Diasporara joateko arrazoiak

Diasporara lanera edo ikastera, familian aurretik diasporan egondakoen historia

  • Dolores Etxebarria 1952an Ameriketara; ez zuen joan nahi

    Maria Dolores Etxebarria Aranburu (1937) Aulesti

    Aita gaztetan Ameriketan egon zen eta beti zuen gogoan hara itzultzea. Amaren neba bat bertan bizi zen eta hark proposatuta joan zen aita 1951n. Beraiek 1952an joan ziren, justu berak 15 urte bete zituen egunean. Doloresek ez zuen joan nahi eta 18 urte betetakoan Euskal Herrira itzuliko zela esaten zuen, baina pentsaera aldatu zitzaion gero. New Yorken bizi ziren batzuek amari Idahori buruz esan ziotena.

  • Bittor Larruzea Australiara lanera

    Bittor Larruzea Aranbarri (1928) Mendata

    Ezkondu eta hiru urtera, Australiara joan zen diru bila. Koinatuak zituen han; anaiak eraman zituen berarekin, eraikuntzako lanetan aritzera.

  • Joxe Mari Iraola Kanpora joandako senideak

    Joxe Mari Iraola Zabalo (1920) Anoeta

    Garai batean jendea Ameriketara joaten zen. Amaren ahizpa bat hala joan zen, baina dirurik gabe eta goseak itzuli omen zen. Amaren anaia bakarra Filipinetako gerrara eraman zuten soldadu eta han hil zen.

  • Bego Zubizarreta Mujika Anai-arrebak Argentinara; Begoña baserrian

    Begoña Zubizarreta Mujika (1922) Bergara

    Begoña umea zela, amama, gurasoak eta lau-anai-arreba bizi ziren Oruesagasti baserrian. Ahizpa zaharrena Argentinara joan zen Mundu Gerra sasoian. Handik pare bat urtera anaia joan zen. Anaia gazteena Begoña baino hamar urte gazteagoa zenez, berak lagundu behar izaten zion aitari baserriko lanetan.

  • Venezuelan bi urtez

    Maria Luisa Urrutxua Larrazabal (1922) Sopela

    Ezkondu ostean, Venezuelara joan zen eta urte bi egin zituen, etxea erosteko beste diru egin arte. Pozik bizi izan zen han. Hango ibilerak kontatzen ditu.

  • Ameriketara gazte asko joan zen

    Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata

    Australiara edo Ameriketara jende asko joan zen Mendatatik eta inguruko herrietatik. Batzuk bueltatu ziren eta beste batzuk ez. Han egonda, hemen nahi izaten dela dio, eta hemen egonda, han.

  • Louis Biscaichipy Ameriketara abiatzea 1969an

    Louis Biscaichipy (1920) Ezterenzubi

    Baxenabarreko etxalde askotakoak, goiz edo berant, joan dira Ameriketara. Louis Biscaichipy alargundu denean, 49 urtetan, joan da arrebarengana Kaliforniara, etxaldea eta 6 haur utziz seme zaharrenaren gain (haur gazteenak 9 urte zituela). Han egon da artzain 6 urtez (1975 arte).

  • Louis Biscaichipy Ameriketan irabazi dirua

    Louis Biscaichipy (1920) Ezterenzubi

    Ameriketara joaiteko arrazoietarik bat ekonomikoa zen : lan bat lortzea eta dirua irabaztea. Baxenabarreko etxalde batzu xutik egon dira « Amerikanoen » diru laguntzari esker. Louis Biscaichipy-k ere bere familia lagundu ahal izan du han irabazten zuenarekin. Artzaina, bere mendi ta larretan, gastu handirik egin gabe bizi baitzen.

  • Michel Curutchet Bizia Esterenzubin XX. mendearen lehen zatian

    Michel Curutchet (1936) Ezterenzubi

    1930. hamarkadan, ez zen errex familia baten biziaraztea Baigorri-Garazi aldeko herri menditsuenetan. Ezterenzubi Bidarteko bikote gazteak (gure informantearen burrasoak) Ameriketara joan behar izan zuen 1936an bere bi haur gazteak herrian utzirik. Familia ez da hamar urteren buruan baizik elgarretaratuko eta handik laster etxondoan berriz plantatuko laborantxa-artzaintzaz bizitzeko.

  • Marie-Jeanne Minaberry Emigrazioa Bankan

    Marie-Jeanne Minaberri (1926) Banka

    Ainitz gazte joaiten zen Ameriketara, banabeste bizpairu etxe bakotx. Ameriketatik igorri diruari esker xutik egon dira etxe frango.

  • Dominique Etchegaray Laborantza Domintxinen (1950 hamarkadan)

    Dominique Etxegarai (1930) Domintxaine-Berroeta

    60 bat laborari baziren herrian 1950 hamarkadan, hiruetarik biak etxetiarrak. Nagusi gehienak Donapaleuko familia handiak ziren : mediku, farmazia, enpresa buru. Gerla bururatzearekin, segida zuten etxetiarrek etxaldeak erosi dituzte. Zoritxarrez, etxetiar frango donado gelditu da, neskak Parisera joaten baitziren lanarentzat. 

  • Maitxo Larrañaga Madrilera, osaba-izebei laguntzera

    Matxo Larrañaga Iturbe (1919) Azkoitia

    Izeba bat Madrilen bizi zen ezkonduta. Ez zeukaten umerik eta, izebak ezintasuna zuenez, Maitxo joan zen, laguntzera. Hogeita hamaika urte egin zituen han. Gustura bizi izan zen Madrilen. Etxekoek udaletxe azpian zegoen zentraletik deitzen zioten telefonoz. Trenez egiten zuten Madrilera joan-etorria. Azkoitiar asko joaten ziren euren etxera, bai senideak eta baita senideak ez zirenak ere. Bizilagunekin harreman oso ona zuten eta, artean telebistarik ez zegoenez, tertulia ederrak egiten zituzten.

  • Joxe Mitxeo Ama neskame Iruñean, aita Frantzian

    Joxe Mitxeo Baleztena (1944) Saldias

    Olasoa etxean jaioa da. Labrantza-etxea zen. Ezkongabe zela, ama neskame egon zen Iruñean, Oiartzun etxean; aita, berriz, Frantzian mendian. Aitaren hiru anai Ameriketara joan ziren. Morroi joateko ohitura zegoen, jan alde. Gazura irakin eta gaztanbera egiten zuten. Txerria ere izaten zuten etxeetan.

  • PAulo Okamika Lan faltagatik Ameriketara lanera

    Paulo Okamika Gabiola (1942) Gizaburuaga

    Garai batean ez zegoen guztientzat lanik eta jende asko joaten zen Ameriketara. Bere aitonak bi seme bidali zituen lanera hara. Garai batean, ugazaba batek lur asko zituen. Agarre baserrian zegoen maizterra errenta ordaindu ezin eta beste baserri batera joan zen.

  • Jose Luis Pagoaga Aitona, artzain ibilia Ameriketan

    Jose Luis Pagoaga Soraluze (1943) Mutriku

    Jose Luisen aitona harrobian ibili zen lanean, eta, harrobian lanak behera egin zuenean, Ameriketara joan zen artzain. Ordurako ezkonduta zegoen, eta lau seme-alaba zituen. Bederatzi urte egin zituen Ameriketan. Pagoaga familiako senide mordoa joan omen zen Ameriketara.

  • Manex Lanatua Ameriketara lanera

    Manex Lanatua (1948) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    19 urtetan Ameriketara joan zen sos puxka bat egin asmoz, baina bi urte eta erdi igarota aspertu eta itzuli zen. Familiako asko joan ziren hara.

  • Jose Albiz Artzain Ameriketan

    Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo

    1960an, hogeita hamar urterekin, Ameriketara joan zen, eta 1964an etorri zen bueltan, ezkontzera. Urte berean Ameriketara itzuli zen beste hiru urte eta erdirako. 1968an etxeratu zen. Hemen lan gutxi zegoen eta Ameriketan hiru urte eginda, etxe ona eros zitekeen Gernikan. Berak etxea egin eta lursaila erosi zuen.

  • Tomas Abarrategi Eskola gutxi eta baserrian lan asko

    Tomas Abarrategi Goikoetxea (1947) Berango

    Berangora joan zen eskolara, baina askotan baserriko lanetarako geratzen zen etxean; esate baterako itaurreko aritzeko (idien aurrean). Gau eskolan beste urte bi edo egin zituen eta gero soldadutzara. Itzuli eta fabrikan hasi zen; laster joan zen Ameriketara. Denbora gutxi egon zen han; Euskal Herrira etorri eta eta harakin hasi zen; ia berrogei urtean aritu da horretan.

  • Anastasio Beaskoetxea Brasilera joan zen

    Anastasio Beaskoetxea Egiarte (1925) Mendata

    Euskal Herrian ez zuen dirurik irabazteko modurik eta atzerrira joatea pentsatu zuen. Oso zaila zen mugak zeharkatzea. Gazteren batzuk joaten ziren polizoi. Belarra ebakiz dirua aurreztu zuen, eta paperak ondo eginda, Brasilera joan zen.

  • Carlos Onaindia 1964an anaia eta biak Australiara

    Carlos Onaindia Laka (1946) Amoroto

    1964an, 17 urte zituela, bera eta anaia nagusiagoa Australiara joan ziren, kanaberak mozten lan egitera. Lehengusina eta beste herritar batzuk joanak ziren aurretik eta baita euren anaia nagusiago bat ere. Telefonoz jaso zuten abisua, biharamunean Hendaiara joateko. Tabernan zegoen telefono zentrala. Arropa apur batzuk hartuta abiatu ziren.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza