Hizlaria(k): Matxo Larrañaga Iturbe (1919) Herria: Azkoitia (Gipuzkoa)
Izeba bat Madrilen bizi zen ezkonduta. Ez zeukaten umerik eta, izebak ezintasuna zuenez, Maitxo joan zen, laguntzera. Hogeita hamaika urte egin zituen han. Gustura bizi izan zen Madrilen. Etxekoek udaletxe azpian zegoen zentraletik deitzen zioten telefonoz. Trenez egiten zuten Madrilera joan-etorria. Azkoitiar asko joaten ziren euren etxera, bai senideak eta baita senideak ez zirenak ere. Bizilagunekin harreman oso ona zuten eta, artean telebistarik ez zegoenez, tertulia ederrak egiten zituzten.
Informazio gehiago: Madrilera, osaba-izebei laguntzera