Diasporara joateko arrazoiak

Diasporara lanera edo ikastera, familian aurretik diasporan egondakoen historia

  • Alejandro Antxustegi Lanean ohitutako euskaldunak Australiara

    Alejandro Antxustegi Asumendi (1931) Amoroto

    159 lagun joan ziren Australiara, gehienak euskaldunak. Bilbotar asko apuntatu ei ziren, ingelesa zekitela eta, baina ez zituzten aukeratu; lanean ohitutako jendea aukeratu zuten. Australiara bidaia. Greziatik 400 emakume sartu ziren beraiekin barkuan. 12 egunean lurrik ikusi gabe barkuan.

  • Jose Manuel Jaio eta Eugenia Eguen Berrogeita zortzi urte ezkonduta

    Jose Manuel Jaio Madariaga (1932) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Eskolan Munitibarren ibili zen eta gero ikatzean lanean hasi zenean, gau-eskolak hartzen zituen. Soldaduzka egin eta Ameriketara joan zen lanera. Bertan zazpi urtez egon zen eta bueltan ezkondu zen Eugeniarekin. 48 urte daramatzate ezkonduta. Garai batean behi asko zituzten baserrian.

  • Antonio Larrocea Ameriketara lanera joateko aurre-lana

    Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano

    Aita Ameriketan egon zen 1948an eta ezin izan zuen aitarekin joan. 19 urterekin eman zuen izena bertara joateko. Ameriketako ugazabak eskatu behar zion eta horren bitartez egin zituen dokumentuak. Guztira urtebeteko prozesua izan zen eta Bilbora joaten zen horretarako.

  • Javier Gomeza Ameriketara lanera joateko arrazoiak

    Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu

    Soldaduska bukatu zuenean, edonora joateko askatasuna zuenez Ameriketara joateko erabakia hartu zuen. 1960an ezkondu zen.

  • Javier Gomeza Miseriatik ihes egiteko joan zen Ameriketara

    Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu

    Zerrategian lan egin zuen Ameriketara joan aurretik. Gose handiko garaia bizi izan zuten eta hori izan zen Ameriketara joateko arrazoietako bat ere.

  • Regina Bastida Ameriketara 1910. hamarkadan

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Boisen jaio zen. Aita Ereñokua zuen eta ama Arteagakoa. Aita Ameriketara lanera joan zen eta hiru urtera bueltatu eta amarekin ezkondu zen. Aita Ameriketara bueltatu zen eta bere arrantxoa erosi zuenean, ama Ameriketara joan zen berarekin. Bertan hiru seme-alaba izan zituzten. Amak arrantxoko lanak egiten zituen.

  • Regina Bastida Ameriketara joateko arrazoi nagusia

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Euskal Herrian familiaren garrantziaz ohartu zen. Ameriketara joateko arrazoi nagusia dirua izan zen eta artzainaren lana oso gogorra bazen ere, dirua egiten zuten eta Euskal Herrira itzultzean ezkondu eta ondo bizi ziren. Beste batzuk Ameriketan gelditu ziren eta bizimodu ona izan dute.

  • Fermin Bilbao 19 urterekin Boisera artzain

    Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta

    19 urterekin, 1961ean, Boisera joan zen. Osaba eta anaia zeuden han. Agiriak Bilbon egin zizkioten. Emmet herriko Highland konpainiak egin zuen eskaera, bere izena emanda, artzain gisa beraientzat lan egiteko.

  • Fermin Bilbao Euskal Herrira hainbat buelta

    Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta

    Hainbat buelta egin izan ditu Euskal Herrira. 1974an aita hil zenean amarekin geratu zen 18 hilabetez eta Mungiako fabrika batean lanean ibili zen. Gero Boisera itzultzeko erabakia hartu zuen. Orduan ezagutu zuen bere emaztea izango zena, Elisabeth.

  • Guillaume Etchechury Ardi-arrantxoan lanean

    Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai

    Argeliako gerran egon ondoren, Baionan ibili zen igeltsero ofizioa ikasten. Lan egiteko aukerak hiri handietan zeuden, baina berak ez zuen hirian bizi nahi. Anaia bat zuen Bakersfielden eta hura bisitatzera joan zen, aurretik Ameriketan lan egiteko paperak eginda, badaezpada ere. Ardi-arrantxo batean hasi zen lanean, bildotsak jaiotzen laguntzen. Mendian ez zen lanean ibili.

  • Guillaume Etchechury Anaiak animaturik joan zen Ameriketara

    Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai

    Anaia txikiena gelditu zen Bidarrain baserrian. Nahiz eta anaia batzuk zituen Ameriketan, gutxi kontatzen zuten eta ez zekien zer aurkituko zuen bertan.

  • Jean Goñi Ameriketara joan zen dirua egiteko

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    Hogeita bat urterekin joan zen Jean Ameriketara, bertan egondako bi osabek egin zuten dirua ikusita. Artzaina izateko kontratu batekin joan zen bertara eta Bakersfielden aritu zen, 200.000 ardiko arrantxoan. Arrantxoaren maiordomoa baigorriarra zenez, euskaldun langileak nahi zituen eta 20-30 euskaldun zeuden bertan.

  • Jean Goñi Ameriketara lanera joateko beharra ez da gehiago existitzen

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    Bera San Frantziskora bueltatu eta gero ez da ia euskaldunik joan bertara lanera. Ez da egon garai batean zegoen beharrik. Gaur egun, Euskal Herrian hobeto bizi dira Ameriketan baino eta bertara joaten direnek hezkuntza-maila altuak dituzte eta normalean teknologia berriekin zerikusia duten lanetan aritzen dira.

  • Genevieve Arretche Baigorritik Kaliforniara

    Genevieve Oronoz (1925) Baigorri

    Auzoko Victor Arretcherekin alaba bat izan zuten. Victor Ameriketara joan zen lanera eta geroago Genevieve eta alaba ere bertara joan ziren. Fresnon ezkondu ziren. Ardien etxaldean lan egiten zuen senarra, Huronen.

  • Pierre Lanathoua Ez zitzaion kostatu 17 urterekin Ameriketara joatea

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Ameriketara 17 urterekin pozik joan zen. Ez zuen herrimin handirik izan, lan ona zuen... Herrian, aberatsagoak ziren auzokoekin pikeak zituela kontatzen du.

  • Pierre Lanathoua Amerikar hiritartasuna

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Ameriketara joan zen Frantzian soldaduska ez egiteko. Amerikar hiritartasuna nola lortu zuen kontatzen du. Amerikar euskalduna sentitzen da.

  • Jose Mari Coscarart Bost senidetatik bost artzain Ameriketan

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Aitatxi Ameriketan lanean egona zen eta bere aitak ere joan nahi zuen. Baina aitatxi hil zenez, baserriarekin kargu hartu behar izan zuen. Aitak beti esaten zien Ameriketara joateko eta sei senidetatik bost bertan daude. Lehena 1962an heldu zen Ameriketara eta Jose Mari 1975ean. Denak artzain bezala joan ziren, kontratuarekin Euskal Herritik.

  • Jose Mari Coscarart Ameriketan hiru urtetan diru asko egiten zen

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Euskal Herritik Ameriketara lanera joandako gehienak artzain bezala joan ziren. 70. hamarkadara arte, Ameriketan 3-4 urte pasatzeak Euskal Herrian etxea eta kotxea erostea esan nahi zuen.

  • Jenny Maitia Dirua egin eta Baigorrira itzuli nahi zuen

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Ama Baigorrikoa zuen haren aita Ameriketan egona zen lanean. I. Mundu Gerra hastean Euskal Herrira bueltatu zen soldaduska egitera eta bertan ezkondu eta bederatzi seme-alaba izan zituen. Beti esaten zien Ameriketara joan behar zirela eta Jennyren ama bere ahizpa zaharrago batekin joan zen Bakersfieldera. Hura azkar ezkondu zen ardi-konpainia bateko nagusiarekin. Jennyren amaren ametsa dirua egin eta etxera bueltatzea zen, baina azkenean ezkondu eta Ameriketan gelditu zen.

  • Jenny Maitia Etxea eta bihotza Baigorrin

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Hamalau urterekin joan zen lehenengoz Euskal Herrira bisitan. Baigorrin, amari galdetzen zion zergatik utzi zuen hain leku ederra. Honek erantzuten zion 1945ean, gerla bukatuta, ez zegoela lanik inorentzat eta aitonak handik joateko esaten ziela. Ama bi urtetik behin joaten zen Euskal Herrira bisitan eta berarentzat "etxea" bertan zuen, ez Ameriketan.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza