Diasporara joateko arrazoiak

Diasporara lanera edo ikastera, familian aurretik diasporan egondakoen historia

  • 538 Osaba Californian artzain

    Antonio Iturricastillo Askasibar (1930) Elgeta

    Bere osaba 17 urtean artzain ibili zen Californian. Morroi moduan joan zen, baina bere nagusia edadetua zen eta gerora haren ardiak erosi zituen. Ardi haiek saltzean prezioa igota zegoen eta aberastu egin zen osaba.

  • Jabier Larralde Kalifornian bost urte artzain

    Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan

    Ameriketara joatea erabaki zuen. Legean egin zituen paperak. Bost urte egin zituen Kalifornian artzain. Sekula artzain ibili gabea zen. Gazte aunitz joaten zen orduan, hemen bizimodua oso zail zelako.

  • 974 Argentinara lanera

    Jesusa Lasagabaster Billar (1926) Aretxabaleta

    Argentinan bizi ziren bere bi anaia bisitatzera joan, eta 11 urte pasatu zituen bertan. Beroa lantegiarentzako lanera joan ziren bere anaiak, Aretxabaletako "Arrue Zaharrak" bidalita. Beroa itxi zenean, euren kontu jarraitu zuten, baina ez zitzaien oso ondo joan. Anaietako bat bertan hil zen 48 urte zituela. Bestea 1989. urtean etorri eta urtebete hemen egon eta gero itzuli zen, han hiltzeko. Emaztea eta alaba bat utzi zituen.

  • Julen Madariaga Aitona Txilera bizitzera, soldadutzari ihesi

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Bigarren Gerra Karlistaren ondoren, zergak jasotzeko eskubidea galtzeaz gain, soldadutzara egitera behartu gintuzten euskaldunak. Hori dela eta, aitona Txilera joan zen ez egiteagatik. 36ko gerran Francoren alde egon zen aitona.

  • 1557 Ameriketara joan zen, Txilera

    Jose Migel Mendiburu Burundegi (1934) Donostia

    Transformadoreak egiten ere ibili zen. Garai hartan jende asko joaten zen kanpora lanera, Frantziara eta. Lan txarrenak ematen zizkieten han. Ez zuenez halakorik nahi, Ameriketara joan zen. Zazpi urte egin zituen han. Nolatan joan zen, debalde. Itsasontzi italiar batean joan zen, Bartzelonatik Valparaisora (Txile), literan.

  • 290 Ameriketara lanera

    Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta

    Osaba bat Ameriketara joan zen lanera. Garai batean baserrietatik jende asko kanpora irten behar bizimodua topatzera.

  • Mariano Ziganda Anaia Ameriketara, Afrikako gerrari ihesi

    Mariano Ziganda Ostitz (1910) Odieta

    Anai-arrebetatik gazteena da bera. Berak lau urte zituelarik anaia zaharrena Ameriketara joan zen Afrikako gerrari ihesi. Nola aldatu den mundua harrezkero!

  • Bitorio Sasiain Ameriketan artzain

    Bitorio Sasiain Aiestaran (1929) Bermeo

    Umetan hasi zen aititarekin batera artzain lanetan. Ameriketara joan zen artzain eta 4 urtez egon zen Boisen, mendian. Handik arrebari bidaltzen zion dirua, diru asko irabazten zuen-eta. Berarekin artzain egondako beste artzain batzuen arrebarekin ezkondu zen.

  • Carlos Urriolabeitia Martitik Gabonak arte ardi artean Boisen

    Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika

    Ezkondu eta semeak jaio ostean joan zen Ameriketara lanera. Ibarruriko beste batzuk ere bazeuden han eta haien bitartez joan zen. Hiru urteko kontratuarekin joan zen. Martian hasi eta Gabonak arte mendian egon behar izaten ziren bi gizon; ezinbestekoa zen ondo konpontzea. Zaldiak, mandemea eta kanpadenda izaten zuten bertan 3.000-4.000 ardi eta bildotsekin batera. Bakoitzak arma bat izaten zuen eskura.

  • mixel sainte-marie Ameriketara artzain joateko erabakia hartu soldadutzan

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    Bost anai-arreba ziren, lau mutil eta neska bat. Soldadutzan hartu zuen Ameriketara artzain joateko erabakia. Etxekoen borondatearen kontra joan zen. Geroztik beste bi anaia ere joan ziren.

  • Basilio Urbistondo Urrestillatik kanpora lanera

    Basilio Urbistondo Lasa (1917) Azpeitia

    Urrestillako jendea Azpeitira eta Zestoara joaten zen lanera. 1900 irte inguruan jende asko Ameriketara joan zen lan bila, krisiaren ondorioz. Hala joandako osaba bati buruz hitz egiten du.

