Diasporara bidaia

Bidaiaren nondik norakoak, arazoak, iritsiera, bidaia prestatzeko lanak (dokumentuak)

  • Estatu Batuetarako bidaia gorabeheratsua

    Lesaka

    Estatu Batuetara joateko, Lesakatik Bilbora taxia hartu zuen eta han Madrilerako trena. Euskaldunez betea zihoan eta gau guztia zutik egin zuten. Madrilen New Yorkerako hegazkina hartu zuten baina elurteagatik Baltimorren lur hartu behar izan zuten. Handik New Yorkera autobusez joan ziren. Berriro hegazkinez Chicagora heldu ziren. Han ogitarteko eskas bat eman zieten. Beste hegaldi bat hartu zuten Salt Lakera. Han euskal hotel bat zegoen. Handik Elkora iritsi ziren azkenean. Hiru eguneko bidaia luzea izan zen.

  • Elkora iritsiera

    Lesaka

    Hiru eguneko bidaiaren ostean, Elkoko aireportura iritsi zirenean, arrantxoko nagusiaren emaztea zeukaten zain. 'Star Hotel'-era ekarri zituen. Orduan Bernardo Iantzi lesakarrarena eta Jose Juaristi haren bazkidearena zen hotela. 'Anakabe' dendan erosi zituen elurretarako arropak eta ohea. Soldata kobratu zuenean aberatsa sentitu zen. Hilean 225 dolar kobratzen zituen.

  • Hasiera zaila Estatu Batuetan

    Lesaka

    Bidaia luzea, elurra... Lehenengo inpresioa ez zen polita izan. Bizkaitarrei ez zien ezer ulertzen.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza