Diasporatik Euskal Herrira bueltan etorritakoak, itzultzeko arrazoiak, itzulitakoan zuten egoera ekonomikoa, familia-egoera...
Bixenteren aitaren bizitza
Simona Azpiroz Nazabal (1926), Bixente Saizar Ugartemendia (1926) Berastegi
Bixenteren aita ganaduarekin lan eginda aberastu zen Ameriketan. Itzuli zenean, herriko elizarako kanpai bat erosi zuen. Emakume batekin ezkondua zen, baina haurrik izan baino lehenago hil zen hura; eta orduan neskamearekin ezkondu zen, Bixenteren amarekin, alegia. Bixenteren gurasoek alde handia zuten adinean.
Euskaldunak Argentinan
Jesusa Lasagabaster Billar (1926) Aretxabaleta
1975. urtearen bukaeran itzuli zen Jesusa Argentinatik. Txiki eta Otaegi hil zituztenean Buenos Airesko Gernikako Arbolaren ondoan protesta-elkarretaratzea izan zuten hango euskaldunek. Urtean behin Argentina osoko euskaldunek hiri ezberdinetan elkartzeko ohitura zuten. Rosario hirian izugarrizko jende pila bildu zela gogoratzen du Jesusak.
Jose Miguel Arbizu Lizarraga (1932) Etxarri Aranatz
Ameriketatik bueltatu zenean, aitonak borda bat erosi zuen. Garai hartan Lizarrustin "alkohol metílico" egiten zuten eta Madrilera bidaltzen zuten.
Gerrian lotuta dirua, Ameriketatik etxera
Laura Arrizabalaga Zarraonaindia (1929) Ibarrangelu
Merrun jaio zenez, Ibarrangelukoa da. Neba-arreba zaharrenak Galdizen jaiotakoak direnez, Eakoak dira. Antzina mutilak Ameriketara bidaltzen ziren eta neskak hemen geratzen ziren. Aita ere joan zen eta gerrian lotuta ekarri zituen diruak; aitak kontatzen zuen lorik egin barik egin zuela bidaia, inork ez ziezaion dirua ostu. Amak dirua bidaltzeko eskatzen omen zion, arrebak hobeto hazteko.
Bixenteren aita: "Amerikano Handia"
Simona Azpiroz Nazabal (1926), Bixente Saizar Ugartemendia (1926) Berastegi
Bixenteren aitari "Amerikano Handia" deitzen zioten, Ameriketan urte asko ibilitakoa baitzen. Berastegira itzuli zenean, Ameriketan egindako diruarekin herriko hainbat lursail eta baserri erosi zituen.
Buenos Airesen aldean, Aretxabaleta oso txiki
Jesusa Lasagabaster Billar (1926) Aretxabaleta
Oso txikia iruditzen zitzaion dena Argentinatik itzuli zenean. Han ez ziren hemengo basoak ikusten. Lantegi berri asko zeuden, nahiz eta bera joan zenean Ulgor hasita zegoen. Baina hiri handi batean, etxe artean hainbeste denbora bizi eta gero, dena txikia ikusten zuen hemen. Argentinarrekin ondo konpontzen ziren, baina beti euskal giroan edo Espainia iparraldeko beste herritar batzuengandik gertu bizi ziren, asturiar eta galiziarrak batez ere.
Gasolindegia jarri zuen Martutenen
Jose Migel Mendiburu Burundegi (1934) Donostia
Gastatzen ez zuelako aurreztu zuen dirua Txilen. Duela 45 urte gasolindegia jarri zuten Martutenen. Hango diruak ez zuen berdin balio hemen. Zaila zegoen. Urrezko txanponekin moldatu zen.
Jose Miguel Arbizu Lizarraga (1932) Etxarri Aranatz
Jose Migelen aitona artzain egon zen Ameriketan 19 urtez. Alargun geratu zenean bueltatu zen bere semearekin (Modesto). Aitona unanuarra zen, eta bere ilobarekin ezkondu zen. Ondoren, alargun geratu zenean, bere lehengusina batekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba gehiago izan zituzten.
Aldaketak Argentinatik bueltan
Jesusa Lasagabaster Billar (1926) Aretxabaleta
Bartzelonatik irtenda joan zen Jesusa Argentinara. Argentinan egoera txartuz zihoala, itzultzea erabaki zuen. Aldaketa handiak aurkitu zituen, kotxeena esate baterako. Aozaratzako baserri batean zazpi kotxe zeudela ikusteak harritu egiten zuen Jesusa.
Urtegia eraikitzen Idahon
Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti
Hell's Canyonen ibili zen lanean, urtegia eraikitzen. Langile asko zeuden bertan eta bost urte iraun zuten lanek. Jose Antonio urtebetez ibili zen, baina, aita gaixotu egin zenez, Euskal Herrira itzuli ziren biak.
Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre
AEBn bizi izan zeneko kontuak. Aurretik nagusiarekin hitzartuta zuen noiz itzuliko zen Euskal Herrira. Gutunez komunikatzen zen familiarekin. Irratia bazuen. Ordu erdiko irratsaio bat izaten zen euskaraz.
Parisen neskame
Jesusa Anitua Lejardi (1926) Markina-Xemein
Parisen militar baten etxean eta emakume dibortziatu baten etxean egon zen neskame. Ezkondu ostean, ordu gutxi batzuk baino ez zituen egiten. Azkenean, 14 urte egin zituen bertako gizarte-segurantzan. Senarra bilbotarra izan zuen, han ezagutu zuten elkar. Erretiratu arte egon zen bertan.
Ramon Olano Zapiain (1927) Astigarraga
Kuban emakume batekin ezkondu zen. Orduan egoera zaildu egin zen, Estatu Batuek blokeatu egin baitzuten Kubarekiko harremana. Urteak pasa ahala, gauzak estuago jarri ziren eta, azkenean, Astigarragara itzultzeko konbentzitu zituen emaztea eta amaginarreba; 1968an itzuli ziren.
Mertxe Aizpurua Zeberio (1925), Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil
Animaliak zituzten: behia, txerriak, oiloak... Aita Añorgan egiten zuen lana, Rezolan, arotz. Amak tabernan. Umetan hasi zen lanean. Bazkariak. Ameriketatik etorritako apopiloak.
Paxkuala Kortadi Ormaetxea (1923) Hernani
Ezkondu aurretik etxean egin zuen lana, baserrian. Sukaldea nolakoa zen, logelak. Hiru ganbara zituen. Hiru bizitzakoa zen garai batean; Ameriketara joan ziren lanera anaia batzuek. Han irabazitakoarekin erosi zuten baserria. Ukuilua, dolarea.
Rafael Lizasoain Adansa (1946) Baztan
Baztanera itzuli zenean, anaiarekin batean zurgin lanetan hasi zen.
Australian begia galdu zuen basoko lanetan
Carlos Onaindia Laka (1946) Amoroto
Australian kanaberak mozten lanik gabe geratu zenean, zortea izan zuen eta pinuak ebakitzen aurkitu zuen lana hegoalderago, ezagun batzuen bitartez. Lanean hasi eta urtebete ingurura ezbeharra izan zuen lanean: begia galdu zuen. Etxekoei ez zien kontatu. Lau hilabete egin zituen ospitalean. Inguruko eta ezagunek zaindu zuten. Lanean gusturen zebilenean, etxera itzuli behar izan zuen, ama ondoezik zuelako.
Inocencia Markotegi Razkin (1931) Etxarri Aranatz
Aitonak ganaduarekin egin zuen lan Ameriketan egon zenean, baina ez zitzaion gustatzen, eta berehala bueltatu zen. Seme batekin joan ziren, baina bidean hil egin zitzaien, eta, gero, beste bat eduki zuten bueltatu baino lehen. Ama Etxarrin jaioa da.
Maite Ormazabal Izagirre (1937) Zumarraga
Ezkondu eta Ameriketara joan zen Maite, Caracasera. Senarraren anaiak negozioa zuen han, baina lau urtez bakarrik egon ziren. Segurtasun faltagatik etorri ziren bueltan.
Roke Ansa Huici (1922) Arano
Herrian zeuden "amerikano" batzuek ura ekartzea ordaintzeko prest zeuden. Batzarrak egin ziren eta kalamidaderen baten erruz hondatu zen asmoa.