  • 1114 Aita, Luis Aranberri; 18. semea izatearen gorabeherak

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Amatiñoren aita, Luis "Koldo" Aranberri, erradikala zen euskara kontuetan. Hizkuntza kontuetan probokatzaile hutsa zen. Aita Elgoibarko Andikao baserrikoa zuen (eta ama Mallabikoa). 18 anai-arreba izan ziren eta Koldo denetan gazteena. Umetan seminariora bidali zuten eta gero Argentinara joan zen lanera, 1925 inguruan, beste pare bat anaiarekin.

  • helene legarto Senarra Nevadan artzain

    Hélène Legarto Jauregiberri (1925) Donibane Lohizune

    Senarraren historia kontatzen du: Armendaritzekoa, 9 haurride ziren. Bat etxean gelditu eta besteak irten egin behar izan zuten, Ameriketara, Parisera eta abar. Senarra eta haren zenbait anai artzain ibili ziren. Barnealdeko (Nafarroa Beherea) jendea zen batik bat Ameriketara joaten zena.

  • Inaki Alkiza Lehenengo lana, bidaia agentzia batean

    Iñaki Alkiza Laskibar (1933) Donostia

    Donostian Artzain Onean egoten zen lehengusuekin. Oporrak ekainetik urria bitarte izaten ziren, luzeak. Lanean 18-19 urterekin hasi zen, Sireica bidaia agentzia batean. Venezuelara eta Argentinara joaten zen jendea, lan bila. Nagusia jeltzalea zen, eta bila joan zitzaion Polizia. Joxeba Elosegi. Gero likore lantegian hasi zen.

  • FELIX ETXEBERRIA Ameriketara artzain joan nahi izan zuen

    Felix Etxeberria Larrañaga (1926) Elgoibar

    Orbea bizikleta lantegian jardun zuen gero. Handik Elgoibarko Sigma lantegira joan zen. Lanbidea ikasteko gogoarekin, Jarbe (Jose Arana eta Rafael Uribe) lantegian hasi zen lanean. Diru gutxi irabazten zuela, eta Ameriketara artzain joaten saiatu zen. Ez zuen lortu.

  • Philippe Dulau Seme gehiena etxean, besteak kanpora

    Philippe Dulau Arüe-Ithorrotze-Olhaibi

    Ama Lohitzunekoa zen, eta aita etxekoa. Seme gehienari ematen zitzaion etxea, eta gainerakoak Ameriketara joaten ziren usu, Argentinara buruz artzain.

  • Juanita Aldanondo Izeba-osabak Ameriketan

    Juanita Aldanondo Garmendia (1928) Astigarraga

    Bere izeba zergatik joan zen Ameriketara azaltzen du. Hara iritsitakoan, portuan jendea egoten omen zen iritsi berriei lana eskaintzeko. Behizain egon ziren izeba eta osaba Ameriketan.

  • Eugenia Olalde Gasteizko ikastetxea

    Eugeni Olalde Goitia (1936) Oñati

    12 urte arte egon zen eskolan, eta gero kolegiora joan zen. Aita hil zen, eta taberna itxi zuten. Aitaren gaixotasuna. Txileko osabek lagundu zieten fakturak ordaintzen. Anaia zaharrenak Txilera eraman zituzten, eta bi gazteenak Gasteizko ikastetxe banatara bidali zituzten. Bost urte egin zituen interna, Sagrado Corazon eskolan. Erdaraz zen dena. Jan eta lo, dena han egiten zuten. "Las vascas" ziren. Noizean behin paseoa egiten zuten Armentiarantz.

  • Bixenta Arregi Arregi Ameriketara zihoazenei despedida, Diortxuenean

    Bixenta Arregi Arregi (1937), Maria Isabel Arregi Arregi (1931), Maria Pilar Arregi Arregi (1943), Juana Beitia Ugarte (1936), Mahai-ingurua Oñatin 2 Oñati

    Armaginak apopilo egon ziren Diortxuenean, araoztarrak. Ameriketara zihoazela eta despedida egin zieten. Urrexolako eta Araozko bezeroak. Haiekin zuten harremana.

  • Carlos Urriolabeitia Idahora artzain lanera

    Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika

    Ezkondu ostean, bi umeak, andrea eta aita etxean utzi eta AEBra, Idahora, joan zen beharrera, artzain legez. Osabak zituen bertan eta, dirua irabazteko aukera zegoenez, hiru bidaia egin zituen AEBra. 10 urte inguru egin zituen guztira. 

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza