Hizlaria(k): Laura Arrizabalaga Zarraonaindia (1929) Herria: Ibarrangelu (Bizkaia)
Merrun jaio zenez, Ibarrangelukoa da. Neba-arreba zaharrenak Galdizen jaiotakoak direnez, Eakoak dira. Antzina mutilak Ameriketara bidaltzen ziren eta neskak hemen geratzen ziren. Aita ere joan zen eta gerrian lotuta ekarri zituen diruak; aitak kontatzen zuen lorik egin barik egin zuela bidaia, inork ez ziezaion dirua ostu. Amak dirua bidaltzeko eskatzen omen zion, arrebak hobeto hazteko.
Informazio gehiago: Gerrian lotuta dirua, Ameriketatik etxera