Diasporara bidaia

Bidaiaren nondik norakoak, arazoak, iritsiera, bidaia prestatzeko lanak (dokumentuak)

  • Feliza Izagirre Ama ausarta

    Felixa Izagirre Agirregabiria (1929) Astigarraga

    Bi urterekin joan ziren ama eta biak Atlantikoaren bestaldera (han baitzegoen Felixaren aita, zesta-puntako eskumuturretako xisterak egitera bertara joana). Ama ausarta izan zen eta bera ez da asko gogoratzen bidaiaz.

  • Juan Iturriondobeitia Ama Ameriketan

    Juan Iturriondobeitia Larruzea (1929) Amorebieta-Etxano

    Ama oso ausarta zen eta gerran ere aurrera egitea lortu zuten. Buenos Airesen (Argentina) egondakoa zen. Ahizpaorde bat zuen han eta bertara joan zen 13 urte zituela. Ahizpak ez zuela ondo tratatzen-eta, 18 urtegaz Gernikako familia baten laguntzari esker Montevideora joatea lortu zuen. Bederatzi neba-arreba izan ziren.

  • Antonio Sarasua Gisasola, Eibar Eibartarrak Ameriketara eta Antonio itsasontzira

    Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar

    Ameriketan zeuden pilotariak udan Eibarrera itzultzen ziren eta berriz joan behar zirenean, agur esateko meza egiten zen Arraten. 8 urte zituenean, Buick markako auto batean joan zen Bilbora, Rosendo Bildosola eta bere aitarekin. Ameriketara bidaltzeko kajak eraman zituzten, jatekoarekin. Bilbotik Las Arenasera joan ziren eta gero motora batean itsasontzi batera. Ez zuen horrelakorik inoiz ikusi; inpresio handia egin zion.

  • Txomin Ibarluzea Argentinarako bidaia itsasontziz

    Txomin Ibarluzea Garro (1929) Etxebarria

    Anaiak Argentinara itsasontziz joan ziren, lehenbiziko aldian. Hilabete egin zuen anaia nagusiak bidaian. Bilbon hartzen zen barkua.

  • Anastasio Beaskoetxea Brasilera joan zen

    Anastasio Beaskoetxea Egiarte (1925) Mendata

    Euskal Herrian ez zuen dirurik irabazteko modurik eta atzerrira joatea pentsatu zuen. Oso zaila zen mugak zeharkatzea. Gazteren batzuk joaten ziren polizoi. Belarra ebakiz dirua aurreztu zuen, eta paperak ondo eginda, Brasilera joan zen.

  • Jean-Pierre Erreca Ipar Ameriketara abiatzea 1951ko martxoan

    Jean-Pierre Erreca (1931) Urepele

    Garai hartan, lagun asko bazituen Ameriketara joan zirenak. Bera Bakersfield-en zuen osaba batengana abiatu zen, Kaliforniara. Honek pagatu zion bidaia.

  • Fermin Zelaieta Nolatan animatu zen Ameriketara joaten

    Fermin Zelaieta Lastiri (1939) Sunbilla

    Sunbildarrak bazirenez, bera ere animatu zen Ameriketara joatera, bizi-baldintza hobeen bila. Ana Mari Marinen bitartez egin zituen joateko tramiteak. Ameriketan artzain ibilitako batek eman zion hango bizimoduaren berri.

  • Javier Urkiola "Dolarren bila" Ameriketara

    Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Bost osaba joan ziren Ameriketara, amaren anaia guztiak. Javier joan orduko itzuliak ziren handik. Osaba batek esan zion Ameriketan lana zegoela eta Euskal Herriko egoera eskasa zela eta, 1984an joatea erabaki zuen, "dolarren bila". Beharrezko guztia eman zioten: pasaportea, paperak... Bilbotik Madrilera, handik Denverrera eta gero Boisera egin zuen bidaia. Aireportura harrera egitera joan zitzaizkien itzultzaileekin (Espe eta Henry Alegria). Espek irratsaio bat egiten zuen euskaraz.

  • Dolores Etxebarria New Yorketik Idahora kotxez osabarekin

    Maria Dolores Etxebarria Aranburu (1937) Aulesti

    Aita lanean zegoenez, amaren neba joan zitzaien New Yorkera bila eta kotxez egin zuten handik Parmarako (Idaho) bidea. 10 egun behar izan zituzten. Amak eta Doloresek bidean ikusten zituzten etxetxoak oiloentzako etxeak zirela uste zuten. Osabaren etxean bizi izan ziren. Aitak ardiekin lan egin zuen hasieran, baina berehala azukre lantegi batean hasi zen, Oregonen.

  • Jose Antonio Luzar Txerriekin lanean arrantxoan

    Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti

    Jose Antonio Ameriketara joan zen modu librean, kontratu gabe, aita bertan zuelako lanean. Boisera heldu zen eta Simplot konpainiaren arrantxo batean hasi zen txerriekin lanean. Johny zuen izena ugazabak. Egiten zituen lanak aipatzen ditu.

  • Jose Martin Elexpuru Ameriketara bidaia

    Jose Martin Elexpuru Larrinaga (1939) Aulesti

    1964an Ameriketara joan zen. Bidaiaren nondik norakoak. "Ispaster" taxilaria zuen zain aireportuan.

  • Michael Bidart New Yorkeko Valentin Agirreren hotela

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Aita Îlle de Paris itsasontzian heldu zen Ameriketara. Ellis Islandetik pasatzen ziren etorkin euskaldun guztiak, New York hiriko Valentin Agirreren hotelera joaten ziren.

  • Michael Bidart Ellis Islanden etorkin guztiak zerrendatuta

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Ellis Islanden, bertara heldu ziren etorkin guztien izenak daude dokumentatuta. Izena, jatorria, lanbidea… Askotan izenak aldatu eta laburtu zitzaizkien bertan

  • Bittor Larruzea Itsasontziz Australiara

    Bittor Larruzea Aranbarri (1928) Mendata

    Australiara itsasontziz joan zen, Italiatik abiatuta. Hogeita sei egun behar izan zituzten. Itzulera ere itsasontziz egin zuen.

  • Ameriketara bidaia, trenez eta hegazkinez

    Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata

    Soldadutza egin ostean, Ameriketara joan zen. Paperak egin, Bilbon trena hartu eta Madrilera joan zen, beste hamabost lagunekin. Hegazkinez joan ziren.

  • Pedro Armendariz Imaz Familiarteko ugari Argentinan

    Pedro Armendariz Imaz (1925) Ordizia

    Pedroren familiarteko ugari Argentinan bizi dira. Harako bidaia nola eta zergatik egin zuten azaltzen du.

  • Jose Luis Pagoaga Aitona, artzain ibilia Ameriketan

    Jose Luis Pagoaga Soraluze (1943) Mutriku

    Jose Luisen aitona harrobian ibili zen lanean, eta, harrobian lanak behera egin zuenean, Ameriketara joan zen artzain. Ordurako ezkonduta zegoen, eta lau seme-alaba zituen. Bederatzi urte egin zituen Ameriketan. Pagoaga familiako senide mordoa joan omen zen Ameriketara.

  • Mari Karmen Gerrikabeitia Aita Ameriketan artzain ibilia

    Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria

    Mari Karmenen gurasoek askorik ere ez zekiten gaztelaniaz. Aitak zortzi urte egin zituen Idaho, Nevada, Newport (AEB)... aldean artzain, anaia bategaz. 16 urterekin joan zen Ameriketara. Handik etorri zen bueltatzeko asmotan, baina andregaia bilatu eta bertan geratu zen. Aitak ingelesez zenbakiak kontatzen eta hitz batzuk esaten irakatsi zion Mari Karmeni.

  • Jose Albiz Bizimodu ona Ameriketan

    Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo

    Bakarrik joan zen Ameriketara. Hotel Españolera heldu zenean, euskaraz hartu zuten. Ugazaba etorri zenean, arrantxora eraman zuen. Leku ona izan omen zen, berogailu eta dutxa eta guzti.

  • Carlos Onaindia Australiara bidaia: Genovatik Brisbanera itsasontziz

    Carlos Onaindia Laka (1946) Amoroto

    Australiara bidaia. Genovara iritsi zirenean, lagunak barkuan sartu ziren, baina beraiek kanpoan geratu ziren. Hizkuntza ez zuten ulertzen eta larritu egin ziren. Azkenean, beraiek ere sartu zituzten barkura. 33 egun egin zituzten barkuan. Brisbanen egin zieten harrera: lehenbizi nahikoa jaten eman eta gero errugbi partida ikustera eraman zituzten. Harrera egin zienak beraiek baino hobeto egiten zuten gaztelaniaz. Arratsaldean trena hartu eta anaia zegoen lekura. Luzea egin zitzaien bidaia.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza