Diasporako Ahotsak proiektuan diasporan bizi izan diren edo diasporarekin harremana izan duten euskaldunen testigantzak jaso ditugu: Ameriketara, Australiara eta beste hainbat tokitara joandakoen bizipenak, lanbideak, familia-harremanak, ohiturak eta euskararekiko lotura.
Jasotako materiala gaika antolatu dugu. Ezkerreko zerrendan gai bat aukeratuta, gai horri lotutako elkarrizketak eta pasarteak ikusiko dituzu: diasporara bidaia, diasporan egindako lanak, ohiturak eta bizimodua, Euskal Etxeak eta diasporan izandako esperientziak, besteak beste.
Hemen jasotako ahotsak lehen pertsonan kontatutako testigantzak dira. Horien bidez diasporako euskaldunen bizimodua, migrazioaren arrazoiak eta Euskal Herriarekiko harremana ezagutzeko aukera duzu.