Diasporara joateko arrazoiak

Diasporara lanera edo ikastera, familian aurretik diasporan egondakoen historia

  • Michael Bidart 1930ean joan zen aita Ameriketara

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Aita 19 urterekin joan zen Ameriketara (1930ean), bertan zuen Graxiana arreba zaharrenak bidaia ordainduta. Behiak jeizten hasi zen koinatuarekin. Lehenengo urteko soldata arrebari bidaia-saria ordaintzeko erabili zuen eta bigarren urtekoa, hortzak konpontzeko.

  • Michael Bidart Esnetegian lan egiten zuen emakumea

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Jeanette Bicaryrekin ezkonduta dago Mike. Aita euskalduna zen eta 1937an joan zen Ameriketara. Ama amerikar euskalduna zen eta haren aita Bidarraikoa zen. Jeanetten amonaren Ameriketara joan zeneko pasadizoa kontatzen du.

  • Jose Manuel Jaio eta Eugenia Eguen Ameriketan (Elkon) artzain

    Eugenia Eguen Bengoetxea (1936), Jose Manuel Jaio Madariaga (1932) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Soldaduska egin ondoren, lan falta zela eta, Ameriketara joan zen. Hiru urte eta erdi bertan egin, bisitan etorri eta Eugeniarekin hasi zen nobiotan. Artzain bezala ibili zen Elkon. 1992an erretiratu zenean, Eugeniarekin batera joan zen bertara eta hilabete t'erdiz ibili ziren han. Urte batzuk geroago berriz itzuli ziren oporretan. Ez da bizitzeko leku aproposa. Euskaldun ugari zegoen Elkon.

  • Aita artzain ibili zen Ameriketan

    Tomas Uberuaga Urriolabeitia (1957) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Aita Idahon ibili zen artzain lanetan, baserriak ez zuelako nahikoa ematen guztientzat. 10.000 ardi zituen bere kargu eta astean behin ikusten zuen beste pertsona bat. Bigarren semea jaio zenean joan zen Ameriketara. Urte bete ta piku bakarrik iraun zuen bertan.

  • Jose Iraola Aita Ameriketan 20 urtez lanean

    Jose Iraola (1938) Amezketa

    Aita Ameriketan ibili zen lanean 20 urtez. Langabezia handia zegoen hemen. Gerra Zibila bukatuta Amezketara bueltatu eta ezkondu egin zen. Errentan bizi ziren Amezketatik ordubetera oinez zegoen baserri batean. Ez zegoen asfaltozko biderik hara iristeko, baina igandero goizeko 6,30etako mezetara joaten ziren.

  • 361 "Amerikanoen" etxean neskame

    Benita Eizagirre Ibarguren (1909) Zarautz

    "Amerikano" batzuen familian ere egin zuen lan ezkondu baino lehen. Han gustura ibili zen, jende arrunta baitziren. Familia hartako amonak kontatutako pasadizoak gogoratzen ditu. Ameriketara joan zen semeekin, eta gero itzuli egin ziren.

  • Soraluzetik Argentinara; hango hasierako egunak

    Felix Larrañaga Muguruza (1925) Soraluze

    Felix Argentinara iritsi zen 1951ko urtarrilaren 20an. Bakarrik joan zen, baina bertan bazituen bi osaba. Euskal Herrian lana bazegoen arren, gauza berriak ezagutzera joan zen. Bere osabek ganduarekin lan egiten zuten. "Zazpirak bat" Euskal Etxeko bazkide noiz egin zen ondo gogoratzen du. Gaur egun "presidente honorario" dela dio.

  • Joxe mari olazabal Amerikara jodakoak eta Euskal Herrira etorriak

    Jose Mari Olazabal Iñurrita (1928) Andoain

    Andoaingo herrian duela 60-70 urte langabezia handia zegoen, eta pertsona asko Ameriketara joan behar izan ziren. Hala ere, gerra amaitu ondoren lana sortu zen eta Galizia, Extremadura eta Soriatik jende ugari etorri zen.

  • Bizimodu hobearen bila

    Jesus Ormaetxea Arregi (1926) Ermua

    Bere amabitxia eta aitabitxia Argentinara joan ziren Ermutik, bizimodu hobea egiteko asmoz. Artzain joaten zirenak Ipar Amerikara joaten ziren. Bizimodu txarra izaten omen zuten.

  • Joxe Inazio Arrarte Zesta-puntan 17 denboraldiz Ameriketan

    Joxe Inazio Arrarte Gisasola (1944) Ermua

    Zesta-puntan hobetzen hasi zenean Durangora joaten zen jokatzera, bertan frontoi berri bat zegoelako. Han txapelketa bat jokatu zuen eta Mallorcan jokatzeko aukera eman zioten. Bertan urtebete egin zuen, gero soldadutzara joan zen eta handik Estatu Batuetara. Denera 17 denboraldi egin zituen Ameriketan. Joan aurretik ingeles pixka bat ikasi zuen.

