Familia eta harremanak diasporan

Euskaldunen arteko harremanak, bertakoekin harremanak, familia sortzea diasporan, seme-alabak, ondorengoak, bikote eta ezkontza kontuak diasporan

  • Genevieve Arretche Amerikanoa jende ona da

    Genevieve Oronoz (1925) Baigorri

    Gaur egun ez du Euskal Herria faltan botatzen, bere familia Ameriketan dagoelako. Amerikanoa jende ona da eta beraien laguntza izan du.

  • Pierre Lanathoua Arbaso italiardun emaztea

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Arbaso italiarrak zituen Bakersfieldeko emakume batekin ezkondu zen 1966an.

  • Jose Mari Coscarart Semeak euskarazko hitz batzuk dakizki

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Amerikar emakume batekin ezkonduta dago. Seme bat du baina ez daki euskaraz.

  • Jenny Maitia Gurasoak Bakersfielden ezagutu ziren

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Ama Baigorrikoa zuen eta aita Donazaharrekoa. Ama jaio zenerako aita Ameriketan zegoen dagoeneko bizitzen artzain bezala. Hamalau urtez ibili zen ardiekin. Ama, Ameriketan zituen izebengana joan zen han ikasketak jarraitzeko asmoz. Ameztoi ostatuan lanean hasi zen eta aitak pareko Pyrénées hotelean lan egiten zuen. Ezagutu eta sei hilabetetara ezkondu ziren.

  • Jenny Maitia Alabak euskaldunekin ezkonduta

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Bi alaba ditu eta biak euskaldun gurasoak dituzten pertsonekin ezkonduta daude. Pikniketan ezagutu ziren bi bikoteak.

  • Michael Bidart Barbakoa batean ezagutu ziren gurasoak

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Gurasoak Chinon nola ezagutu ziren kontatzen du. Aitak 24 urte zituen eta amak 14. Dantza egin zuten elkarrekin eta egun hortan amak bere egunerokoan idatzi zuen mutil hurarekin ezkontzea nahi zuela. Zazpi urteren buruan ezkondu ziren, Pearl Harbourreko atakearen bezperan.

  • Michael Bidart Aitak behiak saldu behar

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Unibertsitatean zegoela ama hil zen eeta aitak behiak saldu zituen, ez zekielako irakurtzen eta kontuak eramaten (amak egiten zuen hori).

  • Michael Bidart Euskaldunen arteko familia handia

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Aitaren eta familiako gertuko pertsona guztiak ziren euskaldunak eta berak beti izan du euskara. Euskaldunen artean familia handi bat osatu dute beti.

  • Michael Bidart Eskutitz bidez neska konkistatzen

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Aitarekin kantak ikasi zituen. Emaztea, Jeanette, La Puenteko euskal klubaren piknikean ezagutu zuen. Hark ez zion kasu handirik egin, baina gero soldaduskatik kartak idazten hasi zen eta konkistatu egin zuen.

  • Jose Manuel Jaio eta Eugenia Eguen Elkon euskaldun asko zeuden

    Jose Manuel Jaio Madariaga (1932) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Elkon 200 bat artzain euskaldun baino gehiago zeuden Jose Manunel lanean egon zen garaian. Gizaburuaga "Parrillas" izeneko artzaina agertzen zen Amerikanuak filman.

  • 238 Artzain Ameriketan

    Pedro Longarte Gerenabarrena Mallabia

    Ameriketara artzian joan zeneko kontuak. Ugazabarekin lehenengo hartu-emana nolakoa izan zen. Arrantxora heldu eta beste euskaldun batzurekin elkartu.

  • 238 Ardizain Ameriketan; artzainen arteko harremana

    Pedro Longarte Gerenabarrena Mallabia

    Bakarrik ibiltzen zen Pedro ardizain. Artzain bakoitzak bere artaldea zaindu beharra. Artzainen arteko harremana.

  • benita_zearsolo Mexikon familia guztiak euskaraz

    Benita Zearsolo Azkuna (1911) Amorebieta-Etxano

    Mexiko D.F. bizi da. Alabak eta ilobak han ditu eta laster bueltatzekoa da. Seme bat Hondarribian bizi da. Denek hitz egiten dute euskaraz.

  • 810 Beltz euskalduna

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Aita ongi moldatu zen Ameriketan. Nagusia eta lagunak euskaldunak zituen. Beltz euskaldunak ere ezagutu zituen han.

  • Jose Mari Sarasua Star hotela euskal artzainen topaleku

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Herrira bajatzen zirenean 10-15 egun pasatzen zituen. Star hotelean egoten zen, bere izeko-osabenean. Starren artzain asko batzen ziren han. Elkon 5.000 bat biztanle zeuden, erdiak euskaldunak. Lesakarrak 50 bat inguru ziren.

  • Emaztea nola ezagutu zuen

    Lesaka

    1966an ezkondu zen eta emaztea arrantxoko sukaldari hartu zuten, nahiz eta oso trebea ez izan. Maria Bajoneta zen haren izena. Gurasoak bizkaitarrak ziren eta bera Elkon jaioa. 'Lee Ostatua' eta denda zituzten eta han ezagutu zuten elkar. Garai batean euskal artzain asko zeuden, baita euskal ostatuak ere. 'Star Hotel'-ean ere neguan artzain asko egoten ziren bertan bizitzen.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza