Diasporako euskaldunen erreferentziak, euskal taberna, jatetxe edo hotelak, euskaldunen negozioak
Felixa Izagirre Agirregabiria (1929) Astigarraga
Aita "xexteroa" zen eta lanera joan zen Mexikora, zesta puntako zestoak egitera. Aita hil zenean osaba gelditu zen han eta gero bere anaia ere hara joan zen.
Juan Arrieta Martinez (1924) Markina-Xemein
Behin, aita ardizain zegoela, norbaitek tiroa jaurti eta zauritu egin zuten. Beste euskaldun bat joan zitzaion laguntzera, gero Juanen aitaginarreba izango zena, hain zuzen ere.
Boiseko bizimodua
Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo
Boisen bera kanperoarekin egoten zen. Berak, artzaina zenez, ardien kargua zuen eta kanperoak jatekoa prestatu, karrokanpoa antolatu... Ugazaba suitzarra izan zen, oso ondo konpontzen zen berarekin bere lana ondo egiten zuen-eta. Kanpero barik zegoenean, txakurrekin ere berba egiten zuen bakardadeak jota. Boisen zegoela, ez zen ezertarako herrira bajatzen, urtean 15 eguneko baimena izaten zuten, baina herrian diru asko gastatzen zen. Mendiko goiko partean kanpin-dendetan egoten ziren eta behealdean karrokanpoan. Boisen berarekin kanpero egon zena gernikarra zen, Faustino Olea.
Boiseko mendietako jatekoak
Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo
Egunean hiru bider jaten zuen okela, eta lodituta bueltatu zen etxera. Arraina ere ugari jaten zuten, errekan arrantzatzen zituzten-eta. Erriflearekin oiloak harrapatzen zituzten. Kontuz ehizatu behar ziren oiloak, basozainak zeudelako. Aulestiar bati 50 dolarreko isuna jarri zioten.
Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika
Carlos Ameriketara, Boisera, joan zen lanera. Artzainaren ondoan sukaldari lanetan aritzen zen martitik Gabonak arte. Artzaina bere auzoko baten lehengusua zen, bolibartarra. Sukaldari lana ere gogorra zen.
Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika
Ezkondu eta semeak jaio ostean joan zen Ameriketara lanera. Ibarruriko beste batzuk ere bazeuden han eta haien bitartez joan zen. Hiru urteko kontratuarekin joan zen. Martian hasi eta Gabonak arte mendian egon behar izaten ziren bi gizon; ezinbestekoa zen ondo konpontzea. Zaldiak, mandemea eta kanpadenda izaten zuten bertan 3.000-4.000 ardi eta bildotsekin batera. Bakoitzak arma bat izaten zuen eskura.
Jazinto Basterretxea Zuberogoitia (1930) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Behin Boisera joan zen paper kontu batengatik. Han funtzionario euskaldun batek hartu zuen. Etxean bezala sentitu zen. Gero ere bisitatu izan zuten eta beti ondo hartuak izan ziren.
Zerrategian euskaldunik ez
Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti
Euskal Herritik bueltan Boisen jarri zen bizitzen euskaldun batzuek zuten Valentzia hotelean. Zerrategi batean lan egin zuen Emmett hirian baina azkar utzi zuen, euskaldunik ez zegoelako eta lana ez zitzaiolako gustatzen. Urtegian lanean egon zenean, bazegoen beste aulestiar bat ere.
Kamioilari lanak Boisen
Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti
Zerrategiko lana utzi eta kamioiarekin alpapa garraiatzen hasi zen Jose Antonio. Garraio-enpresaren jabea aurretik ezagutu zuen euskaldun bat zen. Bertan lanean egon zen bitartean, Valentzia hotelean bizi zen. Soldadu bezala joateko deitu zioten arte egon zen bertan lanean.
Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre
Artzain euskaldun anitz, erdiak inguru Iparraldekoak eta beste erdiak Hegoaldekoak. Euskaldun asko ezagutu zuen. Autoa izan zuen, eta asko ibiltzen zen batera eta bestera. Sarri elkartzen ziren lau lagun musean jokatzeko.
Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre
Aldudetar asko ezagutu zuen han. Sunbillar zenbait ere bai. Behin trenez Elkora zihoala, aldudetar batekin egin zuen topo eta lana bilatuko ziola agindu zion. Ondasun handiak zituen gizona zen, eta biziki xarmanta. Ez zen geratu, baina harrezkero, bakantzak zituenean, haren etxera (hotelera) joaten zen bi-hiru egun igarotzera.
Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre
Banka, Aldude, Urepel... eskualdetik jende gehiago joaten zen artzain Landibarre ingurutik baino. Landibarretik hiru ezagutu ditu Mixelek. Ez du Ameriketara artzain joanaren damurik. Harrezkero ez da hegazkinez ibili. Trena nahiago du bidaiatzeko. Badira artzainak biziki sufritu zutenak, baina bera gustura egon zen. Lehenago morroi eta soldadu egona zen, "kanpoko salda anitz hartua".
Anai-arreben arteko lan-banaketa
Marcelina Lecea Iparragirre (1940) Berastegi
Ardiak eskuz jezten zituzten anai-arrebek. Senide bakoitzak zer bizimodu hartu zuen kontatzen du.
Joseba Gotzon Idigoras Arzuaga (1923) Ermua
`Droget´ gizon ona, nahiz eta andrearentzako txarra. Bohemioa. Pilotaria, Logroñora joan zen partidua jokatzera eta handik hamar urtera agertu zen Ermuan. Mexikon ibili zen Pancho Villarekin. `Droget´en historia.
Anjel Elizalde Elizalde (1922) Donostia
Bere ama Altzako Akular baserrikoa zen. Aita Pasaiakoa zen, baina Ameriketan ibilia. Ezkontzeko etorri zenean, geldiarazi egin zuten gurasoek. Lau urterekin aitona-amonekin bizitzera joan zen, Altzara. Hiru senide dira.
Joseba Gotzon Idigoras Arzuaga (1923) Ermua
`Droget´ berriz itzuli zen Mexikora. "Balientea" eta "salaua". Gizon ona, mundu guztiari laguntzen ziona. Ez daki nola egin zituen diruak. Droget "El Vasquito" esaten zioten.
Julio Onaindia Landeta (1924) Gernika-Lumo
Aitita ez zuen ezagutu, 1893an hil zen eta. Kontatu izan diotenez, Bilbotik Txilera joan zen aitita anai eta arreba banarekin. 105 eguneko bidaia egin ei zuten belaontzi batean. Argentinan lurrak eman zizkioten, produkzioren bat jartzeko baldintzarekin. Ganadutegia ipini zuen. Eraikinak egin eta beharginak hartzen hasi zen. Santa Fetik Rosariora bidean, geltokiari Landeta izena jarri zion. Handik sortu zen Landeta izeneko herria, 3.000 biztanle inguru dituena.
Luzina Arriola Zabalia (1925) Gernika-Lumo
Bere izeko bat egon zen Ingalaterran eta haren bitartez joan zen hara lanera. Bost urtez egon zen lanean larru-fabrika bateko ugazaben etxean. Handik, Mendatako neska batek prooposatuta, beste familia batengana joan zen lanera.
Juan Padilla Arruabarrena (1924) Otxandio
Bere osaba bat Kubara joan zen eta arropak saltzen aritu zen bertan. Dirua egin zuenean, Estatu batuetara joan zen eta likore fabrika bat sortu zuen. Diru asko egin zuen eta hark bidali zien lehenengo irratia gerra aurretik.
Maiana Ager Mitikile-Larrori-Mendibile
Parisera jende asko joaten zen lehen bizitzera. Ahizpa eta beste hainbat senide ditu Parisen. Oluen (Oloron) ere badu familia. Familia horrek beti euskaraz egiten du, baita han jaiotako ilobak ere.