  • 1072 Emigrazio-immigrazioa

    Inaxi Retegi Elizegi (1925), Lorentxa Saizar Lopetegi (1927) Oiartzun

    Inaxiren amaren senideek, Ameriketara joan eta gero ere, idazten zioten ahizpari. Han lana aurkitu zuten. Lehen jende asko joaten zen Ameriketara. Orain ere etortzen dira hona.

  • txomin arrambide Ameriketarako emigrazioa

    Txomin Arranbide (1922) Urepele

    Ia etxe guzietan bazen norbait Ameriketara joana. Familiako edota eskolako laguntzak bezalako lege sozialak onartu direlarik gelditu da emigrazioa. Gazteak partitzen ziren, sos puska bat egin, itzuli eta neska gazteekin ezkontzen ziren.

  • Zipriano Irigoien Jende asko joaten zen Ameriketara

    Zipriano Irigoien Dualde (1922) Baztan

    Etxean sobera ziren gehienak Ameriketara joaten ziren. Hemeretzi seme-alaba izan zituen familia batek Erratzun. Aitaren arreba bat ezkondu ondoren Ameriketara joan zen, Buenos Airesera. Haren semea, ordea, Erratzun hezi zuten 19 urte eduki arte. Hark hamaika seme-alaba izan zituen. Ziprianoren gurasoekin harremana mantendu zuten gutun bidez.

  • Zipriano Irigoien Karlistadetatik ihesi Ameriketara

    Zipriano Irigoien Dualde (1922) Baztan

    Ameriketara joan zirenak, hasieran, karlistadetatik ihesi joandakoak izan ziren. Frantziara aurrena eta, ondoren, Buenos Airesera joaten ziren. Mexikora eta Txilera ere joaten ziren.

  • Mahaingurua Villabonan Jende asko joan zen kanpora lanera

    Mahai-ingurua Amasa-Villabonan Amasa-Villabona

    Jende asko joan zen kanpora lanera; batez ere, Ameriketara joan ziren.

  • 810 Ameriketara

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Oraingo moduan, lehen ere baserriak ez zuen nahiko diru ematen eta asko izaten ziren Ameriketara edo Frantziara joaten zirenak. Erramunen aita eta osaba Habanako gerrara deitu zituzten, baina ez zuten hara joan nahi eta Frantziara alde egin zuten. Frantzian lanik harrapatzen ez eta Ameriketara joan ziren azkenean. Biek harrapatu zuten lana: osabak behiak zaintzen eta aitak larru lantegi batean. Baina gurasoak bakarrik gelditu ziren, zahartuak dagoeneko, eta beren aita itzuli egin zen.

  • Jose Mari Sarasua Ameriketara sekula ardirik ikusi barik

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Ameriketara 1948an etorri zen Jose Mari. Bere osaba, Fran Bengoa, bertan zegoen eta osabaren bitartez etorri zen. Osabak eta abokatu batek lagunduta joan zen. Asko joan ziren, artzainak behar zirela zabaldu baitzen. Jose Marik sekula ez du gosea ezagutu. Mundakara jende asko "auxilio social"era joaten ziren jateko bila, beraiek sekula ez ziren joan. Ondo hazitakoa direla dio. Hala ere, Ameriketara joan zen bizitza hobe baten bila, sekula ardi bat ikusi barik. Ardi okelarik be ez zuen inoiz jan.

  • Amador Zabalbeaskoa Ameriketara lagun baten bitartez

    Amador Zabalbeaskoa Idoiaga (1949) Ibarrangelu

    Ameriketara zergatik joan zen. Euskal Herrian irabazten zutena asteburuetan gastatzen zutela dio. Lagun baten anaia bertan zegoen eta laguna eta biak joan ziren Ameriketara. Laguna Euskal Herrira bueltatu zen, Amador ez. 1970ean etorri zen Los Banosera.

  • 1962an Estatu Batuetara

    Lesaka

    Ameriketan lagunak zituen eta diru gehiago irabazten omen zenez, horregatik joan zen. Gerora Euskal Herrira bueltatu bazen ere, segituan itzuli zen berriro. 1962an iritsi zen Elkora, 'Carpenter Ranch' ardi-konpainian lan egitera (Lee herrian, Nevadan). Jabea amerikarra zen eta langileak denak euskaldunak. 11 lesakar zeuden. Nagusiak egin zituen tramite guztiak. 3 urterako kontratua izaten zen, luzatzeko aukerarekin. Behin immigraziokoak bila joan zitzaizkion eta 3 egun eman zizkioten Estatu Batuetatik irteteko. Denboraldi bat Lesakan geratu zen, anaiak ezkontzen ziren eta.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza