Euskaldunak diasporan

Diasporako euskaldunen erreferentziak, euskal taberna, jatetxe edo hotelak, euskaldunen negozioak

  • Patxi Garate Anaia Ameriketara artzain

    Patxi Garate Garate (1937) Otxandio

    Aita ez zen oso kontalaria baina amandrea bai. Suaren inguruan arto zuritzen nola egiten zuten gogoratzen du. Amandreak zioen Ameriketan ere txakurrak ortozik ibiltzen zirela, baina hala ere Patxiren anaia bat hara joan zen artzain, eta amandrearen neba biren barri jakin zuen bertan.

  • Argentinako ahaideak

    Pedro Nazabal Goñi (1936) Etxarri Aranatz

    Garai batean bazituzten ahaide batzuk Argentinan, bere amonaren aldetik. Orduan, jende asko joan zen Ameriketara.

  • 1560 Ahizpa Ameriketara

    Mariasun Elosegi Kortadi (1925) Donostia

    Mariasunen ahizpa "pantalonera" (prakagina) zen, eta harekin hasi zen lanean etxean. Gero, ahizpa Ameriketara joan zen lanera. Donostiako apaiz baten bidez 10 lagun joan ziren Ameriketara; aukera izanagatik, Mariasunek ez zuen joan nahi. Etxean laguntzen garatu zen.

  • Josebe Ibaibarriaga Ameriketara joandako lehenengo artzainak

    Josebe Ibaibarriaga Sarrionandia (1936), Mila Ibaibarriaga Sarrionandia (1930) Amorebieta-Etxano

    Ameriketatik bidaltzen zieten arropa, bertan euren izeko zegoen eta. Euren osabaren aita Euskal Herritik joandako lehenengotariko artzaina izan zen: Jose Ugarriza, 'Sendotxu'. Gero, hotela eduki zuten bertan.

  • Rafael Lizasoain Euskaldunak Ameriketan

    Rafael Lizasoain Adansa (1946) Baztan

    XIX. mendean joan ziren lehenengo baztandarrak Ameriketara artzain. Argentinara urre bila joandako euskaldunak ere izan ziren. Euskaldunen negozioak Ameriketan.

  • Gregorio Larranaga Elkon ezagutu zuen ikurrina

    Gregorio Larrañaga Mandiola (1943) Markina-Xemein

    Soldadutza egin ostean joan zen Ameriketara. Elkora (Nevada, AEB) heldu zenean, elurra zegoen mendian eta astebete pasatu behar izan zuen Star hotelean. Ezagunak, baita Larruskainekoak ere, topatu zituen bertan. Ikurrina ere bertan ezagutu zuen. Bigarren Euskal Herria dela hura dio, giroa guztiz euskalduna zen.

  • Javier Urkiola "Dolarren bila" Ameriketara

    Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Bost osaba joan ziren Ameriketara, amaren anaia guztiak. Javier joan orduko itzuliak ziren handik. Osaba batek esan zion Ameriketan lana zegoela eta Euskal Herriko egoera eskasa zela eta, 1984an joatea erabaki zuen, "dolarren bila". Beharrezko guztia eman zioten: pasaportea, paperak... Bilbotik Madrilera, handik Denverrera eta gero Boisera egin zuen bidaia. Aireportura harrera egitera joan zitzaizkien itzultzaileekin (Espe eta Henry Alegria). Espek irratsaio bat egiten zuen euskaraz.

  • Javier Urkiola Ureztatzaile lanak

    Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Ez zen askorik joan ardiekin mendira. Bigarren urtean arrantxoan geratu zen lanean. Ureztatze lanak egiten zituen. Orain automatiko egiten da baina orduan egunero hiru ureztatzaile behar ziren. Bost gizon egoten ziren arrantxoan lanean. Julio Zabalaren emazteak, Maria Luisak, egiten zituen etxeko lanak. Langile bakoitzak bere etxea zeukan lotarako.

  • Javier Urkiola Euskaldunen hotelak artzainez beteta

    Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Euskaldunen hotelak zeuden eta artzainak izaten ziren bezeroak. Hoteletan debekatuta zegoen emakumeak sartzea. Bera Ameriketara joan zenean dena ardiz beteta zegoen; orain, aldiz, dena behiak dira. Euskal artzainek ospe ona zuten.

  • Dolores Etxebarria 1952an Ameriketara; ez zuen joan nahi

    Maria Dolores Etxebarria Aranburu (1937) Aulesti

    Aita gaztetan Ameriketan egon zen eta beti zuen gogoan hara itzultzea. Amaren neba bat bertan bizi zen eta hark proposatuta joan zen aita 1951n. Beraiek 1952an joan ziren, justu berak 15 urte bete zituen egunean. Doloresek ez zuen joan nahi eta 18 urte betetakoan Euskal Herrira itzuliko zela esaten zuen, baina pentsaera aldatu zitzaion gero. New Yorken bizi ziren batzuek amari Idahori buruz esan ziotena.

  • Jose Martin Elexpuru Ameriketara bidaia

    Jose Martin Elexpuru Larrinaga (1939) Aulesti

    1964an Ameriketara joan zen. Bidaiaren nondik norakoak. "Ispaster" taxilaria zuen zain aireportuan.

  • Jose Martin Elexpuru Garate artzainarekin kanpero lanetan

    Jose Martin Elexpuru Larrinaga (1939) Aulesti

    Ameriketara joan zenean, Garate taxilaria zuen zain aireportuan, Boisera eramateko. Letamendi hotelean egon zen hiru egunean. Gero mendira, hiru zaldi eta hiru mandorekin. Bitor Garate artzain eta bera kanpero. Zer lan egiten zituen.

  • Jose Martin Elexpuru Homedaletik Grand View-ra, arrantxora

    Jose Martin Elexpuru Larrinaga (1939) Aulesti

    Artxabal izan zuen ugazaba Homedalen. Han bi urte egin ostean, Grand View-ra joan zen, beste konpainia batekin. Arrantxoan ugazabak agindutako lanak egiten zituen. Langileetako asko euskaldunak ziren.

  • Carlos Onaindia Australian azukre-kanaberak ebakitzen II

    Carlos Onaindia Laka (1946) Amoroto

    Nabarniztar batzuen etxean egon ziren Australian. Goizean goiz irteten ziren azukre-kanaberak ebakitzera. Eguna nola pasatzen zuten. Kontratuan zehaztutakoa amaitu behar egunaren amaierarako; beste langileren bat gehiago sartuz gero, soldata jaisten zitzaien. Beraiek ebakitako kanaberak atzetik etortzen ziren beste batzuek jasotzen zituzten. Azukrea errotan ehotzen zen gero. Punta gaizki ebakiz gero, isuna jartzen zien nagusiak.

  • Carlos Onaindia Australian, kanaberak ebakitzetik traktorea erabiltzera

    Carlos Onaindia Laka (1946) Amoroto

    Lehengusinaren gizona zen Australian hasieran lan egin zuen azukre plantazioko nagusia. Hasieran kanaberak ebakitzen ibili zen, baina gero bere postua mutrikuar bati utzi behar izan zion. Orduan, nagusiari laguntzen hasi zen traktorearekin.

  • Carlos Onaindia Makinek beharginak ordezkatu zituzten plantazioan

    Carlos Onaindia Laka (1946) Amoroto

    Australian, lehengusinaren senarrarenean kanabera ebakitzen ez zuenez lanik, beste plantazio batera joan zen lanera, beste hiru amorotarrekin batera. Han jardun zuen denbora batez, baina gero 70 beharginen lana egiten zuten makinak jarri zituzten eta ia 200 lagun kaleratu zituzten. Beste lan bat bilatu behar gero.

  • Isaac Urtubi Lan gogorra zen kanabara ebakitzea

    Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz

    Australian lan gogorra egiten zuten; bost egunetan egiten zuten lan. Kanabera ebaki, trentxo batean errotara eraman, han apurtu eta azukrea egiten zen. Australian lehenagotik zeuden euskaldunen bitartez joan ziren hara.

  • Isaac Urtubi Australiako janak ez dauka hemengoaren antzik

    Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz

    Ingeles apur bat ikasi zuen, baina ahaztuta dauka. Hotelaren inguruan ez zegoen euskaldunik. Kanabera ebakitzen zuten soroetan euskaldunak eta italiarrak zeuden; horiekin ulertzea ez zen hain zaila. Hotela soroetatik 50-60 kilometrora zegoen; herri horretan dena ingelesez; euskaldun bakarra zegoen, eta harekin elkartzen zen. Kafearen ordez beti tea edaten zen Australian. Jaten, hemengo antzik ere ez. Gabonetan, Australiako hotelean, ahate bat hil zuten eta huraxe jan zuten. Hotelaren jabea eta semea etorri izan dira Nabarnizera; hemen ederto jaten dute.

  • Isaac Urtubi Gereziak Gabonetan Australian

    Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz

    Bizkaiko euskaldun asko zegoen. Batzuk aberastuta zeuden, lehenago joandakoak. Gipuzkoarrak ere bazeuden. Etxeak dotoreak ziren, baina egurrez egindakoak ziren. Euri gutxi egiten du iparraldean; denbora argia eta beroa izaten da. Hemen esaten da "Gabonetan kerixakin pagaukotsut", eta han gereziak daude Gabonetan.

  • Joseba Beobide Saint Pierre et Miquelon-en euskal kutsua

    Joseba Beobide Arburua (1937) Zumaia

    Saint Pierre et Miquelon irlan egon zen. Euskal kutsua zuen bera joan zenean 1963 inguruan. Frontoia ere bazegoen eta goian "Zazpiak bat" jartzen zuen. Euskaldun batek egina omen zen frontoia. Euskaldunak, bretoiak eta normandoak omen ziren bertako bizilagunak. Handik Saint John`s-era joan zen. Guztira 20 urtetik gora egin zituen.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza