Bidaiaren nondik norakoak, arazoak, iritsiera, bidaia prestatzeko lanak (dokumentuak)
Ameriketara lanera joateko aurre-lana
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Aita Ameriketan egon zen 1948an eta ezin izan zuen aitarekin joan. 19 urterekin eman zuen izena bertara joateko. Ameriketako ugazabak eskatu behar zion eta horren bitartez egin zituen dokumentuak. Guztira urtebeteko prozesua izan zen eta Bilbora joaten zen horretarako.
Urtebete baino gehiago bidaiaren zorra ordaintzeko
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Ameriketara heldu zenean, ez zen berehala lanean hasi. Lehenengo lana arrantxoan izan zen. Ugazabak ordaintzen zuen bidaia eta soldatekin ordaindu behar izaten zuten. Zortuta egon zen lehenengo urtebete eta erdian, Hortik aurrera hasi zen aurrezten.
Euskal Herritik Boiserako bidaia luzea
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Euskal Herritik Boisera heltzeko bidaia kontatzen du. Arrantxoko jabeak Salt Lake Cityra bakarik ordaindu zuen bidaia eta handik Boisera heltzeko pasa zituztenak kontatzen du. Boisera heldu zirenean gosez amorratuta zeudela gogoratzen du. Bidaia oso nekagarria izan zen eta maleta ez zitzaionez iritsi, arropa guztia erosi behar izan zituen.
Ameriketako lehenengo inpresioak
Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano
Ezkondu eta dokumentuak egin ondoren, Ameriketara joan ziren bizitzera. Oso aldaketa handia izan zen, baina zorionez, Ameriketan euskaldun asko zeuden eta familia ere bazuten. Izan zituen lehenengo inpresioak kontatzen ditu.
Itsasontzian lanean Ameriketara joateko
Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu
Bilbotik Ameriketarako bidaia Ibarra itsasontzian egin zuen. Bidaia ordaintzeko itsa. Ontzian lan egin zuen bertara joateko.
19 urterekin Boisera artzain
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
19 urterekin, 1961ean, Boisera joan zen. Osaba eta anaia zeuden han. Agiriak Bilbon egin zizkioten. Emmet herriko Highland konpainiak egin zuen eskaera, bere izena emanda, artzain gisa beraientzat lan egiteko.
Boisera iristeko bidaia
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Boisera iristeko bidaia: Bilbotik Madrilera trenez; Madriletik New Yorkera hegazkinez; handik ez du oso ondo gogoan, agian Denverrera. Highland konpainiako etxezaina joan zitzaien bila aireportura eta Valencia hotelera eraman zituen. Handik lantokira eraman zuen.
Urte berean lau Jose Anakabe sartu ziren Ameriketan
Anita Anakabe (1954) Diaspora
Elkon jaio zen Anita eta gurasoak Berriatuakoak eta Iruzubietakoak zituen. Aita Ameriketara joan zen 1902an 13 urte zituela, herriko beste 17 urteko mutil batekin. Ellys Islanden ez zituzten izenak ondo erregistratzen eta urte berdinean lau Jose Anakabe sartu zirela agertzen da.
Ellis Islanden izen-abizen asko aldatu ziren
Anita Anakabe (1954) Diaspora
Garai batean Ameriketan sartzen ziren guztiak Ellis Islandetik pasatu behar izaten zuten. Izenak eta abizenak aldatu egiten ziren bertan, grafiagatik eta baita luzeragatik ere.
Hasieratik gustatu zitzaion San Frantzisko
Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan
Ameriketara heldu zenean, paperak eginda zituen. Bordelen egin zituzten ezkondu ondoren. San Frantziskora bizitzera joan ziren, kabaretez inguraturik. Ez zekien ingelesez bat euskal ostatukoek asko lagundi zieten. Kabaretak nolakoak ziren kontatzen du. Hasieratik gustatu zitzaion San Frantzisko eta bertan zeuden arraza ugariak.
Australiara bidaia: Hendaiatik Genovara trenez
Carlos Onaindia Laka (1946) Amoroto
Australiara bidaia. Hendaiatik Genovara trenez joan behar zuten. Amak bi koñak botila eman zizkien biderako. Inguruko mutil batzuk elkartu ziren trenean eta bidean "txispatu" egin ziren. Larri ibili ziren gero, okerreko bidea hartuta. Ozta-ozta iritsi ziren ordurako Genovara.
Lanean ohitutako euskaldunak Australiara
Alejandro Antxustegi Asumendi (1931) Amoroto
159 lagun joan ziren Australiara, gehienak euskaldunak. Bilbotar asko apuntatu ei ziren, ingelesa zekitela eta, baina ez zituzten aukeratu; lanean ohitutako jendea aukeratu zuten. Australiara bidaia. Greziatik 400 emakume sartu ziren beraiekin barkuan. 12 egunean lurrik ikusi gabe barkuan.
Artzain Ameriketan
Pedro Longarte Gerenabarrena Mallabia
Bidaiaren inguruko gorabeherak. Ugazaba nola ezagutu zuen.
Ameriketara artzain
Pedro Longarte Gerenabarrena Mallabia
New York-etik Chicagora Pedro bakarrik, eta bertatik artzain egin behar zuen tokira.
800 dolar Ameriketara joateko
Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka
Ameriketara joateko paperak egiterakoan, 800 dolar ordaindu zizkion abokatuari, bere osabak ordaindu zizkion. Izatez, horrek 800 dolarrak bueltan jaso behar zituen, fiantza moduko bat zelako. 5 urteren ostean diru hori bueltan jaso behar izan zuen, baina ez zuen jaso. Osabari zorrak ordaindu behar izan zizkion artzain lanak egindakoan. Hasieran 75 dolar kobratzen zituen, hilero bukaerarako 175 dolar. Baina jornala urtean behin kobratzen zen, ez hilabetero. Bilboko ajentzia baten egin zituen paperak.
Artzain guztiak bizkaitarrak eta nafarrak
Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka
Bilboko ajentzia baten egin zituen Ameriketara joateko paperak, beste artzain batzuk ere ezagutu zituen bertan. Beste batekin joan zen, bizkaitar batekin, Artzain guztiak bizkaitarrak eta nafarrak ziren.
Bilbotik Elkorako lehen bidaia
Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka
Ameriketara joateko bidaia kontatzen du. Bilbotik irten eta trena, hainbat hegazkin eta autobusa hartu zituen Elkora iristeko.
Ameriketara 3 urteko kontratuarekin
Amador Zabalbeaskoa Idoiaga (1949) Ibarrangelu
Ameriketara lagun baten bitartez etorri zen 3 urteko kontratuarekin Anparan-Erreka konpaniarentzat artzain lanetan aritzeko. 5000-6000 ardi inguru zituzten eta 7 bat artzain. Ameriketara joan aurreko paperak egiteko Bilbora joan behar izan zen. Bere ostean euskal herritar gutxi joan ziren, bera da azkenekotarikoa.
Lesaka
Ameriketan lagunak zituen eta diru gehiago irabazten omen zenez, horregatik joan zen. Gerora Euskal Herrira bueltatu bazen ere, segituan itzuli zen berriro. 1962an iritsi zen Elkora, 'Carpenter Ranch' ardi-konpainian lan egitera (Lee herrian, Nevadan). Jabea amerikarra zen eta langileak denak euskaldunak. 11 lesakar zeuden. Nagusiak egin zituen tramite guztiak. 3 urterako kontratua izaten zen, luzatzeko aukerarekin. Behin immigraziokoak bila joan zitzaizkion eta 3 egun eman zizkioten Estatu Batuetatik irteteko. Denboraldi bat Lesakan geratu zen, anaiak ezkontzen ziren eta.
Lesaka
Arrantxoko nagusiak egin zituen Alfonso Estatu Batuetara joateko izapide guztiak. Lesakatik Bilbora joan behar izan zuen taxian. Elizondoko neska batek egiten zituen paperak. Bilbon mediku azterketa egin zioten. Taxia hartzean lehen aldiz ibili zen autoan. Kostaldetik joan zen gainera eta lehendabizikoz ikusi zuen itsasoa. Baina gonbitoka joan zen... Hilabete beranduago izan zen Estatu Batuetarako bidaia.