Artzainak eta kanperoak diasporan

Lan-baldintzak, lan motak, "karrokanpo"ko eta "tent"eko bizimodua, txakurrak, arriskuak, piztiak, ehiza, jatekoa eta edaria, arropa, lo-lekuak, ardi-lanak, albaitari-lanak, triskilatzea, bakardadea, soldata, herrira joandakoan egiten zutena, lertxun-marrak, komunikazioa

  • Ameriketako artzainen arropa eta "karro-kotxea"

    Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata

    Praka bakeroak janzten zituzten. Oinetakoak oso onak izaten zirela dio. Idahon hotz handia egiten zuela dio eta Kalifornian, ostera, epel. "Karro-kotxea" zelakoa zen kontatzen du.

  • Bildotsak zenbatu eta pisatu

    Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata

    Kalifornian uzta handia izaten zen. Otsailaren bukaeran jakiten zuten zenbat bildots lortu zituzten. Mexikarrak arduratzen ziren ardiei ilea mozten. Bildotsak kanpora saltzen zituzten. Lehenengo pisatu egiten zituzten, denak batera, kamioia bera pisatuta.

  • Ameriketan artzain, diru asko denbora gutxian

    Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata

    Ameriketan artzain egonda, soldata hirurehun dolarrekoa izan zuten hasieran. Diru asko egiten zuten denbora gutxian. Bost urte egin zituen han.

  • Hartzak, pumak eta koioteak, Ameriketako artzainen etsai

    Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata

    Hartzak eta pumak ("cougar" ingelesez) ziren piztiarik txarrenak. Hartzak hildako ardia edo bildotsa jan egiten du. Koioteak hil bai baina jan ez ditu egiten. Gatz asko behar izaten dute ardiek han.

  • Pumak arriskutsuak ziren Ameriketan

    Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata

    Pumak ("cougar" ingelesez) zuhaitzetan gora joanda ibiltzen ziren. Tiroa jo eta zaurituz gero, artzainari egiten zieten eraso.

  • Kriskitin-sugea Ameriketan

    Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata

    Saien antzeko hegaztiek ez zieten erasotzen bildotsei. Kriskitin-sugeak beldurra ematen zion; zaldiak hots hori entzuten bazuen, geratu egiten zen.

  • Mendiko artzainen lana Ameriketan

    Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata

    Ameriketan lankide izan zituen guztiak hilda daudela dio. Mendian lan egiteko, egoten jakitea garrantzitsua dela esaten du. Lana zelakoa den azaltzen du.

  • Ameriketako ardiak eta hango gaixotasunak

    Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata

    Ameriketako ardi klaseak deskribatzen ditu. Ardiari jatekoa aldatzerakoan, zelaiz aldatzerakoan, kontu handia izan behar izaten zutela dio, bestela puztu eta hil egiten zirelako.

  • Tabernan eta erromerian neskekin Ameriketan

    Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata

    Tabernara joaten ziren, arrantxoan zeudenean. Neskekin hantxe batzen ziren eta neska-laguna ere izan zuen. Oñatin Ameriketan ibilitakoak batzen ziren eta neska-laguna bisitan joan zitzaion lantegira.

  • Bildotsek bizirauteko moduak

    Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata

    Artaldean izaten zituzten arazoak kontatzen ditu. Bildotsak ardiz zelan aldatzen zituzten azaltzen du.

  • Rafael Lizasoain Artzain ibili zenean, txakurra eta nagusia laguntzaile

    Rafael Lizasoain Adansa (1946) Baztan

    Ardiek eta bildotsek korralean lo egiten zuten neguan. Udan erakutsi egiten zieten ardiei geldi lo egiten. Txakurrak beharrezkoak ziren. Nagusiak egunero ardiendako ura ekartzen zion.

  • Rafael Lizasoain "Euskal Artzainak Ameriketan" elkartea

    Rafael Lizasoain Adansa (1946) Baztan

    "Euskal Artzainak Ameriketan" izeneko elkartearen funtsa azaltzen du. Elkartu eta bizipenak konpartitzeko baliagarri zaiela dio.

  • Gregorio Larranaga 2.000 metroko mendietan

    Gregorio Larrañaga Mandiola (1943) Markina-Xemein

    Elkora (Nevada, AEB) joan zen artzain lanetara. Mendi handiak ditu Nevadak, 2000 metrokoak. San Migeletan menditik jaitsi behar izaten ziren segurtasuna tarteko. Gidabaimena atera gura zuela eta Idahora joan zen. Paraje hura oso ederra zela dio.

  • Javier Urkiola Kanpero lanetan

    Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Wilson konpañiara joan zen, Hammett herrira (Idaho). Kanpero lanetan jardun zuen, artzainei laguntzen. Denak euskaldunak ziren, bizkaitarrak gehienak. Mendian bi gizonek elkarrekin bizi behar zuten eta garrantzitsua zen ondo konpontzea. Denbora-pasarako tarte askorik ez zen izaten. Egunero joaten zitzaien "mayordomoa" edo "trokeroa" (kamioi gidaria) elikagaiak eramatera. Ardi guztiei ura eman behar zitzaien egunero. Gero hiru gizonek Javierrek prestatutakoa elkarrekin bazkaltzen zuten. Babarrunak zakuetan edukitzen zituzten, barazkiak latetan. Ogia egiten ere ikasi zuen. Nola egiten zuen azaltzen du.

  • Javier Urkiola Euskaldunen hotelak artzainez beteta

    Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Euskaldunen hotelak zeuden eta artzainak izaten ziren bezeroak. Hoteletan debekatuta zegoen emakumeak sartzea. Bera Ameriketara joan zenean dena ardiz beteta zegoen; orain, aldiz, dena behiak dira. Euskal artzainek ospe ona zuten.

  • Javier Urkiola Azken euskal artzainak

    Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Gaur egun ez da joaten artzainik Ameriketara; bere garaian joan ziren azkenetarikoak. 700 dolar ordaintzen zieten hilean. Urte osoa mendian ardiak zaintzen egonda aurreztu egiten zuten. Mediku-asegurua konpainiak ordaintzen zuen. Gaur egun norberak ordaindu behar du.

  • Javier Urkiola Artzain batzuk 20 urtez Ameriketan

    Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Artzain batzuk 20 urte eman zituzten han lanean. Erretiratutakoan batzuk Euskal Herrira bueltatu ziren, baina asko bertan hil ere bai. Askok ez zeukaten hilkutxa ordaintzeko dirurik ere, eta bertako familiek laguntzen zuten hileta antolatzen.

  • Javier Urkiola Euskal Herritik andregaiarekin bueltatu

    Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Garai batean artzain asko zeuden Ameriketan. Askotan emazteak ere arrantxoan lan egiten zuen, etxeko lanetan. Batzuek Euskal Herrian topatzen zuten andregaia eta gero Estatu Batuetara elkarrekin itzuli. Ezkondu, etxea erosi eta herrian topatzen zuten beste lan bat, ardiena utziz. Baina askotan bikote arazoak ere izaten ziren.

  • Javier Urkiola Artzainen emazteentzat bizimodu zaila

    Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Artzain euskaldunekin Ameriketara joan ziren emakumeentzat ez zen bizimodu erraza. Hizkuntza ez zuten ezagutzen; edonora joateko kotxea behar zen; umeak... Sasoi hartan gidabaimena azterketarik egin gabe ematen zuten. Berari horrelaxe eman zion polizien buruak, Javierren ugazaba ezaguna zuelako.

  • Dolores Etxebarria New Yorketik Idahora kotxez osabarekin

    Maria Dolores Etxebarria Aranburu (1937) Aulesti

    Aita lanean zegoenez, amaren neba joan zitzaien New Yorkera bila eta kotxez egin zuten handik Parmarako (Idaho) bidea. 10 egun behar izan zituzten. Amak eta Doloresek bidean ikusten zituzten etxetxoak oiloentzako etxeak zirela uste zuten. Osabaren etxean bizi izan ziren. Aitak ardiekin lan egin zuen hasieran, baina berehala azukre lantegi batean hasi zen, Oregonen.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza