaldira joan zirenekoa
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Arrantxoko lanean, soldata hilerokoa zen eta ez ordukakoa. Behin W Winnemuccara (Nevada) joan zen dantzaldi batera, konturatu gabe bertan ordu bete gutxiago zela. Garaiz iritsi ziren, baina lorik egin gabe.
Arrantxoko lan-baldintzak: soldata, gizarte-segurantza
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Gabonetan arrantxoko bizitza ez zen aldatzen. Tabernara ez zen joaten, baina Boisera dantzaldiren batera joan izan zen. Soldata urtean behin ordaintzen zieten, baina behar izanez gero aurreratu egiten zitzaien. Gizarte-segurantza.