Dantza, kirola, jaialdiak, piknikak…
Angel Nabea Arriola (1930) Gernika-Lumo
Bilboko Santiago Apostol ikastetxean Gernikaldeko ikasle asko egon ziren. Fermin Uriona gernikarra handik Argentinara joan zen osabengana, eta bertako Huracán taldean jokatu zuen. Nahiz eta kirolari ona izan, lar parrandazalea omen zen, bestela laster lortu zuen ospea. Gernikan inoiz egon den kirolari onena zela dio.
Boiseko Euskal Jaialdia
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Boiseko lehenengo jaialdia 1972an antolatu zen eta gero ofiziala, 1982an. Bost urtetik behin egiten da baina azkenengoetara ez da joan gaixorik egon delako eta pandemia garaian ere ez zelako ospatu.
Bakersfieldeko Chalet Basque eta Hotel Noriega
Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan
Bakersfieldeko Chalet Basqueko jabea Ibon Etxebeste zen. Bertan egin zuen lan kantinero bezala lehenengo aldiz Ameriketan. Hotel Noriegan frontoia zegoen eta bertan musera asko jokatzen zen ere.
Australian "erromeria"n bizitakoak
Alejandro Antxustegi Asumendi (1931) Amoroto
Australian zegoela, hango "erromeria" batera joan zen behin lagun batekin. Familia osoak joaten ziren eta mutilek dantza egiteko baimena eskatu behar izaten zieten neskei. Neskak soineko luzeekin janzten ziren eta dantza egiteko soinekoa jasotzen zuten. Lagunarekin egindako apustua.
Wyoming-en meatzeetan
Jazinto Arriola Arriola (1935) Berriatua
New York-etik Wyoming-era joan zen meatzeetan lan egitera. Han zegoela palaz jokatzen aritzen ziren eta erakustaldiak ematen zituzten. Mekaniko eta garbiketan hasi zen meatzeetan lanean eta gerora gaueko lana egitera pasa zen, trenak kargatzen; diru gehiago ordaintzen zioten. Harri zuria lantzen zuten, xehe-xehe eginez.
Artzainak herrian elkartzen ziren lagunekin
Jazinto Arriola Arriola (1935) Berriatua
Artzainak eta beste lagun batzuk herrian elkartzen ziren. Berarekin artzain egondako gizon baten aipamena egiten du; Jazinto bera baino tabernara joan zaleagoa zela dio.
Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata
Euskal Jaiak egiten zirenean, milaka euskaldun batzen ziren AEBn. Herri kirolak egiten ziren. Desertuak itzelak izaten zirela dio, behe-lainoarekin galtzeko modukoak. Zaldiari eta txakurrari esker egiten zutela aurrera esaten du.
Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata
Tabernara joaten ziren, arrantxoan zeudenean. Neskekin hantxe batzen ziren eta neska-laguna ere izan zuen. Oñatin Ameriketan ibilitakoak batzen ziren eta neska-laguna bisitan joan zitzaion lantegira.
Mus txapelketak Ameriketan
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Igandero musean jokatzeko elkartzen dira Boiseko euskal zentroan. Txapelketak egiten dira eta parte-hartzeko euskal etxeetako kidea izan behar zara. Horregatik, jokalari asko hainbat euskal etxetako kideak dira.
Ameriketako euskal pikniken sorrera eta ohitura
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Urtero euskal zentroak San Inazioak ospatzen ditu eta piknikean elkartzen dira. Beste herrietan ere egiten dira euskal piknikak. Boisen sortu zen emakume euskaldunen elkarteak sortu zuek pikniken ohitura. Hasieran ostatuetan antolatzen ziren.
Boiseko San Inazio eguneko piknika
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Boiseko Euskal Zentroaren urteroko piknik nagusia San Inaziotan ospatzen da. Egitaraua. Betidanik ezagutu du Begoñak. Onkariko dantzariek Oñatiko korpuseko dantzak egiten zituzten.
Boiseko euskaldunen "pike-nikiek"
Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano
Euskaldunen Ameriketan piknikak ("pike-nikeak") egiteko ohitura dute. Euskal komunitatea egon den leku guztietan egoten dira eta batetik bestera joateko ohitura dago. San Inazio egunean ospatzen da Boiseko euskaldunen piknika.
Euskaldunen fama ona Ameriketan
Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu
Ameriketan euskaldunek fama ona izan dute, oso langileak zirelako. Euskaldunen antolatutako piknik eta jaialdietara gutxi joan da.
Boiseko pilotariak
Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora
Boiseko gaur egungo frontoiaren aurretik beste txiki bat egon zen. Ez ziren pelotari asko egon, baina zeudenak onak ziren.
Herriko aisialdi aukerak
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Arrantxoan egoten ziren garaian joaten ziren herrira, baina gutxi. Tabernetara joanez gero dirua gastatzen zen eta beraiek aurreztu egin nahi izaten zuten. Soldata baxua zuten, baina beste guztia ematen zieten. Neguan dantzaldiak egoten ziren eta han neskak ezagutzen zituzten. Whiskya edaten zuten gehienbat. Euskal Etxera gutxi joaten ziren. Pilota ikustera edo jokatzera ere joaten ziren. Artzain lanak utzi zituenean gehiago egiten zuen guzti hori.
Akordeoia bere kabuz jotzen ikasi zuen
Jean Flescher (1963) Diaspora
Akordeoia bere kabuz jotzen ikasi zuen, Utahko euskal klubera joaten hasi zenean. Akordeoia erosteko aukera dago Utahn, mormoiek ere asko jotzen dutelako. Gitarra, bateria eta panderoa ere jotzen badaki.
NABO elkartea: pilota ikastaroak eta txapelketak
Jean Flescher (1963) Diaspora
NABOk pilota ikastaroak, udalekuak eta txapelketak antolatzen ditu.
NABO elkartea: mus txapelketak
Jean Flescher (1963) Diaspora
NABOk mus txapelketak antolatzen ditu elkarteen artean. Gero, nazioarteko txapelketara joaten dira. Herrialde-partaideak aipatzen ditu.
Nazioarteko pilota txapelketak
Jean Flescher (1963) Diaspora
Pilota txapelketetan euskaldun jatorria ez duten partaideak ere egoten dira. Txapelketetara ez dira euskal etxe guztiak joaten, frontoia dutenek bakarrik: San Frantzisko, Boise, Elko...
Euskal musikari eta taldeak Ameriketan
Jean Flescher (1963) Diaspora
Ameriketan badaude euskal musikariak eta taldeak.