Argentinako Landeta herria aititak sortua

Argentinako Landeta herria aititak sortua <p>Aitita ez zuen ezagutu, 1893an hil zen eta. Kontatu izan diotenez, Bilbotik Txilera joan zen aitita anai eta arreba banarekin. 105 eguneko bidaia egin ei zuten belaontzi batean. Argentinan lurrak eman zizkioten, produkzioren bat jartzeko baldintzarekin. Ganadutegia ipini zuen. Eraikinak egin eta beharginak hartzen hasi zen. Santa Fetik Rosariora bidean, geltokiari Landeta izena jarri zion. Handik sortu zen Landeta izeneko herria, 3.000 biztanle inguru dituena.</p>

Hizlaria(k): Julio Onaindia Landeta (1924)
Herria: Gernika-Lumo (Bizkaia)

Aitita ez zuen ezagutu, 1893an hil zen eta. Kontatu izan diotenez, Bilbotik Txilera joan zen aitita anai eta arreba banarekin. 105 eguneko bidaia egin ei zuten belaontzi batean. Argentinan lurrak eman zizkioten, produkzioren bat jartzeko baldintzarekin. Ganadutegia ipini zuen. Eraikinak egin eta beharginak hartzen hasi zen. Santa Fetik Rosariora bidean, geltokiari Landeta izena jarri zion. Handik sortu zen Landeta izeneko herria, 3.000 biztanle inguru dituena.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza