Baso-lanak diasporan

Diasporan pinuak jotzen edo botatzen egindako lanak, makinaria

  • Carlos Onaindia Australian begia galdu zuen basoko lanetan

    Carlos Onaindia Laka (1946) Amoroto

    Australian kanaberak mozten lanik gabe geratu zenean, zortea izan zuen eta pinuak ebakitzen aurkitu zuen lana hegoalderago, ezagun batzuen bitartez. Lanean hasi eta urtebete ingurura ezbeharra izan zuen lanean: begia galdu zuen. Etxekoei ez zien kontatu. Lau hilabete egin zituen ospitalean. Inguruko eta ezagunek zaindu zuten. Lanean gusturen zebilenean, etxera itzuli behar izan zuen, ama ondoezik zuelako.

  • Mateo Malaxetxebarria Aitak Ameriketan izandako istripua

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Aitak Ameriketan bost urte egin zituen lehenengo, eta gero berriz joan zen. Istripua izan zuen basoan lanean ari zela eta besoa sentitu ezinik geratu zitzaion. Zigarroak egiteko nola moldatzen zen kontatzen du.

  • Carlos Onaindia Basoko lana: pinuak eskuz kargatzen zituzten

    Carlos Onaindia Laka (1946) Amoroto

    Basoko lanak. Garai baten pinua ebaki eta eskuz batzen zuten. Kamioira ere eskuz kargatzen zituzten, bueltaka eramanda. 80ko hamarkadan hasi ziren makinak. Australian ere makinarekin lan egiten zuen; Euskal Herrira beranduago iritsi ziren.

  • Alejandro Antxustegi Lau urte eta erdi Australian pinuak jotzen

    Alejandro Antxustegi Asumendi (1931) Amoroto

    Lau urte eta erdi egin zituen Australian. Hasieran kanaberak ebakitzen ibili zen, baina gero pinuak jotzeko bi lagun behar zituztela eta hegoaldera joan ziren anaia eta biak. Ingelesez zekien Bergarako abade bat izaten zen bitartekari edo mezularia. Hatz punta moztu zuen Australian lanean zebilela. Hala ere, gustura ibili ziren.

  • Alejandro Antxustegi Australiara lanera; iparraldetik hegoaldera

    Alejandro Antxustegi Asumendi (1931) Amoroto

    Eskola gutxi ikasi zuen, baina maisuak agiria sinatu zion, Australiara lanera joateko. Bi hilabetez kanaberak ebakitzen ibili zen. Gero, hegoaldera. Hiru hegazkin hartu behar izan zituzten Melbournera iristeko. Adelaidara joateko trenaren zain egon ziren denboran, bilbotar batek pinuak jotzen ari ziren lekura eraman zituen eta amorotar bat aurkitu zuen bertan.

  • Alejandro Antxustegi Amorotar bat lan gogorretan Melbournen

    Alejandro Antxustegi Asumendi (1931) Amoroto

    Melbournen lanean ikusi zuen amorotarrak lan gogorra zuela dio. Zuhaitz oso handiak botatzen zituzten. Trenbideetarako trabesak egiten zituzten egur harekin.

  • Alejandro Antxustegi Aulestiko bi anaiaren lana Australian

    Alejandro Antxustegi Asumendi (1931) Amoroto

    Aulestiko bi anaiak Australian egiten zuten lan gogorra. Bakoitza kamioi batekin ibiltzen ziren basoan, pinutan. Zerrategi bat errentan hartuta zuten eta trenbideetarako trabesak egiten zituzten gero. Beraiek ez ziren asko joaten herri hartara, bestela irabazitako dirua gastatzeko arriskua zegoela dio.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza