Diasporako euskaldunen erreferentziak, euskal taberna, jatetxe edo hotelak, euskaldunen negozioak
Joseba Beobide Arburua (1937) Zumaia
Saint Pierre-n ba omen zen iparraldeko gizon euskaldun bat, baina bera joan zenerako jada hila zen. Hala ere euskal kutsua nabari zen; esaterako, euskal festa ospatzen zuten urtero. Euskal festa horietako batean pilotan txapeldun geratu zen bera. Bazegoen euskal sentimendu bat.
Aitona, artzain ibilia Ameriketan
Jose Luis Pagoaga Soraluze (1943) Mutriku
Jose Luisen aitona harrobian ibili zen lanean, eta, harrobian lanak behera egin zuenean, Ameriketara joan zen artzain. Ordurako ezkonduta zegoen, eta lau seme-alaba zituen. Bederatzi urte egin zituen Ameriketan. Pagoaga familiako senide mordoa joan omen zen Ameriketara.
Txomin Ibarluzea Garro (1929) Etxebarria
Anaiak joan ziren sasoia baino lehenago jende asko joan zen Argentinara bizimodua ateratzera; ganadua, esnea, laboreak... ziren diru-iturriak. Aitaren hiru arreba ere joan ziren; gazteenak 15 urte izango zituen. Errezatzen ba omen zekiten, baina eskolara joan gabeak ziren. Gutun bidez egoten ziren harremanetan.
Ameriketara artzain
Anastasio Beaskoetxea Egiarte (1925) Mendata
Ameriketako Estatu Batuetara joan zen artzain. Idahora joan zen; bost hilabete egin zituen ugazaba euskaldun batekin, baina oso gogorra egiten zitzaion hango bizimodua; artzainen elkartearen bitartez aldatu zen Coloradora, baina han ere ez zen egokitu ondo.
Lau osaba Ameriketan
Julian Azkarraga Fuldain (1928) Elgeta
Julianen ama Galarraga baserrikoa zen. Aita bertara ezkondu eta haren lau anaia Ameriketara joan ziren, Buenos Aires ingurura. Bisitan etorri ziren hiru, baina beraiek ere bisitan egon izan zirela kontatzen du.
Ipar Ameriketara abiatzea 1951ko martxoan
Jean-Pierre Erreca (1931) Urepele
Garai hartan, lagun asko bazituen Ameriketara joan zirenak. Bera Bakersfield-en zuen osaba batengana abiatu zen, Kaliforniara. Honek pagatu zion bidaia.
Ameriketako artzainen bizimoduaz entzundakoa
Juan Aiesta Urkiri (1893) Bedia
Ameriketan milaka ardi izaten zituztela dio eta hala egiten zutela dirua. Ameriketako artzainen bizimoduaz entzundakoak kontatzen ditu. Familiako batzuen joan-etorria azaltzen du.
Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata
Australiara edo Ameriketara jende asko joan zen Mendatatik eta inguruko herrietatik. Batzuk bueltatu ziren eta beste batzuk ez. Han egonda, hemen nahi izaten dela dio, eta hemen egonda, han.
Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata
Ugazaba Pete Zenarruza izan zuen. Hamazazpi lagun ziren lanean, denak Mendata ingurukoak. Etxean moduan egon zirela dio. Hamabi mila ardi zeuzkaten. Nondik nora ibiltzen ziren kontatzen du.
Aita Australian lanean eta Panaman kontsul
Angelita Osoro Urresti (1953) Mutriku
Aita gaztetan Australiara joan zen lanera. Diru asko egin zuen baina bizimodu gogorra izan zuen. Gerra hastean, soldadu izateko deitu zuten, baina ez zenez itzuli, iheslaritzat jo zuten. Panamara joan zen eta kontsul izendatu zuten.
Osaba Domingok anaia bi eta lau arreba eraman Errigoititik Ameriketara
Julita Iturri Arrien (1924) Errigoiti
Osaba Domingok anaia bi eta lau arreba eraman zituen gazte-gaztetatik Errigoititik Ameriketara. Anaiak: Antonio (Jullitaren aita) eta Gregorio, Gazte ezizenez esaten ziotena. Eta arrebak: Fermina, Gabriela, Eustakia eta Liboria. Liboria gaztetan hil zen Ameriketan bertan, ezkongabe, gaixorik zegoen eta moja joan gura izan ei zuen. Beste arreba guztiak euskaldunekin ezkondu ziren Ameriketan bertan.
Pedro Armendariz Imaz (1925) Ordizia
Pedroren familiarteko ugari Argentinan bizi dira. Harako bidaia nola eta zergatik egin zuten azaltzen du.
Osaba Australian eta izeba Venezuelan
Jesus Mari Arriaga Kortabitarte (1958) Gizaburuaga
Osaba bat Australiara joan zen lanera eta beste izeba bat Venezuelara.
Venezuelara eta Austrialiara lanera joandako senideak
Gotzone Arostegi Bengoetxea (1961) Gizaburuaga
Osaba eta izeba batzuk Venezuelara eta Australiara joan ziren lanera. Aitonaren anaia batzuk ere Ameriketara joan ziren lanera. Haien ondorengoak bisitan egon izan dira Euskal Herrian.
Belarra garraiatzen Gooding-en
Jose Martin Elexpuru Larrinaga (1939) Aulesti
1974an Gooding-era joan zen lanera eta hango taberna batean ezagutu zuen bere emaztea izango zena. Jose Antonio Luzarrekin batera hasi zen lanean: belarra erosi, garraiatu eta saldu egiten zuten, abereentzat.
Bi anaia ere Ameriketan
Jose Martin Elexpuru Larrinaga (1939) Aulesti
Bera joan eta gero beste bi anaia ere Ameriketara joan ziren eta bertan bizi dira. Aurretik, osaba bat zuten. Berarekin artzain ibili zen Garateren bitartez joan zen bera; bizikletan elkarrekin ibiltzen zirelako ezagutzen zuen.
San Frantziskon iparraldekoak eta baztandarrak nagusi
Jean Flescher (1963) Diaspora
San Frantziskon euskal asko egon dira, batez ere Iparraldekoak eta Baztan ingurukoak. Hauek euskal etxean biltzeko ohitura izan dute beti. Bizkaitar batzuk ere bazeuden eta "Des Alpes" ostatuan biltzeko ohitura zuten, hango jabea Bermeokoa zelako. Bizkaitarren eta nafarren/iparraldekoen artean batzuetan komunikazioa zaila zen, euskalkia zela eta. Orduan ez ziren euskarazko klaseak egoten.
Sierra Motela 28 urtez izan zuten
Anita Zubillaga (1952) Diaspora
Gardnervillen hiru motel daude gaur egun eta Mindenen kasinoa. Sierra Motela izan zuten 28 urtez eta 2005ean koinatari pasa zioten. Hauek Elkon zeukaten Star hotela.
Wool Growers euskal hotela Los Bañosen
Genevieve Oronoz (1925) Baigorri
Arrantxoan lan egin ondoren, Los Bañosen zegoen Wool Growers euskal hotela eta kantina hartu zuten. Hamar urtez ibili ziren bertan lanean.
Bakersfieldeko Wool Growers
Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan
Chateau Basque itxi zutenean Wool Growerseko kantinan hasi zen lanean eta bertan jarraitzen du. Baigorriko Maitiatarrek ireki zuten negozioa 1954an. Bi jangela eta bi taberna daude. Menua aldatzen joan da baina beti egon da jateko asko.