Artzainak eta kanperoak diasporan

Lan-baldintzak, lan motak, "karrokanpo"ko eta "tent"eko bizimodua, txakurrak, arriskuak, piztiak, ehiza, jatekoa eta edaria, arropa, lo-lekuak, ardi-lanak, albaitari-lanak, triskilatzea, bakardadea, soldata, herrira joandakoan egiten zutena, lertxun-marrak, komunikazioa

  • Jose Antonio Luzar Aita 10 urtez Ameriketan lanean

    Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti

    Bederatzi urte zituenean, aita Ameriketara (Idaho) joan zen artzain eta, bisitan bueltatzen bazen ere, ez zen Aulestira bizitzera bueltatu 1962. urtera arte. Urte berean Jose Antonio joan zen lanera Idahora.

  • Jose Martin Elexpuru Homedaletik Grand View-ra, arrantxora

    Jose Martin Elexpuru Larrinaga (1939) Aulesti

    Artxabal izan zuen ugazaba Homedalen. Han bi urte egin ostean, Grand View-ra joan zen, beste konpainia batekin. Arrantxoan ugazabak agindutako lanak egiten zituen. Langileetako asko euskaldunak ziren.

  • Jose Martin Elexpuru Garate artzainarekin kanpero lanetan

    Jose Martin Elexpuru Larrinaga (1939) Aulesti

    Ameriketara joan zenean, Garate taxilaria zuen zain aireportuan, Boisera eramateko. Letamendi hotelean egon zen hiru egunean. Gero mendira, hiru zaldi eta hiru mandorekin. Bitor Garate artzain eta bera kanpero. Zer lan egiten zituen.

  • Jose Martin Elexpuru Kanpero lana

    Jose Martin Elexpuru Larrinaga (1939) Aulesti

    Kanpero lana. Ardiak aurrera joan ahala, beraiek ere mugitu egin behar (denda, abereak...). Ardientzat arriskutsuak izaten ziren koioteak eta "otsoak" (hartzak). Inoiz hiltzen zuten "otso"ren bat. Haren belarria eramanez gero, ehun dolar ordaintzen zituzten. 225 dolarreko soldata izaten zuten.

  • 878 Artzaintzaren alde gogorra Ameriketan

    Jazinto Arriola Arriola (1935) Berriatua

    Artzaintzaren alde gogorra Ameriketan. Mendiko artzaintza lanean elurra, hotza eta bide luzea oinez egin beharra ziren Jazintorentzat alderik gogorrenak. Ehizan aritzen zen, otsotan eta.

  • 878 Oregongo otsoak eta pumak

    Jazinto Arriola Arriola (1935) Berriatua

    Oregonen otso ugari egoten zen, baina ez ziren ardientzat pumak bezain arriskutsuak. Jazinto pumak ehizatutakoa da; saria ematen zuten. Hango basoko behiak ehizatzen zituen, eta ardi zuri basatiak ere bai. Pumek ardiei odola zurrupatzen zieten eta hil; gau bakarrean asko. Hilean hogei otso inguru hiltzen zituen, ugazabak eskatuta.

  • Jose Albiz Bizimodu ona Ameriketan

    Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo

    Bakarrik joan zen Ameriketara. Hotel Españolera heldu zenean, euskaraz hartu zuten. Ugazaba etorri zenean, arrantxora eraman zuen. Leku ona izan omen zen, berogailu eta dutxa eta guzti.

  • Jose Albiz Iloba ere Ameriketara artzain

    Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo

    Iloba eraman zuen Ameriketara eta ugazaba bertakoa hobe zela euskalduna baino aholkatu zion. Sute handi bat izan zen eta hesiak konpontzen ikasi zuen ingelesa.

  • Jose Albiz Etxekoekin gutunez Ameriketatik

    Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo

    Ameriketan egon zenean, gutunez komunikatzen zen etxekoekin eta neska-lagunarekin. Semea hiru urterekin ezagutu zuen Sondikako aireportuan. Ardiekin ateratako argazkiak bidaltzen zizkion andregaiari.

  • Santi Intxausti Ameriketara artzain

    Santi Intxausti Gerrikagoitia (1931) Gernika-Lumo

    Soldadutzatik bueltan, errepideetan kamioiarekin lanean hasi zen. Nekatu egin zen, lo gutxi egiten zutelako. Hura utzi eta Ameriketara joan zen hiru urtez artzain Idahora. 1962ko irailean joan zen eta hiru urtera itzuli zen.

  • Carmen Larruskain Anaia eta senarra Ameriketan

    Carmen Larruskain Madariaga (1926) Gernika-Lumo

    Alabak jaunartzea egin behar zuenean etorri zen senarra Ameriketatik. Mendian lan egiten zuen. Anaia ere joan zen eta bi urtera istripu baten ondorioz hil zen. Badituzte argazkiak.

  • Santi Intxausti Neguak hotzak Idahon

    Santi Intxausti Gerrikagoitia (1931) Gernika-Lumo

    Berotzeko txapa edo ekonomika izaten zuten. Negua oso hotza izaten zen eta jatekoa ere izoztu egiten zitzaien. Arropak astean behin garbitzen zituzten. Ereñoko Etxeandiatarrekin ibili zen.

  • Anastasio Beaskoetxea Ameriketara artzain

    Anastasio Beaskoetxea Egiarte (1925) Mendata

    Ameriketako Estatu Batuetara joan zen artzain. Idahora joan zen; bost hilabete egin zituen ugazaba euskaldun batekin, baina oso gogorra egiten zitzaion hango bizimodua; artzainen elkartearen bitartez aldatu zen Coloradora, baina han ere ez zen egokitu ondo.

  • Anastasio Beaskoetxea Artzain, gizarte segurantzarik gabe

    Anastasio Beaskoetxea Egiarte (1925) Mendata

    Estatu Batuetara joan zen, emaztea eta umeak utzita. Emazteari bidaltzen zion dirua. Artzain zegoela, ez zuten gizarte segurantzarik. Etxera itzuli zen, zazpi hilabete eginda Ameriketan.

  • Antonio Larrocea Artzainaren denda edo "tent"-a

    Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano

    Ardi-kanpoetan artzainaren denda edo "tent"-a nolakoa izaten zen deskribatzen du. Txakurrak zituzten eta jaten zer ematen zioten kontatzen du.

  • Antonio Larrocea Kanperoak hiru otordu prestatzen zituen egunero

    Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano

    Kanperoak hiru otordu prestatzen zituen egunero artzainarentzat eta berarentzat. Artzainaren egunerokotasuna zein zen eta zer jaten zuen kontatzen du. Bildotsak hiltzeko eskubidea zuten eta bere haragia maiz jaten zuten. Amuarrainak errekan harrapatzen zituen. Afaria. Ardoa.

  • Antonio Larrocea Ardi-kanpoan agertzen ziren basapiztiak

    Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano

    Ardi-kanpoetara igo aurretik, pare bat hildako zaldien gorpuei pozoia botatzen zitzaien basapiztiek jateko. Horrela, seguruago ibiltzen ziren artzainak eta kanperoak lanean. Sugeak egoten ziren, baina lasai utzi ezkero ez zuten ezer egiten. Beraien ardi-kanpoan ez zegoen hartzik ("otsoa" esaten die hartzei).

  • Antonio Larrocea Ardi-kanpoan solasean

    Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano

    Ardi-kanpoan asko hitz egiten zuen artzainarekin. Irratia ere bazuten eta goizetan gaztelaniazko irratsaioa entzuten zuten.

  • Antonio Larrocea Ameriketara joan zirenen kontratu ezberdinak

    Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano

    Ameriketan lanean egon zirenen artean, egon zen dirurik aurreztu ez zuenik ere. Hasiera batean artzainak kontratu librean joan ziren, baina askok urtebete edo bi egin ondoren Euskal Herrira bueltatzen ziren. Ondorioz, konpainiek 3 urteko gutxieneko kontratua ezarri zuten.

  • Javier Gomeza Ardi-kanpoan zazpi hilabetez jarraian

    Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu

    Kanpero bezala ogia egin behar izaten zen. "Dotxabana" batean egiten zuten. Ardi-kanpoan "tentian" (kanpin-denda) egiten zuten lo. Martxotik abendura arte egoten ziren mendian. Berarekin zegoen artzaina Mike Aranburu zen eta arazo batzuk izan zituzten haien artean. Okela asko jaten zuten. Gatzetan babesten zuten.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza