Euskaldunak diasporan

Diasporako euskaldunen erreferentziak, euskal taberna, jatetxe edo hotelak, euskaldunen negozioak

  • Feliza Izagirre Aita zesta puntako eskutakoak egitera Mexikora

    Felixa Izagirre Agirregabiria (1929) Astigarraga

    Aita "xexteroa" zen eta lanera joan zen Mexikora, zesta puntako zestoak egitera. Aita hil zenean osaba gelditu zen han eta gero bere anaia ere hara joan zen.

  • Juan Arrieta Aitari tiroa jaurti ziotenekoa

    Juan Arrieta Martinez (1924) Markina-Xemein

    Behin, aita ardizain zegoela, norbaitek tiroa jaurti eta zauritu egin zuten. Beste euskaldun bat joan zitzaion laguntzera, gero Juanen aitaginarreba izango zena, hain zuzen ere.

  • Bitorio Sasiain Boiseko bizimodua

    Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo

    Boisen bera kanperoarekin egoten zen. Berak, artzaina zenez, ardien kargua zuen eta kanperoak jatekoa prestatu, karrokanpoa antolatu... Ugazaba suitzarra izan zen, oso ondo konpontzen zen berarekin bere lana ondo egiten zuen-eta. Kanpero barik zegoenean, txakurrekin ere berba egiten zuen bakardadeak jota. Boisen zegoela, ez zen ezertarako herrira bajatzen, urtean 15 eguneko baimena izaten zuten, baina herrian diru asko gastatzen zen. Mendiko goiko partean kanpin-dendetan egoten ziren eta behealdean karrokanpoan. Boisen berarekin kanpero egon zena gernikarra zen, Faustino Olea.

  • Bitorio Sasiain Boiseko mendietako jatekoak

    Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo

    Egunean hiru bider jaten zuen okela, eta lodituta bueltatu zen etxera. Arraina ere ugari jaten zuten, errekan arrantzatzen zituzten-eta. Erriflearekin oiloak harrapatzen zituzten. Kontuz ehizatu behar ziren oiloak, basozainak zeudelako. Aulestiar bati 50 dolarreko isuna jarri zioten.

  • Carlos Urriolabeitia Boisen sukaldari eta kanpero

    Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika

    Carlos Ameriketara, Boisera, joan zen lanera. Artzainaren ondoan sukaldari lanetan aritzen zen martitik Gabonak arte. Artzaina bere auzoko baten lehengusua zen, bolibartarra. Sukaldari lana ere gogorra zen.

  • Carlos Urriolabeitia Martitik Gabonak arte ardi artean Boisen

    Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika

    Ezkondu eta semeak jaio ostean joan zen Ameriketara lanera. Ibarruriko beste batzuk ere bazeuden han eta haien bitartez joan zen. Hiru urteko kontratuarekin joan zen. Martian hasi eta Gabonak arte mendian egon behar izaten ziren bi gizon; ezinbestekoa zen ondo konpontzea. Zaldiak, mandemea eta kanpadenda izaten zuten bertan 3.000-4.000 ardi eta bildotsekin batera. Bakoitzak arma bat izaten zuen eskura.

  • jazinto basterretxea Boisen funtzionario euskaldunarekin etxean moduan

    Jazinto Basterretxea Zuberogoitia (1930) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Behin Boisera joan zen paper kontu batengatik. Han funtzionario euskaldun batek hartu zuen. Etxean bezala sentitu zen. Gero ere bisitatu izan zuten eta beti ondo hartuak izan ziren.

  • Jose Antonio Luzar Zerrategian euskaldunik ez

    Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti

    Euskal Herritik bueltan Boisen jarri zen bizitzen euskaldun batzuek zuten Valentzia hotelean. Zerrategi batean lan egin zuen Emmett hirian baina azkar utzi zuen, euskaldunik ez zegoelako eta lana ez zitzaiolako gustatzen. Urtegian lanean egon zenean, bazegoen beste aulestiar bat ere.

  • Jose Antonio Luzar Kamioilari lanak Boisen

    Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti

    Zerrategiko lana utzi eta kamioiarekin alpapa garraiatzen hasi zen Jose Antonio. Garraio-enpresaren jabea aurretik ezagutu zuen euskaldun bat zen. Bertan lanean egon zen bitartean, Valentzia hotelean bizi zen. Soldadu bezala joateko deitu zioten arte egon zen bertan lanean.

  • mixel sainte-marie Artzain euskaldun asko, Hegoaldeko zein Iparraldeko

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    Artzain euskaldun anitz, erdiak inguru Iparraldekoak eta beste erdiak Hegoaldekoak. Euskaldun asko ezagutu zuen. Autoa izan zuen, eta asko ibiltzen zen batera eta bestera. Sarri elkartzen ziren lau lagun musean jokatzeko.

  • mixel sainte-marie Aldudetar dirudun batekin izandako harremana

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    Aldudetar asko ezagutu zuen han. Sunbillar zenbait ere bai. Behin trenez Elkora zihoala, aldudetar batekin egin zuen topo eta lana bilatuko ziola agindu zion. Ondasun handiak zituen gizona zen, eta biziki xarmanta. Ez zen geratu, baina harrezkero, bakantzak zituenean, haren etxera (hotelera) joaten zen bi-hiru egun igarotzera.

  • mixel sainte-marie Ameriketara artzain joanaren urrikirik (damurik) ez

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    Banka, Aldude, Urepel... eskualdetik jende gehiago joaten zen artzain Landibarre ingurutik baino. Landibarretik hiru ezagutu ditu Mixelek. Ez du Ameriketara artzain joanaren damurik. Harrezkero ez da hegazkinez ibili. Trena nahiago du bidaiatzeko. Badira artzainak biziki sufritu zutenak, baina bera gustura egon zen. Lehenago morroi eta soldadu egona zen, "kanpoko salda anitz hartua".

  • Marcelina Lecea Anai-arreben arteko lan-banaketa

    Marcelina Lecea Iparragirre (1940) Berastegi

    Ardiak eskuz jezten zituzten anai-arrebek. Senide bakoitzak zer bizimodu hartu zuen kontatzen du.

  • `Droget´

    Joseba Gotzon Idigoras Arzuaga (1923) Ermua

    `Droget´ gizon ona, nahiz eta andrearentzako txarra. Bohemioa. Pilotaria, Logroñora joan zen partidua jokatzera eta handik hamar urtera agertu zen Ermuan. Mexikon ibili zen Pancho Villarekin. `Droget´en historia.

  • anjel elizalde Aita Ameriketan ibilia

    Anjel Elizalde Elizalde (1922) Donostia

    Bere ama Altzako Akular baserrikoa zen. Aita Pasaiakoa zen, baina Ameriketan ibilia. Ezkontzeko etorri zenean, geldiarazi egin zuten gurasoek. Lau urterekin aitona-amonekin bizitzera joan zen, Altzara. Hiru senide dira.

  • Droget "El Vasquito"

    Joseba Gotzon Idigoras Arzuaga (1923) Ermua

    `Droget´ berriz itzuli zen Mexikora. "Balientea" eta "salaua". Gizon ona, mundu guztiari laguntzen ziona. Ez daki nola egin zituen diruak. Droget "El Vasquito" esaten zioten.

  • Julio Onaindia Argentinako Landeta herria aititak sortua

    Julio Onaindia Landeta (1924) Gernika-Lumo

    Aitita ez zuen ezagutu, 1893an hil zen eta. Kontatu izan diotenez, Bilbotik Txilera joan zen aitita anai eta arreba banarekin. 105 eguneko bidaia egin ei zuten belaontzi batean. Argentinan lurrak eman zizkioten, produkzioren bat jartzeko baldintzarekin. Ganadutegia ipini zuen. Eraikinak egin eta beharginak hartzen hasi zen. Santa Fetik Rosariora bidean, geltokiari Landeta izena jarri zion. Handik sortu zen Landeta izeneko herria, 3.000 biztanle inguru dituena.

  • Luzina Arriola Ingalaterrara neskame

    Luzina Arriola Zabalia (1925) Gernika-Lumo

    Bere izeko bat egon zen Ingalaterran eta haren bitartez joan zen hara lanera. Bost urtez egon zen lanean larru-fabrika bateko ugazaben etxean. Handik, Mendatako neska batek prooposatuta, beste familia batengana joan zen lanera.

  • Juan Padilla Gerra aurretik Ameriketatik bidalitako irratia

    Juan Padilla Arruabarrena (1924) Otxandio

    Bere osaba bat Kubara joan zen eta arropak saltzen aritu zen bertan. Dirua egin zuenean, Estatu batuetara joan zen eta likore fabrika bat sortu zuen. Diru asko egin zuen eta hark bidali zien lehenengo irratia gerra aurretik.

  • Maiana Ager Senideak Parisen eta Oloroen

    Maiana Ager Mitikile-Larrori-Mendibile

    Parisera jende asko joaten zen lehen bizitzera. Ahizpa eta beste hainbat senide ditu Parisen. Oluen (Oloron) ere badu familia. Familia horrek beti euskaraz egiten du, baita han jaiotako ilobak ere.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza