Diasporatik itzulera

Diasporatik Euskal Herrira bueltan etorritakoak, itzultzeko arrazoiak, itzulitakoan zuten egoera ekonomikoa, familia-egoera...

  • Genevieve Arretche Ameriketan egindako diruarekin bizi ziren

    Genevieve Oronoz (1925) Baigorri

    Baserrian artoa ereiten zuten. Amak ogia egiten zuen. Ardi eta behi gazta egiten zuten, dena etxerako. Aitak Ameriketan lan egin zuen garaiko diruarekin asko zuten bizitzeko eta lanik ez egiteko.

  • Gregorio Larranaga "Ingeniero de estratas y burdibides" eta Ameriketan

    Gregorio Larrañaga Mandiola (1943) Markina-Xemein

    Mutikotan buru ona zuen, maistrak edozer galdetuta laster zekien erantzuna. Maistrak etxean esan arren zer edo zer ikasi zezakeela, "Ingeniero de estratas y burdibides" karrera egin zuela dio. Soldadutzara joan zenean 62 kilo zituen eta han bi urte eta Ameriketan beste bost egin eta gero 125 kilorekin bueltatu zen etxera.

  • Fermin Bilbao Euskal Herrira hainbat buelta

    Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta

    Hainbat buelta egin izan ditu Euskal Herrira. 1974an aita hil zenean amarekin geratu zen 18 hilabetez eta Mungiako fabrika batean lanean ibili zen. Gero Boisera itzultzeko erabakia hartu zuen. Orduan ezagutu zuen bere emaztea izango zena, Elisabeth.

  • Jean Goñi San Rafaelen baratze negozio bat erosi zuen

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    "Del Alpes" ostatua utzi zuen, San Rafaelen baratzeak zituen euskaldun bat Euskal Herrira bueltatu zenean. Hari negozioa erosi zion eta San Rafaelen apartamentu txiki bat alokatu zuen. Bost urtetara negozioa saldu eta Baionara bueltatu zen, bertan gelditzeko asmoz.

  • Jean Goñi Baionara bueltatu baina Amerikaren falta izan

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    Ameriketara joan zenean, amari esan zion bost urtetan bueltatuko zela. Horrela egin zuen eta hamar hilabetez iturgintza eta zinkarekin lan egiteko ofizioa ikasi zituen. Lanean hasi zen baina Ameriketako falta zuen eta ez zitzaion gustatzen Euskal Herrian bizitzea.

  • Jean Goñi Euskal Herrian faltan botatzen zuen Ameriketako bizimodua

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    Baionara bueltatu zenean, Amerika faltan botatzen zuen. Ameriketan jendea oso atsegina da, hitz egiteko erraza, laguntzeko erreztasunarekin... eta hori ez zuen Euskal Herrian ikusten. San Frantziskora bueltatu zen eta berriz ere baratzeak erosi eta apartamentu bat alokatu zuen.

  • Pierre Lanathoua Aitaren itzulera Ameriketatik

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Aita Ameriketatik Euskal Herrira bueltatu zenean, hango nagusiak afari bat antolatu zion eta inoiz izan zuen artzainik finena izan zela esan zion. Bizi izan zen bitartean, nagusi horrek urtero hogei dolar bidaltzen zizkion Euskal Herrira. Aita diru nahikorekin bueltatu zen herrira eta onddoak biltzera joaten zen.

  • Pierre Lanathoua Aitaren itzulera Ameriketatik

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Aita Ameriketatik Euskal Herrira bueltatu zenean, hango nagusiak afari bat antolatu zion eta inoiz izan zuen artzainik finena izan zela esan zion. Bizi izan zen bitartean, nagusi horrek urtero hogei dolar bidaltzen zizkion Euskal Herrira. Aita diru nahikorekin bueltatu zen herrira eta onddoak biltzera joaten zen.

  • Jose Mari Coscarart Ameriketako artzainaren bizipenak

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Bera Ameriketan artzain bezala gustora ibili zen baina batzuentzat oso gogorra izan zen eta Euskal Herrira bueltatu ziren. Zuhaitzetan marrazkiak egiten zituzten labanarekin. Denbora nola pasatzen zuten.

  • Jose Mari Coscarart Ameriketako diruarekin aiseago bizi ziren Euskal Herrian

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Ardi kanpoan nola entretenitzen ziren kontatzen du. Boiseko euskal irratsaioa entzuten zuen pare bat orduz. Batzuentzat lan gogorra bazen ere, askok dirua egin eta Euskal Herrian etxea erosten zutenez, gero haien bizitza askoz errazagoa izaten zen.

  • 361 "Amerikanoen" etxean neskame

    Benita Eizagirre Ibarguren (1909) Zarautz

    "Amerikano" batzuen familian ere egin zuen lan ezkondu baino lehen. Han gustura ibili zen, jende arrunta baitziren. Familia hartako amonak kontatutako pasadizoak gogoratzen ditu. Ameriketara joan zen semeekin, eta gero itzuli egin ziren.

  • 810 Ameriketara

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Oraingo moduan, lehen ere baserriak ez zuen nahiko diru ematen eta asko izaten ziren Ameriketara edo Frantziara joaten zirenak. Erramunen aita eta osaba Habanako gerrara deitu zituzten, baina ez zuten hara joan nahi eta Frantziara alde egin zuten. Frantzian lanik harrapatzen ez eta Ameriketara joan ziren azkenean. Biek harrapatu zuten lana: osabak behiak zaintzen eta aitak larru lantegi batean. Baina gurasoak bakarrik gelditu ziren, zahartuak dagoeneko, eta beren aita itzuli egin zen.

  • 810 Portuburutarrak Ameriketan

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Erramunen osaba bat gelditu zen baserrirako, baina erraina ez zen ongi moldatzen etxekoandrearekin eta alde egin zuten. Gerora Ameriketara joan ziren. Haien ordez, Erramunen aita etorri zen gurasoengana, hau ere Ameriketatik.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza