Diasporatik itzulera

Diasporatik Euskal Herrira bueltan etorritakoak, itzultzeko arrazoiak, itzulitakoan zuten egoera ekonomikoa, familia-egoera...

  • Aitona Ameriketara joan zen

    Inocencia Markotegi Razkin (1931) Etxarri Aranatz

    Aitona ezkondu eta Ameriketara joan zen bizitzera. Birraitonak etxean "derecho a cocina" bakarrik zeukan, pobreak zirenei dena kentzen zieten eta. Horregatik joan zen aitona Ameriketara. 2.500 pezetarekin bueltatu zen eta bere jaiotetxea erosi zuen.

  • Juan Gerebarrena Aita Ameriketara

    Juan Gerebarrena Solozabal (1933) Markina-Xemein

    Aita Ameriketan ibili zen eta itzuli zenean Larriñe baserria erosi zuen, Juanen jaiotetxea. Lehenengo, Frantziara joan zen aita soldadutzarik ez egiteko, eta handik Ameriketara.

  • Kandido Urreizti Gurpil mazizodun kamioia

    Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku

    Ameriketan artzain egondako Odriozolatar batek kamioia ekarri zuen. Gurpil mazizoak zituen, eta Ford etxekoa zen. Herriko beste kotxe batzuk ere aipatzen ditu.

  • Aspe, Felisa Bartzelona gustatu arren, beti herrimina

    Felisa Aspe Larrañaga (1921) Aramaio

    Bartzelona gustatzen zitzaion arren, beti izan zuen herrimina. Ama bizi zen artean, urtean birritan etortzen zen Aramaiora; gerora, urtean behin. Alargundu ostean, hasieran Bartzelonan bizi izan zen bakarrik, baina gero Aramaiora itzultzea erabaki zuen.

  • Jose Albiz Artzain Ameriketan

    Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo

    1960an, hogeita hamar urterekin, Ameriketara joan zen, eta 1964an etorri zen bueltan, ezkontzera. Urte berean Ameriketara itzuli zen beste hiru urte eta erdirako. 1968an etxeratu zen. Hemen lan gutxi zegoen eta Ameriketan hiru urte eginda, etxe ona eros zitekeen Gernikan. Berak etxea egin eta lursaila erosi zuen.

  • Jose Albiz Ameriketatik bueltan

    Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo

    Ameriketako ugazabak emaztea eta semea bertara eramatea proposatu zion, baina ezetz erabaki zuen. Ugazabarekin eta senideekin harremana jarraitu du eta bere etxean izan ziren.

  • Jose Albiz Etxekoekin gutunez Ameriketatik

    Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo

    Ameriketan egon zenean, gutunez komunikatzen zen etxekoekin eta neska-lagunarekin. Semea hiru urterekin ezagutu zuen Sondikako aireportuan. Ardiekin ateratako argazkiak bidaltzen zizkion andregaiari.

  • Carmen Larruskain Anaia eta senarra Ameriketan

    Carmen Larruskain Madariaga (1926) Gernika-Lumo

    Alabak jaunartzea egin behar zuenean etorri zen senarra Ameriketatik. Mendian lan egiten zuen. Anaia ere joan zen eta bi urtera istripu baten ondorioz hil zen. Badituzte argazkiak.

  • Santi Intxausti Ameriketako bizimodua

    Santi Intxausti Gerrikagoitia (1931) Gernika-Lumo

    Emazteak Madrilen itxaron zion itzuli zenean. Urtean 100 dolar baino gutxiago gastatzen zituen. Oporrik ere ez zuen izaten. Karrokanpoaren azpian ere egin zuen lo behin. Kanpin dendetan ere pasatzen zuten gaua. Ogia ere egiten zuten; lurrean zulo handi bat eginda egiten zuten. Prozesua azaltzen du.

  • Tomas Abarrategi Eskola gutxi eta baserrian lan asko

    Tomas Abarrategi Goikoetxea (1947) Berango

    Berangora joan zen eskolara, baina askotan baserriko lanetarako geratzen zen etxean; esate baterako itaurreko aritzeko (idien aurrean). Gau eskolan beste urte bi edo egin zituen eta gero soldadutzara. Itzuli eta fabrikan hasi zen; laster joan zen Ameriketara. Denbora gutxi egon zen han; Euskal Herrira etorri eta eta harakin hasi zen; ia berrogei urtean aritu da horretan.

  • Tomas Abarrategi Ia berrogei urte harakin

    Tomas Abarrategi Goikoetxea (1947) Berango

    Ameriketan irabazitakoarekin lokala erosi zuen eta han zabaldu zuen harategia. Lagun batekin eta bere kontura ikasi zuen ofizioa. Antzinako andrek denbora gehiago zutenez, haragi gehiago erosten zuten, ez garestiena.

  • Anastasio Beaskoetxea Brasilen ikasi zuen idazten eta irakurtzen

    Anastasio Beaskoetxea Egiarte (1925) Mendata

    Brasilen ikasi zuen idazten eta irakurtzen. Mekaniko laguntzaile hasi eta mekanika ere ikasi zuen. Lanean aurrera egin zuen, baina osasunak egiten zion huts. Euskal Herrira itzuli zen, bueltatzekotan, baina ez zen itzuli. Urritxen, Etxanon, bizi izan dira harrezkero, azken bost urteetan izan ezik.

  • Anastasio Beaskoetxea Artzain, gizarte segurantzarik gabe

    Anastasio Beaskoetxea Egiarte (1925) Mendata

    Estatu Batuetara joan zen, emaztea eta umeak utzita. Emazteari bidaltzen zion dirua. Artzain zegoela, ez zuten gizarte segurantzarik. Etxera itzuli zen, zazpi hilabete eginda Ameriketan.

  • Jean-Pierre Erreca Kaliforniatik Euskal Herrira itzultzea 1965ean

    Jean-Pierre Erreca (1931) Urepele

    Hamalau urte Kalifornian pasa eta, Jean-Pierre itzuli da Euskal Herrira, familiatua (emazte bat eta hiru haurrekin).

  • Louis Biscaichipy Kaliforniako artzainaren oporrak

    Louis Biscaichipy (1920) Ezterenzubi

    Artzainak bakantzetaz baliatzen ziren han berean zauzkaten familiaren eta herritarren ikusteko. Batzutan Euskal Herrira ere etortzen ziren. Louis Biscaichipy-k Chinoko arrebaren etxean iragaiten zituen bakantzak (25 egun urtean). Salbu 1973an, lau urteren buruan, bere gozalabaren ezteietaz baliatu zen Euskal Herrira itzultzeko eta bere familiaz gozatzeko. Bi urteren buruan, 1975ean, definitiboki sartu zen Ezterenzubira bere semea Jean-Pierre laguntzeko etxaldeko lanetan.

  • jean-baptiste-barberarena Artzaingoaren transmisioa hiru belaunaldietan zehar (1860-2000)

    Jean-Baptiste Barberarena (1938) Zaro

    Aitatxi Garaldarra zuen Paullek. Ameriketatik itzultzean etxola bere saroarekin erosi zituen Garaziko sindikatari. Hau gauza arraroa, gehienetan etxola eta saroa Garaziko sindikatarenak gelditzen baitira. Aitaren denboran, artzainak maiatza hasieran (lehenean edo bian) igotzen ziren bortura eta han egoiten abendo hondarra arte. Ardiak urtarrilan edo otsailan erditzen ziren. 1956ko izoztearen ondotik, artzainek ekoizteko ohidurak aldatu zituzten : ardiak gero eta goizago erdiarazten hasi ziren.

  • Joxe Mitxeo Ameriketatik bueltan, Ingalaterratik pasata

    Joxe Mitxeo Baleztena (1944) Saldias

    Ameriketan artzain zegoela, oporrak zituenean, edonora joaten zen autobusez. Euskaldunekin topo egin zuen eta etxerako bidea hartu zuen, Ingalaterran eta Parisen barrena.

  • Joxe Mitxeo Ameriketatik bueltan, Paristik etxerainoko bidea

    Joxe Mitxeo Baleztena (1944) Saldias

    Parisera iritsi eta hilabeteko greba orokorra tokatu zitzaion parean. Gazte batzuen laguntzaz, Bordelera iritsi zen eta handik Hendaiara. Gauez pasatu zuen muga anaiarekin.

  • Jose Ramon Arriaga Izeba Venezuelan

    Jose Ramon Arriaga Kortabitarte (1954) Gizaburuaga

    Izeba bat Venezuelara joan zen bizitzera, baina orain dela urte batzuk bere bi alabekin Euskal Herrira bueltatu zen. Izeba osasunez makal zegoen eta hemen osasun-aukera gehiago izateko bueltatu ziren. Izeba hil zen eta alabak Euskal Herrian bizi dira. Gurasoek euskaraz hitz egiten irakatsi zieten.

  • Manex Lanatua Ameriketako bizia II

    Manex Lanatua (1948) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Partitzeko bezperetan iratze epaiten ari zen eta bi egunen buruan Los Angelesen zen. Izugarrizko jauzia izan zen. Okindegi batean hasi zen lanean bertan 8 orduz, eta oso arrotza zen hori beretzat. Ez zitzaion hango hipokresia gustatu, eta pentsaketak egiteko apaiz-etxe batean sartu nahi zuen. Horretarako Euskal Herrira itzuli zen.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza