Diasporan jaiotakoak

Bigarren eta hirugarren belaunaldiak, ikasketak, ibilbidea

  • Begoña Rementeria Boisen jaiotako euskalduna

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Boisen jaio zen Begoña. Aita Nabarnizkoa zuen eta ama gernikarra. Aita 19 urterekin joan zen Ameriketara, bertan bi anai zituelako. Joan-etorrian ibiltzen zen eta horrela ezagutu zuen emaztea, Gernikan. Ezkondu eta Ameriketara joan ziren. Heldu eta hiru astetara jaio zen bere ahizpa Miren, eta gero Begoña.

  • Begoña Rementeria Egunero hizkuntza bat praktikatzen

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Senarrarekin egun batez euskaraz, bestean ingelesez eta hirugarrenean gaztelaniaz egiten zuen. Erizaina izan da Begoña eta mexikarrekin hitz egiteko gaztelaniaz ikasi nahi zuen.

  • Begoña Rementeria Euskara batua ez du ondo ulertzen

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Eritzaintza ikasi zuen Boiseko unibertsitatean eta 42 urtez ospitalean lan egin du. Euskara batua ulertzeko zailtasunak ditu eta iparraldekoekin ere, ingelesez egiten du.

  • Begoña Rementeria Garai batean Boise txikia zen

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Umea zenean, Boise nahiko txikia zen. Auzotar asko kanpotarrak ziren eta denak elkarrekin ibiltzen ziren. Euskal etxera joaten zirenean, gizonek dirua ematen zieten gozokiak erosteko.

  • Teresa Mezo Euskarazko transmisioa mantentzea ez da erraza

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Alabei eta bilobei euskaraz egin die beti Teresak. Beraiekin bizi diren bilobek ere euskaraz dakite. Transmisioa mantentzea ez da erraza. Gaur egun ingelesez ateratzen zaio lehenengo hitza, baina euskaraz amesten du.

  • Regina Bastida Haurtzaro gogorra ama gabe

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Aitak Boisetik 10-12 millara dagoen arrantxo bat erosi zuen, baina ama hil zenean arrantxo hura saldu eta Euskal Herrira bueltatu zen bi urtez. Itzultzean, beste arrantxo bat errentan hartu zuen eta emakume batekin ezkondu zen. Reginak hamasei urte zituela Nampara (Idaho) joan zen bizitzera osaba eta izebarekin, bertan ikasten jarraitzeko aukera zuelako. Bi urtera Boisera itzuli zen eritzaintzako ikasketak egiteko. Amaren falta egunero nabaritzen du nahiz eta urte asko pasatu diren.

  • Regina Bastida II. Mundu Gerrako erizaina Kalifornian

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    IzebaRegina eta osaba Juanen Modern Hotelean bizi izan zen, bere hiru lehengusinekin batera. Boisera bueltatu zen erizaintza ikastera eta gero anestesista espezializazioa egin zuen. Bigarren Mundu Gerran Kaliforniara joan zen erizain bezala laguntzera.

  • Regina Bastida Euskaldunen lanpostuak Ameriketan

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Senarraren ibilbide profesionala kontatzen du. Euskal asko artzain hasten baziren ere, gero lan onak izan zituen. Emakumeek ere etxetik kanpo lan egiten zuten, asko administrazioan.

  • Regina Bastida Urtero hiru ikasleei ikasketak ordaintzen die

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Senarrak eta berak diru bat utzi dute, urtean hiru ikasleei bekak eskeintzeko.

  • Regina Bastida 103 urtera heltzeko gomendioak

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Lagun bi alargundu zirenean alkohola edaten hasi ziren eta bere buruari esan zion alarguntzen bazen ez zuelako tantarik ere edango. Ondo jaten du, postre gutxirekin.

  • Jean Flescher NABO elkartea: "Udaleku" ekimenaren antolaketa

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    NABOk antolatutako lehenengo "Udaleku"a 1978an sortu zen eta hiru lekutan egin zen: Boisen, Renon eta San Frantziskon. Jon Oñatibia bertaratzen zen euskara gazteei erakusteko. Hamabost egun irauten zuten. Haurren adina. Lo egiteko eta jateko lekuak. Udalekuetan egiten diren ekintzan: dantza, kirola, euskara...

  • Jean Flescher Ezkondu eta Salt Lake Cityra bueltatu ziren

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    Emaztearen gurasoak euskaldunak dira ere. Euskara ikasten ari da. Ezkontza batean ezagutu ziren Bakersfielden. Ezkondu eta Salt Lake Cityra joan ziren bizitzera, hiri txikiagoa zelako. Eraikuntzan egin du lan Jeanek.

  • Jean Flescher Euskara bere kabuz ikasi zuen

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    Hamabi urtez bizi izan zen San Frantziskon, baina gainontzeko bizitza Salt Lake Cityn pasatu du. Etxean ingelesez egiten zuten, aitak ez zekielako euskaraz. Hala ere, hau hil zenean Jean bere kabuz hasi zen euskaraz ikasten, abade batek utzitako bi libururekin. Amak ere laguntzen zion baina haien arteko komunikazioa ingelesez da. San Frantziskon bizitzen egon zenean, hango euskaldunekin harreman asko izan zuen eta euskaraz egiteko aukera zuen.

  • Jean Flescher San Frantziskon inportazio-negozioa

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    Lau urtez izan zen Utahko euskal klubeko zuzendaria. Gero San Frantziskora joan zen eta inportazio-negozio bat zabaldu zuen.

  • Jean Flescher Akordeoia bere kabuz jotzen ikasi zuen

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    Akordeoia bere kabuz jotzen ikasi zuen, Utahko euskal klubera joaten hasi zenean. Akordeoia erosteko aukera dago Utahn, mormoiek ere asko jotzen dutelako. Gitarra, bateria eta panderoa ere jotzen badaki.

  • Jean Flescher Hitanoa Estatu Batuetan

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    Bi seme-alaba ditu. Semeak ondo daki euskaraz eta alaba ikasten ari da. Semeak euskalkiak eta hitanoa ikasi nahi duenez, aitarekin horrela ibiltzen da. Hitanoarekin izan zuen lehenengo kontaktua bere ama ahizpekin noka entzutean izan zen. San Frantziskon badago hika entzuteko aukera gaur egun ere.

  • Jean Flescher "Amerikanoak" musika taldea

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    San Frantziskon bizi zela, hango euskal etxeko aktore batzuek Zuberoko pastorala egin naiz zuten. Musikariak bertan zituzten obrarako eta elkartu zirenen artean musika-talde bat sortu zuten 1994 inguruan. Partaideak aipatzen ditu, zaharrak eta berriak. Semeak ere taldean panderoa jotzen du. Euskal musika eta gurasoengandik ikasitakoak jotzen dituzte. Urruti bizi direnez ez dituzte entseguak egiten. Udan ia astebururo ematen dituzte kontzertuak.

  • Pete Paris Arrantxoko hizkuntza euskara zen

    Pete Paris (1952) Diaspora

    Familiako arrantxoan lan egiten zuten guztiak euskaldunak ziren eta izeba baten senarra zen amerikano bakarra. Petek ez zekien ingelesez hitz egiten, arrantxoko hizkuntza euskara zelako.

  • Pete Paris Eskolan hasi zen ingelesa jakin gabe

    Pete Paris (1952) Diaspora

    Eskolan hasi zenean ez zekien ingelesez hitz egiten. Beste haurren irainak jasotzen zituen arrantxoan bizi zelako eta ez kalean. Gero mojen eskola batera joan zen eta lehenengo egunean ostiko bat jo zion moja bati. Lehengusuak eta berak eskolatik piper asko egiten zituzten eta bihurriak ere baziren.

  • Anita Anakabe 1929ko krak-etik libratu ziren justu-justu

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Anitaren anaiordeak berak baino 40 urte gehiago zituen. 1928an, aitak eta bere lehenengo emazteak McDermitten zuten denda saldu eta Gasteizera joan ziren urtebetez. 1929ko krak-etik salbatu ziren. Urtebetera Estatu Batuetara bueltatu ziren eta Berkeleyn denda zabaldu zuten.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza