Diasporako euskaldunen erreferentziak, euskal taberna, jatetxe edo hotelak, euskaldunen negozioak
Erretiratutako artzainak Valencia Hotelean
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Valencia Hotelean bizi ziren gehienak artzain izandako euskaldunak ziren.
Mus txapelketak
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Euskal Etxean kartetan jokatzen ibiltzen dira, baita inguruko herrietako mus txapelketetan parte hartu ere. Sailkatuak Kaliforniara joaten dira hango euskaldunen kontra jokatzera. Aurten Argentinan izan da munduko txapelketako finala, baina ez ziren klasifikatu. Euskal Herrian ikasi zuen jokatzen.
Euskal Etxeko kide
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Boiseko Euskal Etxeko kidea izan zen. Semea, berriz, lehendakaria izan zen 4 urtez. Askotan ibili zen laguntzen ere. Odolosteak egiten zituzten zentroan.
Euskal Etxean odolosteak egiten
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Boiseko Euskal Etxeko sukaldean ibili izan zen odolosteak egiten. 2.000 inguru egiten zituzten. Nola egiten ziren. Bestela ez da ibili sukaldean lanean; jatea nahiago.
NABOren Elkoko ordezkaria urte askoz
Anita Anakabe (1954) Diaspora
1973an sortu zen NABO eta Anita Elkoko ordezkaria izan da urte askotan. Nola sartu zen kontatzen du. Gaur egun 40 euskal etxe inguruk osatzen du NABO.
Euskarazko toponimia Estatu Batuetan
Anita Anakabe (1954) Diaspora
Euskaldunak Estatu Batuetara aspalditik joan izan dira. Euskarazko toponimia ugari dago.
Euskaldunak aspaldi heldu ziren Ameriketara
Anita Anakabe (1954) Diaspora
Euskaldunak Ameriketara baleak arrantzatu aurretik ere heldu zirela uste du Anitak. Baionatik itsasoratu zen ontzi batzuen kasua kontatzen du. Euskaldunek utzitako aztarnak.
Elkoko euskal hotel, jatetxe eta kasinoak
Anita Anakabe (1954) Diaspora
Bera jaio aurretik euskal ostatu asko zeuden Elkon. Bere gazte garaian 4-5 hotel gogoratzen ditu: Telescopio, Overland, Nevada, Star... Euskal tabernak eta kasinoak ere bazeuden.
Euskaldunen artean ligatzeko aukera Ameriketan
Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai
Arrantxoan lan egiten zuenez, tabernara joateko erraztasuna zuen. Bakersfielden sei euskal taberna edo jatetxe zeuden. Neska euskaldunek sukaldean lan egiten zuten.
Bakersfieldeko euskal ostatuak
Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai
Garai batean Bakersfielden 15 ardi-konpainia egongo ziren. Sei euskal ostatu zeuden: Basque Caffe, Noriega, Maitia, Pyreness, Chateau Basque... Bertan elkartzen zen beste euskal askorekin.
San Frantziskoko "Del Alpes" euskal ostatua I
Jean Goñi (1949) Baigorri
San Frantziskora heldu zenean euskaldun asko zeuden. Euskaldun gehienek baratzetan lan egiten zuten eta Jean ere horrela hasi zen. "Des Alpes" euskal ostatuan bizi zen, Broadway auzoan. Beste euskal ostatu batzuk ere bazeuden: Pyrennes, Hotel España, Hotel Francia... "Del Alpes" ostatuan euskaldunek bakarrik egiten zuten lo eta gehienak artzain moduan ibilitakoak ziren. Nafarrak eta Iparraldekoak elkarrekin ibiltzen ziren eta normalean bizkaitarrak beraien aldetik.
San Frantziskoko "Del Alpes" euskal ostatua II
Jean Goñi (1949) Baigorri
"Des Alpes" ostatuan 100 dolar ordaintzen zituzten eta otordu guztiak barne zituzten. Langile guztiak (bi ez ez ezik) euskaldunak ziren.
San Frantziskoko Tricolor jatetxea
Genevieve Oronoz (1925) Baigorri
Ameriketara heltzean, gogorrena hizkuntza ez jakitea izan zen, baina inguruan beste euskaldun batzuk izatea asko lagundu zion. San Frantziskon jatetxea izan zuten, Tricolor izenekoa (Frantziako banderagatik).
Fresnoko Iturri Hotela eta jatetxea
Genevieve Oronoz (1925) Baigorri
Fresnora bizitzera joan zenean, Iturri Hotel izeneko ostatuan bizi izan ziren. Martzelina izeneko Bankako emakume bat zen haren ugazaba. Jatetxea ere bazuen eta euskal janaria prestatzen zuten.
Dominique eta Robert Laxalt
Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
Robert Laxalten aita oso laguna izan zuen. Gardnervillen ezagutu zuen artzain zebilela. Haien istorioa kontatzen du.
Soldata guztia kasinoan gastatzen zituztenak
Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
Nevadan zegoelarik ez zen inoiz kasinoetara joan. Bazeuden diru guztia gastatzen zuten artzainak eta inoiz Euskal Herrira bueltatu ez zirenak. Gardnervillen lanean ibili zenean, nagusiak urtean behin afaltzera gonbidatzen zituen jatetxean.
Igandero pilotan aritzen zen Ameriketan
Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
Esnetegian lanean ibili zenean bakoitzak bere logela zeukan. Jai egunetan frontoira joaten zen.
Kantinero hogeitabi urtez
Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
Esnetegia saldu zenean, beste arrantxo batean lanean hasi zen belarra mozten. Chinoko euskal zentroko tabernan lan egiteko eskaintza egin zioten eta bertan aritu zen lanean 1962tik 1984ra arte. La Puenteko "Silver Dollar" tabernan ere aritzen zen lanean eta azkenean erosi egin zuen.
Euskal kantinetan edaten ziren trago ezberdinak
Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
Kantinan denetarik edaten zen: whiskey, vodka, pikona... Euskaldunek gehien edaten zutena "hight ball"-a zen, whiskeya ura edo limoiarekin.
Basque Cottage jatetxea
Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
1978an Silver Dollar jatetxea erosi zutenean, Basque Cottage izene jarri zioten eta euskal menua zerbitzatzen zuten. Artistaren bat ere joana zen jatetxera.