Euskaldunak diasporan

Diasporako euskaldunen erreferentziak, euskal taberna, jatetxe edo hotelak, euskaldunen negozioak

  • Pierre Lanathoua Wool Growerseko kantinan 35 urtez lanean

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Bakersfieldera bizitzera joan zirenean emaztea eta bera, Wool Growers jatetxeko kantinan lanean hasi zen eta bertan 35 urtez ibili da. Emazteak ere bertan lan egin zuen. Maitiatarren jatetxea zen.

  • Pierre Lanathoua Euskal jatetxeak Bakersfielden

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Noriega jatetxean euskaldun pilo bat biltzen ziren. Wool Growersen amerikanoak era sarri ibiltzen dira. Pierrek 90. urtebetetzea bertan ospatu zuen.

  • Jose Mari Coscarart Baztandar asko Ameriketan

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Baztango jende asko joan zen Ameriketara lanera. Ameriketan euskaldun gehiago ezagutu ditu Euskal Herrian baino. Ipar Euskal Herriko jende asko ere bazegoen. Bizkaitarrak gehiago ziren Nevada aldean. Sei senidetatik bost Ameriketara joan ziren.

  • Jenny Maitia Gurasoak Bakersfielden ezagutu ziren

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Ama Baigorrikoa zuen eta aita Donazaharrekoa. Ama jaio zenerako aita Ameriketan zegoen dagoeneko bizitzen artzain bezala. Hamalau urtez ibili zen ardiekin. Ama, Ameriketan zituen izebengana joan zen han ikasketak jarraitzeko asmoz. Ameztoi ostatuan lanean hasi zen eta aitak pareko Pyrénées hotelean lan egiten zuen. Ezagutu eta sei hilabetetara ezkondu ziren.

  • Jenny Maitia Bakersfieldeko bost ostatu euskaldunak

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Artzainek oporrak zituztenean Bakersfielden bi aste pasatzen zituzten eta dantzaldiak egoten ziren euskal ostatu guztietan. Tabernaz-taberna ibiltzen ziren eta euskal hoteletan lo egiten zuten. Bost euskal ostatu zeuden orduan, denak gertu: Ameztoi, Basque Cafe, Wool Growers, Noriega, Pyrénees eta

  • Putetxeak eta kasinoak Ameriketan

    Diaspora

    Elyko eta Elkoko euskal hotelak eta dendak. Elyko dendan erosten zituzten arrantxorako elikagaiak, batez ere paketetan eta latetan zetozenak.

  • Euskaldunek pikoia maite zuten

    Diaspora

    Artzaineri aste baterako galon bat alkohol ematen zitzaien. Euskaldunei whiskeya eta pikoia (eod pikona) asko gustatzen zaie.

  • Elyko euskal ostatua eta denda

    Diaspora

    Elyko eta Elkoko euskal hotelak eta dendak. Elyko dendan erosten zituzten arrantxorako elikagaiak, batez ere paketetan eta latetan zetozenak.

  • Anakaberen denda Elkon

    Diaspora

    Elkon dagoen Anakabaren denda laneko arropa eta materialarentzat erreferentzia nagusia izan da betidanik.

  • Bi ahizpa Ameriketan

    Rufina Zugasti Tejeria (1912) Anoeta

    Bi ahizpa bizi ditu Ameriketan ezkonduta, bata Argentinan eta bestea Montevideon. Izugarrizko lur-sailak eta abere ugari dituztela azaltzen du. Necochean (Argentina) ekilorea eta garia ere bai. Euskaldun ugari bizi da bertan eta euskara asko hitz egiten dela dio.

  • Aita gizon argia; Anoetako baserria nola erosi zuten

    Rufina Zugasti Tejeria (1912) Anoeta

    Aita oso argia omen zen, ikasketarik izan ez arren. 15 urterekin guraso gabe geratu zen Alkizako baserrian. Ezkondu eta gerora, feriara joan zen batean, Anoetan baserria ikusi zuen salgai, 22.000 pezetan. Dirurik ez zutenez, osaba bati dirua eskatu eta hala erosi zuten etxea. Aitaren anaia Ameriketara joana zen. Amaren hiru anaia ere hara joan ziren. Hiru ahizpa, berriz, tifusarekin hil zitzaizkion astebetean.

