Diasporara bidaia

Bidaiaren nondik norakoak, arazoak, iritsiera, bidaia prestatzeko lanak (dokumentuak)

  • Isaac Urtubi 33 egun itsasontzian eta bat trenean

    Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz

    Australiarako bidaia: 33 egun itsasontzian eta trenean egun bat. Sidneyra joan ziren, eta han hartu zuten trena. Gizontxo bat joan zitzaien bila; ingelesez hasi zitzaien, baina euskalduna zen. Zikloiak apurtutako kanabera artean hasi ziren lanean.

  • Jabier Larralde Euskaldunak ongi ikusiak Ameriketan

    Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan

    Harrera ona egin zioten hara heldutakoan. Euskaldunak ongi ikusiak ziren. Ingelesa pixka bat ikasi zuen. Nagusiak espainiera-ingelesa liburua eman zion "pronunciación figurada" zuena. Hori garrantzitsua da ahoskatzen ikasteko.

  • 1557 Ameriketan lehen lana: mahatsa biltzea

    Jose Migel Mendiburu Burundegi (1934) Donostia

    Valparaisora iristean (Txile) gertatu zitzaiona. Komentu batean egon zen egun eta erdiz. Santiagoko Euskal Etxera joan zen gero. Mahatsa biltzen hasi zen lanean. Eta greba egin zuten langileek. Azkenean konpondu ziren nagusiarekin.

  • Juan Arrieta Aita Boisen ardizain

    Juan Arrieta Martinez (1924) Markina-Xemein

    Aita Boisen egon zen ardizain. Hiru hilabete inguru behar izan zituzten itsasontzian bertara heltzeko. Erdara gutxi zekitenez, txartel bat josten zieten alkandoran. Heldu zirenean, bertan bizi ziren euskaldunak topatu zituzten eta haiek lagundu zieten. Laster aurkitzen ei zuten lana euskaldunek, estimatuak ziren ardizaintzan eta.

  • 284 Argentinara lanera

    Javier Linazisoro Lazpiur (1927) Bergara

    Aita 16 urterekin Argentinara joan zen lan egitera. Enpresa bateko kontabilitatea eraman zuen bertan. 7-8 urte inguru egin zituen kanpoan.

  • 974 Argentinara itsasontziz

    Jesusa Lasagabaster Billar (1926) Aretxabaleta

    Jesusaren anaiak Argentinara joan zirenean diru gehiago irabazten zen Jesusa joan zenean baino. Bi bider bidaiatu du Argentinara, bietan San Roque izeneko itsasontzian. Neguan irten Euskal Herritik, eta 15 egun itsasoan pasatu ondoren, Argentinara udan iristeko.

  • 1557 Ameriketara joan zen, Txilera

    Jose Migel Mendiburu Burundegi (1934) Donostia

    Transformadoreak egiten ere ibili zen. Garai hartan jende asko joaten zen kanpora lanera, Frantziara eta. Lan txarrenak ematen zizkieten han. Ez zuenez halakorik nahi, Ameriketara joan zen. Zazpi urte egin zituen han. Nolatan joan zen, debalde. Itsasontzi italiar batean joan zen, Bartzelonatik Valparaisora (Txile), literan.

  • 974 Aldaketak Argentinatik bueltan

    Jesusa Lasagabaster Billar (1926) Aretxabaleta

    Bartzelonatik irtenda joan zen Jesusa Argentinara. Argentinan egoera txartuz zihoala, itzultzea erabaki zuen. Aldaketa handiak aurkitu zituen, kotxeena esate baterako. Aozaratzako baserri batean zazpi kotxe zeudela ikusteak harritu egiten zuen Jesusa.

  • Gregorio Larranaga Elkon ezagutu zuen ikurrina

    Gregorio Larrañaga Mandiola (1943) Markina-Xemein

    Soldadutza egin ostean joan zen Ameriketara. Elkora (Nevada, AEB) heldu zenean, elurra zegoen mendian eta astebete pasatu behar izan zuen Star hotelean. Ezagunak, baita Larruskainekoak ere, topatu zituen bertan. Ikurrina ere bertan ezagutu zuen. Bigarren Euskal Herria dela hura dio, giroa guztiz euskalduna zen.

  • Gregorio Larranaga Bilbon batu ziren Ameriketara joan aurretik

    Gregorio Larrañaga Mandiola (1943) Markina-Xemein

    Soldadutza egin ostean Ameriketara joan zen lanera. Nola joan zen azaltzen du: Bilbon batu zituzten Elkora (Nevada, AEB) joan behar zirenak. Euskaldun asko zeuden hara joateko prest.

  • leon iputxa Hamabi urtez artzain Kalifornian

    Leon Arambel (1932) Aldude

    Leon artzain joan zen Ameriketara 1950ean. Parisen hegazkina hartu eta San Frantziskora, New Yorken eskala eginda. Eskualdeko beste batzuk ere joan ziren.

  • mixel sainte-marie Ameriketara, han seniderik izan gabe

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    Ez zuen seniderik Ameriketan. Gainera, herrialde eta hizkuntza ezezaguna eta abar, oroitzapen samina du bidaiaz. Lanera zihoazen beste hiru euskaldunekin batera joan zen, hegazkinez.

  • Isaac Urtubi Hamabi urtean eskutitzen bidez elkarren berri

    Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz

    Baserrian diru gutxi irabazten zen. Euskal Herriko aldean asko irabazten zen Australian; zerga asko ordaindu behar zuen, eta kamioi berriak ere erosi zituen. Kamioiarekin lan asko egin behar zen, baina asko irabazten zuen. Espainiarren ostatuan egon zen, koinata zen sukaldaria. Hamabi urtean egon zen etorri barik; ezkon berritan joan zen eta Isaacen etxean geratu zen emaztea gurasoak zaintzen. Kartaz komunikatzen ziren. Irunen despeditu zituen etxekoak, eta trena hartu zuen Genovara joateko itsasontzia hartzera. Treneko pasadizoa kontatzen du. Orduan Nabarnizen ez zegoen telebistarik; eta etxean telefonorik ere ez. Orduan ikusi zuen Frantzian lehenengo telebista.

  • Isaac Urtubi Eskoziako ezkontza batera joan zirenekoa

    Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz

    Ezkontza batera joan ziren Eskoziara emaztea eta biak; hango ezkontzako bazkaria hemengo egunerokoa baino eskasagoa izan zen. Taxiak eta autobusak ederrak. Espainian Australiako aldean ondo jaten da, baina paraje ederrak daude han. Hegazkinean 35 ordu edo, behar dira Australiara joateko.

  • Joseba Beobide Ondarroako bakailao-ontzian Ternuara

    Joseba Beobide Arburua (1937) Zumaia

    1962an Pasai Donibanen egon zen apaiz. Han hiru urte inguru egin ostean, 1966an Ondarroako `Gure ama Antiguakoa´ bakailao-ontzian joan zen lehenbizikoz Ternuara.

  • Joseba Beobide Ternuan arrantzaleen emazterik ez

    Joseba Beobide Arburua (1937) Zumaia

    Pasaiatik Ternuara zuzenean joanez gero, bederatzi egun inguru behar izaten ziren bidaian. 3000 marineletik gora egoten ziren han. Arrazoiren batengatik denbora luzerako han geratu behar zirenean, emazte batzuk joaten ziren bertara, baina normalean ez, diru asko behar zen eta. Gainera, itsasontziak txikiak ziren eta ez zeuden prestatuta.

  • Ramon Huici Argentina ebanjelizatzera joandako apaizak

    Ramon Huizi Zuñiga (1931) Andoain

    50-60ko hamarkadan Euskal Herritik 300 apaiz joan ziren Argentinara, hura ebanjelizatzera. Han zer-nolako harrera egin zieten kontatzen du.

  • Juanita Aldanondo Izeba-osabak Ameriketan

    Juanita Aldanondo Garmendia (1928) Astigarraga

    Bere izeba zergatik joan zen Ameriketara azaltzen du. Hara iritsitakoan, portuan jendea egoten omen zen iritsi berriei lana eskaintzeko. Behizain egon ziren izeba eta osaba Ameriketan.

  • Julio Onaindia Argentinako Landeta herria aititak sortua

    Julio Onaindia Landeta (1924) Gernika-Lumo

    Aitita ez zuen ezagutu, 1893an hil zen eta. Kontatu izan diotenez, Bilbotik Txilera joan zen aitita anai eta arreba banarekin. 105 eguneko bidaia egin ei zuten belaontzi batean. Argentinan lurrak eman zizkioten, produkzioren bat jartzeko baldintzarekin. Ganadutegia ipini zuen. Eraikinak egin eta beharginak hartzen hasi zen. Santa Fetik Rosariora bidean, geltokiari Landeta izena jarri zion. Handik sortu zen Landeta izeneko herria, 3.000 biztanle inguru dituena.

  • Ramon Olano Kubara joan zenekoa

    Ramon Olano Zapiain (1927) Astigarraga

    Kubatik etorritako lagun batzuk egin zituen behin, eta haiekin harremanetan, Kubara joateko animatu zuten. Haien laguntzarekin, Kubara joateko paperak prestatu zituen. Kuban mekaniko-lanetan hasi zen. Halako batean, Fidel Castro sartu zen boterean, eta orduan sistema ekonomikoa aldatu egin zen.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza