Etxegintza, azpiegituren eraikuntza (urtegiak, errepideak…), obrak, aroztegiak, zerrategiak
Zerrategian euskaldunik ez
Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti
Euskal Herritik bueltan Boisen jarri zen bizitzen euskaldun batzuek zuten Valentzia hotelean. Zerrategi batean lan egin zuen Emmett hirian baina azkar utzi zuen, euskaldunik ez zegoelako eta lana ez zitzaiolako gustatzen. Urtegian lanean egon zenean, bazegoen beste aulestiar bat ere.
Urtegia eraikitzen Idahon
Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti
Hell's Canyonen ibili zen lanean, urtegia eraikitzen. Langile asko zeuden bertan eta bost urte iraun zuten lanek. Jose Antonio urtebetez ibili zen, baina, aita gaixotu egin zenez, Euskal Herrira itzuli ziren biak.
Australiara lanera
Bittor Larruzea Aranbarri (1928) Mendata
Ezkondu eta hiru urtera, Australiara joan zen diru bila. Koinatuak zituen han; anaiak eraman zituen berarekin, eraikuntzako lanetan aritzera.
Zentral termikoa eraikitzeko lanetan, Australian
Bittor Larruzea Aranbarri (1928) Mendata
Zentral termikoa eraikitzeko lanetan aritu zen Australian.
Ordu asko lanean, Australian
Bittor Larruzea Aranbarri (1928) Mendata
Australian "kainaberetan" lan egitera asko joaten ziren. Eraikuntzan ondo irabazten zuten; ordu asko egiten zituzten lanean.
New Yorken eraikuntza lanean
Jazinto Arriola Arriola (1935) Berriatua
Ameriketan igaro zituen urteetan pasa zituen tokiak izendatzen ditu. New Yorken 6 hilabete egin zituen eta eraikuntzan aritu zen lanean. Lo egiteko arazoak izaten zituen hegazkin ugari ibiltzen zelako.
Pedro Nazabal Goñi (1936) Etxarri Aranatz
Trabes guztiak RENFErako izaten ziren. Orain trenbide azpian porlana eta burdinazko barra bat jartzen da, baina lehenago trabesak jartzen ziren. Lehenengo trenbideak egiten hasi zirenean, bertako jendea oso trebea zenez aizkorarekin-eta Kalifornia aldera joan ziren lanera trenbideak egitera (beste batzuk artzain).
Aita eta aitita Ameriketan
Garbiñe Siloniz Barrenkua (1935) Ea
Aitak Firestonen lan egin zuen eta hango urak izorratu zuela esaten du. Amak ondo zaintzen omen zuen. Aita Urtiakoa zen eta Amerikan denbora asko egindakoa. Aitaren aita hargina zen eta Amerikan elizak-eta egindakoa zen. Elkarrizketa egiten ari diren etxea ere aititak egina da.
Eraikuntza lanetan
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Artzain lanak utzi zituenean Boisera joan zen eta 5 urte egin zituen eraikuntza lanetan. Gero urte batzuetan Kalifornia eta Alaskan ere ibili zen. Eraikuntza handiak egiten zituzten, etxebizitzarik ez. Peoi hasi zen baina denetik egiten zuten gero. Erabiltzen zituzten materialak.
Boiseko Valencia Hotelean bizitzen
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Eraikuntzan apur bat diru gehiago irabazten zuen, artzain gisa baino. Boiseko Valencia Hotelean egon zen bizitzen orduan. Behealdean zeukan jangelan jaten zuten beraiek, merkeagoa zen goiko pisuko jatetxea baino. Sukaldaria euskalduna zen.
Aulestiko bi anaiaren lana Australian
Alejandro Antxustegi Asumendi (1931) Amoroto
Aulestiko bi anaiak Australian egiten zuten lan gogorra. Bakoitza kamioi batekin ibiltzen ziren basoan, pinutan. Zerrategi bat errentan hartuta zuten eta trenbideetarako trabesak egiten zituzten gero. Beraiek ez ziren asko joaten herri hartara, bestela irabazitako dirua gastatzeko arriskua zegoela dio.
Lesaka
1977an arrantxoa utzi eta diputazioan hasi zen lanean, bideak konpontzen. Elurra garbitzea ere tokatzen zen. Erretiratu arte ibili zen lan horretan.