  • 810 Portuburutarrak Ameriketan

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Erramunen osaba bat gelditu zen baserrirako, baina erraina ez zen ongi moldatzen etxekoandrearekin eta alde egin zuten. Gerora Ameriketara joan ziren. Haien ordez, Erramunen aita etorri zen gurasoengana, hau ere Ameriketatik.

  • Zipriano Irigoien Gurasoak erratzuarrak

    Zipriano Irigoien Dualde (1922) Baztan

    Aita-amak Erratzukoak ziren; aita Etxegarai-beheitiko semea eta ama Mamutsen bordakoa. Amaren aita Erratzura joan zen desertore eta Mamutsen bordara ezkondu zen. Ama-eta zortzi anai-arreba ziren, eta erdiak Argentinara joan ziren. Badute harremana.

  • Joana Davant Pariseko Euskal Etxearen sortzea

    Joana Davant (1932) Ürrüstoi-Larrabile

    1951tik 1958ra Joana Parisen egoiten da, ahizpa bat jadanik han du. Ehunka gazte bazoazin Euskal Herritik Parisera : 3 000 garai hartan. Joana oroitzen da Miren Morbieux-ri esker, Euskal Herriko MRJC mogimenduaren sortzaileetariko bat, etnografiaren arduraduna zena Pariseko Gizonaren Museoan, museo honen bisita egin zuela. Joanak kondatzen du ere xeheki, Piarres Xarritonen inguruan eta beste gazte andana batekin, inplikatu zela Pariseko euskaldunek bilgune bat ukan zezaten. Etxea erosteko momentoan, Terrier apezpikuaren bermea lortu zuen. Euskal Herrian, eskeak eta ekitaldiak antolatu ziren dirua biltzeko. Parisen zauden 3 000 euskaldunen gana ere jo zuten laguntza galdez.

  • Jose Mari Sarasua Star hotela euskal artzainen topaleku

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Herrira bajatzen zirenean 10-15 egun pasatzen zituen. Star hotelean egoten zen, bere izeko-osabenean. Starren artzain asko batzen ziren han. Elkon 5.000 bat biztanle zeuden, erdiak euskaldunak. Lesakarrak 50 bat inguru ziren.

  • Jose Mari Sarasua Starreko sukaldaria, Serapio Zabala

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Star hotelean jan eta lo egitea 75 dolar inguru zen hilean, hiru jatordu eta logelaren truke. Busturiako Serapio Zabala zen bertako sukaldaria. Bertsolaria ere bazen Zabala. Jokoa eta edana zen nagusi Nevadan. Euskaldun askok diru guztia gastatu zuten.

  • Jose Antonio Luzar Goodingen geroz eta euskal gutxiago

    Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti

    Gaur egun Goodingen ez dago euskal jatetxe edo tabernarik, baina garai batean bai. Geroz eta euskal gutxiago dago.

  • Elkora iritsiera

    Lesaka

    Hiru eguneko bidaiaren ostean, Elkoko aireportura iritsi zirenean, arrantxoko nagusiaren emaztea zeukaten zain. 'Star Hotel'-era ekarri zituen. Orduan Bernardo Iantzi lesakarrarena eta Jose Juaristi haren bazkidearena zen hotela. 'Anakabe' dendan erosi zituen elurretarako arropak eta ohea. Soldata kobratu zuenean aberatsa sentitu zen. Hilean 225 dolar kobratzen zituen.

  • Emaztea nola ezagutu zuen

    Lesaka

    1966an ezkondu zen eta emaztea arrantxoko sukaldari hartu zuten, nahiz eta oso trebea ez izan. Maria Bajoneta zen haren izena. Gurasoak bizkaitarrak ziren eta bera Elkon jaioa. 'Lee Ostatua' eta denda zituzten eta han ezagutu zuten elkar. Garai batean euskal artzain asko zeuden, baita euskal ostatuak ere. 'Star Hotel'-ean ere neguan artzain asko egoten ziren bertan bizitzen.

  • 'Star Hotel'

    Lesaka

    'Star Hotel' nolakoa zen lehen. 32 gela zituen eta artzainak egoten ziren. Erretiratuak ere hortxe bizi ziren.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza